Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
2008-2013 aldian Foru Komunitateko BPGd-ak % 3,86 egin du atzera; Estatuan, berriz, % 5,96 batez beste
Nafarroa, krisiak gutxien astindu duen komunitatea, Fitch-en arabera.
Nafarroako ekonomiak autonomia erkidegoen artean "erantzun onena" izan du 2008-2013 aldian, Fitch kalifikazio-agentziak egindako Regional GDP growth in Spain txostenaren arabera.
Denbora-tarte horretan, dio txostenak, Foru Komunitateko eskualdeko BPGd-a % 3,86 murriztu da, eta, hala, Estatuko BPGd-aren erorketa arintzen lagundu du (% 5,96). Nafarroaren atzetik Balear Uharteak, Katalunia eta Kanariak daude. Aldiz, erorketa handienak Asturiasen, Murtzian eta Valentzian sentitu dira, haietan guztietan % 8tik gora. Autonomia erkidego horien BPGd-aren garrantzia Estatuko % 14 da, baina Espainiako ekonomiaren "gainbeheran % 23,3ko eragina izan dute", Fitch-ek dioenez.
Azterketa hori egiteko, Fitch kalifikazio-agentziak Estatistikako Institutu Nazionalaren datuak erabili ditu, eta bertan azpimarratzen denez, krisia egon arren, iparra-hegoa tarteari eutsi zaio. Zehazki, nabarmendu du "Madril eta Nafarroak (BPGd-aren per cápita batez bestekoaren % 30 gainetik) Extremadura (-% 33) edo Andaluziarekiko (-% 25) duten alde handiari eusten diote".
Bestalde, azterketak BPGd-aren bilakaera autonomia erkidegoen artean izandako barneko biztanleen mugimenduekin erlazionatzen du. Hark ondorioztatzen duenez, erantzun hobea izan duten eskualdeek biztanle-kopuru gehien hartu dute "lan-baldintza hobeak bilatzeko, ziur asko". Alde horretatik, Madril (aldi horretan bertako biztanle-kopurua % 5,1 igo da), Balear Uharteak (+% 4,4) eta Nafarroa (+% 3,8) nabarmentzen ditu.
2015erako ikuspegiari erreparatuz, agentziak uste du Espainia % 1,7 haziko dela. Eskualde-mailako aurreikuspenik egiten ez duen arren, "litekeena da autonomia erkidegoen arteko jarrera desorekatuak jarraitzea" (txostenean aipatzen dena); horrekin batera, hazkundea egoera hobean dauden autonomia erkidegoetan gehiago nabaritzea espero da. Azpimarratu du ere, "kanpoko sektorea eta lehiakortasuna sendotu egin direla autonomia erkidego guztietan eta Foru Komunitateetan, eta lan-merkatua suspertzen ari dela".
Fitch-ek ezkutuko ekonomia ebaluatzeko kapitulu bat eskaintzen du bere txostenean, BPGd-aren % 24,6 dena, batez beste. Eskualde guztietan presentzia homogeneoa duela azpimarratzen du, nahiz eta zertxobait handiagoa den "ahulenak diren lekuetan". Haren garrantzia % 17,3koa da Madrilen, eta % 31,1ekoa Extremaduran. Nafarroan eta EAEn ezkutuko ekonomiaren garrantzia batez bestekoaren antzekoa da; izan ere, "bertan dagoen araubide fiskalagatik ez dago behar besteko daturik kalkulu mardulago bat egiteko".
Azkenik, agentziak kalkulu labur bat egin du 1995-2013 aldian eskualdetako ekonomien garrantzia nola aldatu den jakiteko. Handik ondorioztatzen da, Madrilen izan ezik (+% 1,18), BPGd-aren banaketa per cápita egonkortuta izan dela aldi horretan. Nafarroak Estatuko BPGd-ari ematen dion aberastasuna % 1,35 igo da; hala, Foru Komunitatearen garrantzia Espainiako BPGd-aren % 1,72an geratu da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen