(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak ekoizle elektriko txikiei mesede egiten dien kenkari-sistema bat onartu du ostirala, 2015.eko martxoak 6


Foru Legeko bi proiektu bidali ditu Parlamentura zerga berria energia elektrikoaren ekoizpenari arautzeko eta ekoizle txikiei beste kenkari batzuk sartzeko PFEZn eta Sozietateetan


Goicoechea lehendakariordeak ekoizle elektriko txikiei Parlamentua izapidetzen ari den kenkari fiskalen berri eman die. ( irudia handitu )

100 kW baino gutxiagoko potentzia izendatua duten energia elektrikoko ekoizpen-instalazioetako titularrek – 9.500 bat Nafarroan– PFEZn edo Sozietate Zergan kenkaria izango dute, energia elektrikoaren ekoizpen-balioaren gaineko zerga berriak ezartzen duenaren % 7ko kargaren baliokidea dena.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak konpromiso hori igorri du gaur Energia Berriztagarrien Ekoizle eta Inbertitzaileen Erakunde Nazionalarekin (Anpier) izan duen bileran. Izan ere, zerga arautzen duen Foru Legearen proiektua berehala izapidetuko da Nafarroako Parlamentuan; horrekin batera, bigarren lege-proiektu bat aurkeztuko da tasa berria konpentsatzeko kenkari fiskalekin.

Bilkuran izan dira erakundeko ordezkari Óscar Ainzua, Felipe Ríos eta Juan Antonio Cabrero.

Bi lege-proiektuak Nafarroako Gobernuak berriki onartu zituen, eta Parlamentura bidali dira zuzenean izapidetu eta osoko bilkuran irakurketa bakarra egiteko.

Zehazki, energia elektrikoaren ekoizpen-balioaren gaineko zergari buruzkoak, sortutako elektrizitateagatik eta sarean jartzeagatik jasotako zenbateko guztiaren gaineko% 7ko karga ezartzen du. Berotegi-efektuko gas fluoratuen gaineko zerga arautzen du ere, eta baita banku-entitateen gordailuen gaineko zerga ere.

Hiru zerga horien harmonizazioa, Estatuak eta Foru Komunitateak Itun Ekonomikoa eguneratzeko esparruan izenpetutako akordioaren barnean dago; otsailaren 26an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak.

Goicoechea kontseilariak Ekoizle Elektriko Txikien Elkarteari gaur esandakoaren arabera, zerga 2015eko urtarrilaren 1etik aplikatuko zaie Nafarroan instalazioak dituzten titularrei. Ekoizle txikiek zergaren ordainketa aurten aurreratu beharko dute araudia betez, baina Foru Legearen bigarren proiektuan ezarritakoaren bitartez, 2016ko PFEZ eta Sozietate Zergako kanpainetan ordaindutako zergaren zenbatekoaren baliokide diren kenkariaz baliatu ahalko dira.

Zehazki, lege-proiektuak kenkari bat sartzen du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietate Zergaren kuota diferentzialean, energia elektrikoaren ekoizpen-balioaren gaineko zergak ordainduko zerga-kuotengatik.

Gainera, Goicoechea kontseilariak argitu duenez, Estatuko Ogasunak hala eskatuta Estatuko zerga 2014an ordaindu zuten ekoizle txikiek kenkari horiek ere baliatu ahalko dituzte 2016ko PFEZn eta Sozietateen kanpainetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa