(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa bere hornitzaileei bizkorren ordaintzen dien komunitatea izan da 2014aren amaieran, 20 eguneko batez bestekoarekin osteguna, 2015.eko martxoak 12


Ministerioak egindako azken txostenaren arabera, EAEekin batera, fakturak legezko epearen barnean ordaintzen dituen eskualde bakarra da


Nafarroa bere hornitzaileei bizkorren ordaintzen dien komunitatea izan da 2014. urtearen amaieran (20,05 eguneko batez bestekoa), Estatuko batez bestekoaren erdia baino gutxiago (50,83 egun). EAErekin batera, legezko epearen barnean egiten duen bakarra da, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak ezagutarazi duen txostenaren arabera.

2014ko irailetik administrazio publiko guztien ordaintzeko batez besteko aldiaren datuak jakinarazten hasi zirenetik (Estatua, Gizarte Segurantza, Autonomia Erkidegoak eta Toki Korporazioak), Nafarroa buru jarri da goiz ordaintzeari dagokionez; ondorengo batez bestekoak izan dituen bere datuak ere hobetu ditu: 23,4 egun irailean, 25,33 urrian, 24,61 azaroan eta 20,05 abenduan (aurreko hilean baino 4,5 egun gutxiago). Indize horrek honako hauen artean neurtutako batez bestekoa  adierazten du: benetan ordaindutako fakturak ordaintzeko denboraren (abenduan 28,78 eguneko batez bestekoa Foru Komunitatean) eta oraindik ordaintzeke dauden fakturen arteko "antzinatasuna" (13,63 egun).

Abenduko datuak

Ministerioak abenduari buruz egindako txostenaren arabera, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (24,96 eguneko batez bestekoa) bakarrik izan ziren legeak ezarritako 30 eguneko epearen barnean ordaindu zutenak, Estatuko batez bestekoaren oso azpitik (50,83 egun); eta kontuan hartuz zifra hori 7,32 egunetan murriztu dela (% 12,59), azaroarekin alderatuz. Bien atzetik, beren hornitzaileei ordaintzen puntualenak honako autonomia erkidego hauek izan dira: Kanariak (44,61 egun), Asturias (45,61 egun) eta Galizia (51,19). Beste muturrean daude, Aragoi (114,11 egun), Valentzia (112,29) eta Extremadura (110,96 egun).

Ministerioak egindako txostenaren arabera, bederatzi autonomia erkidegok (Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Madril, Extremadura, Murtzia eta Valentziako Komunitatea) berankortasun-arloko araudiaren gehieneko atzerapen-epea gainditzen dute; epe hori 30 egunekoa da kontratuen legean (hau da, faktura aurkezten denetik, 60 egun) ezarritako epea betetzen denetik (beste 30 egun) kontatzen hasita.

Aurrekontuaren Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren Legea betez, ordaintzen ez duten administrazioek hornitzaileei ordaintzeko hilero erabiliko dituzten baliabideen berri eman beharko dute, eta gastu, diru-sarrera edo kobrantzak nahiz ordainketa kudeatzeko beharrezko neurriak hartu beharko dituzte beren hornitzaileei ordaintzeko epea murrizteko. Ordaindu gabe jarraitzen badute, Estatua arduratuko da fakturez, kaltetutako lurralde-administrazioari finantzaketa-sistematik atxikiz.

Hornitzaileei ordaintzeko txostenen helburua (hilerokoak) da, herritarrek eta hornitzaileek jakin dezaten entitate bakoitzak legeak ezarritako gehieneko epea betetzen edo gainditzen duen. Administrazioek datu horiek jakinarazteko betebeharra uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan ezarrita dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa