(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak 70.000 eurorekin finantzatuko du Nafarroako ondarea eta artea ikertu eta zabaltzea astelehena, 2015.eko martxoak 9


Xede horretarako, Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena sinatu du hamabost bat ziklo, hitzaldi, kongresu eta ekintza egiteko


Hezkuntza Departamentuak 70.000 eurorekin finantzatuko ditu 2015ean egingo diren irakaskuntza, ikerketa eta zabalkunderako hamabost bat ekintza. Ekintza horiek Nafarroako Unibertsitateko Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedrak sustatu ditu.

Xede horrekin, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen zuzendari nagusi David Herrerosek lankidetza-hitzarmena sinatu du unibertsitate horretako errektore Alfonso Sánchez-Tabernerorekin.

Testuak jasotzen duenez, hitzarmenaren helburua Nafarroako monumentu-ondarearen eta ondare artistikoaren ezagutzan eta zabalkundean sakontzea da; horrenbestez, herritarrek bere iragan historikoaren herentzia materiala zein den jakin ahalko dute.

Beste ekintza batzuen artean, honako hauek jasoko dute diru-laguntza: arte garaikideari buruzko zikloak; Tulebrasko monasterioak; Baztan ibarreko kultur ondareak eta Julián Gayarre Erronkariko tenorearen heriotzaren 125. urteurrenak, Nafarroako Barrokoaren gaineko uda-ikastaro batekin batera.

Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letretako Fakultateari atxikitutako Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedra hamar urte daramatza Foru Komunitateko kultura eta ondarea ikertzen eta sustatzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa