(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak 1,1 milioi euro eskaintzen du Nafarroako udalerrietako kultur ekintzei laguntzeko astelehena, 2015.eko martxoak 9


Eskaerak aurkezteko epea bihar, asteartea, martxoak 10, zabaldu eta apirilaren 4an itxiko da


Kulturak diru-laguntzen hiru deialdi onartu ditu Nafarroako toki-erakundeetako kultur ekintzak sustatzeko.

Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak 1,1 milioi euroko diru-laguntzen hiru deialdi onartu ditu, 2015. urtean Nafarroako toki-erakundeetako kultur ekintzen programazioa sustatzeko.

Lehena, 441.000 eurokoa, udaletako espazio eszenikoetan arte eszenikoen programazioari laguntzeko da. 103.000 euroko bigarren deialdiaren bidez, zenbait udalen ekintza artistikoak elkarrekin edo era mankomunatuan antolatzen laguntzeko da. Azkenik, 265.400 euroko diru-laguntzak deitzen dira erakunde horiek Kulturako Zuzendaritza Nagusiko "Artea eta Kultura" programa osatzen duten kultur ekintzak ere har ditzaten.

Diru-kopuru horiek emango dira, baldin eta kreditu egokia eta behar bestekoa badago.

Eskaerak egiteko epea bihar, asteartea, martxoak 10, irekiko da eta apirilaren 4a arte zabalik izango da.


Udal-agertokietako arte eszenikoen programazioa

Diru-laguntzen deialdi  honen helburua da, 2015ean Nafarroako udal-titulartasuneko espazio eszenikoetan talde profesionalen arte eszenikoen programazioari laguntzea (2014ko azaroaren 6tik 2015eko azaroaren 5era).

Laguntza horien onuradunak Nafarroako Antzoki Sarearen Elkartearen barneko espazio eszeniko baten Nafarroako udal-titularrak dira, bai eta udal-espazio eszeniko horiek kudeatzen dituzten erakunde nahiz elkarteak ere.

Diru-laguntzaren portzentajea justifikatutako eta diruz lagun daitezkeen gastuen % 89 izango da, gehienez ere. Laguntzak proportzionalki eta zuzen banatuko dira onuradunen artean, eskaeraren baremazioan erdietsitako puntuazioaren arabera, deialdian finkatutako irizpideei jarraiki.

Diruz lagun daitekeen gastutzat jo daiteke: ikuskizunen kontratazioa eta egile-eskubidearen kontzeptuan ordaindu behar izatea.

Ekintzak elkarrekin antolatzea

Beste deialdi batek, udalek elkarrekin edo era amankomunatuan antolatutako ekintza artistiko eta kulturalei lagunduko die. Diru-laguntza horiek toki-erakunde horien kultur ekintzak zuzenean kudeatzen dituzten erakunde edo elkarteek ere eska ditzakete. Programak 2014ko abenduaren 2tik 2015eko abenduaren 1a bitarte egin beharko dira.

Elkarrekin egindako antolaketa esaten zaio zenbait udalek erakunde artistiko berarekin zirkuituak egiteari, aldi berean, eta gastuak era baliokidean partekatzen dituztenak. Antolaketa amankomunatua, berriz, baliabide ekonomikoak edo giza baliabideak partekatzen dituzten udalen arteko lankidetza da leku guztietan edo haietakoren batean antolatzen den programazio erkide bat egiteko.

Programa bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa haietako bakoitzean lortutako puntuazioarekin proportzionala izango da zuzenean, eta ezingo du inoiz onartutako aurrekontuaren % 80 gainditu.

Toki-erakunde bakoitzak elkarrekin egindako edo mankomunatutako bi programetan parte hartu ahalko du, gehienez ere.

Proiektu berean partaide diren udalerriek deialdira aurkeztu beharko dira, haietako bat antolatzaile izanik eta gainerakoak, partaideak. Lehenak kultur kudeaketako teknikari bat izan beharko du, funtzionarioa, lan-kontratuduna, edo kultur zerbitzuak enpresa batekin kontratatuta izan beharko dituzte.

2015eko Arte eta Kultura Programa

Deialdi hau 1.000 eta 40.000 biztanle arteko toki-erakundeetarako da, bai eta beste batzuekin batera kultur ekintzak aurkezten dituzten 1.000 biztanle baino gutxiagokoentzat ere, denak batera 1.000 biztanle baino gehiagora heltzen direnak; (Beste aldi batzuetan bezala, toki-erakundeen kultur ekintzak kudeatzen dituzten erakundeek ere eska ditzakete).

2015eko Artea eta Kultura programaren barnean Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanak antolatutako ondorengo ikuskizunak sartzen dira: musika, lirika, antzerkia, dantza, erakusketak, zinema eta ikus-entzunezkoak.

Deialdi honen xedetik at geratzen dira: garraio-gastuak, otorduak eta ostatuak; ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta sariak, edo kultur ekintzak egingo diren espazio eszenikoak edo lokalak alokatzea, besteak beste.

2014ko azaroaren 6tik 2015eko azaroaren 5era egindako ekintzak diruz laguntzen dira. Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 40 izango dira, gehienez ere, eta diru-laguntzaren oinarrizko zenbatekoa finkatuko da erakundearen biztanle-kopuruaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa