(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 14,3 milioi euro inbertituko du nekazaritzako elikagaien enpresei laguntzeko asteazkena, 2015.eko martxoak 11


Sektoreko lehiakortasuna areagotzeko inbertsioak kofinantzatzeko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 14,3 milioi euroko gastua onartu du, nekazaritzako elikagaien enpresek beren nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko proiektuetan egindako inbertsioak kofinantzatzeko laguntzak deitze aldera, sektoreko lehiakortasuna areagotzeko asmoz.

Kontserba-lantegia.

Nafarroako Gobernuak 14,3 milioi euroko gastua onartu du, nekazaritzako elikagaien enpresek beren nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko proiektuetan egindako inbertsioak kofinantzatzeko laguntzak deitze aldera, sektoreko lehiakortasuna areagotzeko asmoz.

Deialdiaren oinarri arautzaileetan agerian jartzen denez (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren martxoaren 18ko zenbakian argitaratuko da), nekazaritzako elikagaien industriak Europar Batasuneko landa-ekonomia oinarritzen den zutabe nagusiak dira. Landa-eremuan finkatze handiena duen industria-sektorea da, lehen sektorerako traktore-lanak egiten ditu, nekazaritza-produktuen balio erantsia areagotu dadin erraztuz.

Testuinguru horretan, beharrezkotzat jotzen da nekazaritza-enpresen garapena bi alderditan babestea: enplegua sustatzeko eta landa-eremuetan kalitatezko lanpostuak sortzeko, eta instalazio nahiz prozesuak modernizatzen laguntzea; hala, zorrotzagoa den ingurune ekonomiko batean lehiakorragoak izango dira.

Laguntzak honako hauen barnean sartzen dira: Foru Gobernuak eta eragile sozial eta ekonomikoek sinatutako Ekonomia Jarduera eta Enplegua Suspertzeko Akordioaren barnean, nahiz Landa Garapeneko Planean (2014-2020). Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatzen ditu. 2015. urtean zehar, 2,3 milioi euroko laguntzak ematea aurreikusten da, eta 2016an, 12 milioi eurokoak.

Laguntzen zenbatekoa

Diru-laguntzak aktibo material edo immaterialetan inbertitzeko proiektuak babesteko dira, eta honako alderdi hauetakoren bat hobetuko dituztenak: ekoizteko gaitasuna handitzea, eraginkortasun energetikoa eta inputen erabilera, enplegua areagotzea, jarduerak dibertsifikatzea, ingurumena babestea eta lan-segurtasuna.

Enpresak Nafarroan duen ekoizpen-lantegi bakoitzeko inbertsio-proiektu bakarra diruz lagunduko da. Inbertsioek gutxieneko aurrekontua izan beharko dute enpresak duen tamainaren arabera, eta aldakorra da: 10 langile baino gutxiagoko sozietate batek 10.000 euroko aurrekontua izan dezake, edo 250 langile edo gehiago dituen beste batek 100.000 eurokoa, gutxienez.

Laguntzen portzentajea areagotzen da zenbait aldagaien arabera, adibidez: enpresaren tamaina; lehentasunezko sektoreetan edo kalitatezko ekoizpenean dagoen; esportatzeko zer bolumen duen; lan-taldean emakumeak eta desgaituak dauden; inbertsioak sortutako enpleguaren bolumena eta zer-nolako elkarte edo kooperatiba den.

Zehazki, lehentasunezko sektoretzat jotzen dira zerealak, frutak eta barazkiak, harakintza, esnekiak eta oliba-olioa. "Kalitatezko ekoizpeneko enpresak" izenekoek ere laguntza handiagoa jasoko dute; izen hori jasotzen dute ondorengo baldintzetako bat betetzen duten eskatzaileek: artisau-enpresak izatea, babestutako produktuen ekoizpenaren % 50 baino gehiago babestutako edo ekologikoak diren izendapen geografikoek babestuta izatea; edo nazioartean aitortutako elikagaien segurtasun-ziurtagiriko sistemak izatea.

Enpresa onuradunen ezaugarriak

Enpresen tamaina eta motagatik, laguntza-portzentaje gorena jasoko dute elkarteek eta mikroenpresek (% 12), eta haien atzetik, enpresa txikiek (% 10); ertainek (% 8) eta handiek (% 4).

Egingo dituzten esportazioei dagokienez, diru-laguntza jasoko dute beren fakturazioan duten portzentajearen arabera, % 2, gehienez ere. Mikroenpresetan, esportazioek % 25 edo gehiago izan beharko dute, % 35 txikietan, % 45 ertainetan eta % 50 handietan.

Lan-taldean izango diren emakume-kopuruari dagokionez, % 60 edo gehiago izan beharko du laguntzen % 2 jasotzeko, kopuru handiena, kasu horretan.

% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten langile-kopuruari dagokionez, % 6 edo gehiago duten enpresek %2rainoko laguntza eskuratu ahalko dute

Proiektuan balioetsiko den beste ezaugarri batzuk inbertsio guztiarekiko hari erantsitako makina eta instalazioen portzentajea da. Hala, % 75eko edo handiagoko portzentajerako, % 3ko diru-laguntza ere jasoko da. Ekoizpen-lantegi berri bateko inbertsioa ere aintzat hartuko da, % 8ko diru-laguntzarekin; enpresa-dibertsifikazioko inbertsioak, % 4arekin; I+G+Bko proiektuetatik aterako inbertsioak, % 2arekin; eta industria-instalazio berri bat partekatutako azpiegitura-poligonoan; % 5arekin.

Laguntzen gehieneko portzentaje batzuk ez dira inolaz ere gaindituko: % 32 integrazio-prozesuan dauden kooperatibetarako; % 30 integratutako kooperatibetarako eta lehentasunezko elkarteetarako; % 26 nekazaritzako kooperatibetarako eta mikroenpresetarako; % 24 enpresa txikietarako; % 22 enpresa ertainetarako eta % 20 enpresa handietarako.

Landa Garapena Planeko azken datuak

Azkeneko Landa Garapen Planeko datuen arabera (2007-2014), Nafarroako Gobernuak 890 laguntza eman zituen (127.837.218 euro, guztira), inbertsioa, guztira,759.025.247 eurokoa izan zela aintzat hartuz, hau da, % 16, 84ko diru-laguntza.

Zonaldeka, gehienak Tuterako Erriberari dagozkio (211 laguntza), eta atzetik datoz Iruñerria (137) eta Ebroko Erribera (135). Jarraian: Goi Aragoiko Erribera (94), Estellerria (66), Tafalla ingurua eta Erriberri (50), Baztan-Bidasoa (45), Nafarroa Atlantikoa (37), Pirinioetako ibarrak (21), eta Zangoza ingurua (13).

Aipagarria da, sektoreka, laguntza gehien fruta eta barazkien sektoreak jaso zuela gehien (229); atzetik datoz harakintza (151), ardogintza (130), errotaritza, okindegia eta elikadurako pastak, (896), esnekiak (33) eta oliba-olioa (17).

Enpresaren jarduera nagusiaren arabera, laguntza gehiena honako hauetarako izan ziren: prestatutako eta kontserbatzeko fruta eta barazkietarako (224); edariak egiteko (155), eta haragia prestatu nahiz kontserbatzeko eta haragi-produktuak egiteko (151). Diru-laguntzak jaso zituzten ere, honako hauek egiten aritzen diren enpresek: okindegiko produktuak eta elikadura-pastak (53); beste elikadura-produktu batzuk (43); errotaritza eta almidoiko produktuak (42); esnekiak (34) eta animalien elikadurarako produktuak (31). Gainerako laguntzak landare eta animalien olioak eta koipeak egiteko (20), gordetzeko eta biltegiratzeko (16), arrainak, krustazeoak eta moluskuak prestatu eta kontserbatzeko (15), besteak beste.

Sektoreko azken datuak

Nafarroako nekazaritzako elikaduraren industriako sektorean 28.000 lagunek egiten dute lan, eta Barne Produktu Gordinaren % 6aren erantzule da.

2006-2013 aldian, sektore horren laguntza handitu egin zen Erantsitako Balio Gordinean (% 15,5), eta Nafarroako ekonomiaren erantsitako balio gordinean, % 17,4. Gainera, industria-enpleguan lagundu zuen (% 18,1), eta Nafarroako ekonomiaren enpleguan, % 13,7.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa