(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko katedralaren klaustroa zaharberritzen hasiko dira aurten osteguna, 2015.eko martxoak 12


Estalkiko, urak biltzeko eta hilarrietako lauzak jartzeko lanak egingo dira 2015ean


Lanak Construcciones Zubillaga S.A enpresari esleitu zaizkio 156.494,09 euroan.

Iruñeko Santa Maria katedralaren klaustroa zaharberritzen hasiko dira aurten, gaur goizean Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek iragarri duenez.

2015ean lehen fasea egitea aurreikusten da, Nafarroako Gobernuko Ondare Arkitektonikoaren Ataleko teknikariek idatzitako proiektuarekin bat etorriz. Proiektu horren arabera, klaustroan beharrezkoak diren lanak egitea proposatzen da ondorengo faseetan harri-fabrika zaharberritzen hasteko.

Zehazki. aurten proposatutako zereginak dira: klaustroko harri-lauzak konpondu eta finkatzea; erreten eta zorroten berriak jartzea; teilaren estalduraren zati bat altxatzea eta klaustrorako Barbazana kaperako kanalizazioko materiala kentzea; teila-estaldura berria jartzea eta berunezko adur-zapiak egikaritzea euri-urak bideratzeko; klaustrorako kaperako mendebaldea garbitzea eta kaperako eskailerako pinakulua zaharberritzea, klaustro aldera dagoena ere. Lan horiek Construcciones Zubillaga S.A enpresari esleitu zaizkio 156.494,09 euroan.

Gainera, Ondare Historikoko teknikariek harri-fabrikan esku hartzeko zenbait proiektu idatziko dituzte, jarraian eta urtero egingo diren faseetan, klaustroa erabat zaharberritu ahal izateko.

Esku-hartze guztia egiteko 4 milioi euro beharko direla kalkulatu du, hasieran; nolanahi ere, obra-proiektuak idaztetik ondorioztatzen dena errespetatuko da.

Segurtasun edo osasungarritasuneko arrazoiak eragozten dutenean salbu, obrak klaustrorako eta katedraleko lekuetara egindako gainerako bisitekin osagarriak izango dira.

Kalteak

Departamentuko teknikariek azaldu dutenez, 2013. urtetik (urte horretan klaustroa kaltetzen zuten patologia konplexu eta kezkagarriak hauteman ziren) premiazko zenbait esku-hartze eta azterketa asko egin dira (historiko-artistikoak, petrologikoak eta petrografikoak, eta bionarriadurakoak…).

Azterketa horien ondorioak Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak 2014ko apirilaren 25ean egindako agiri batean jasota daude. Bertan, funtsean honako patologia hauek ikusten dira:

1. Harrizko materialari dagokionez, zatiak askatu izanaren ondoriozko hutsune eta galera bolumetrikoak daude, bai eta disgregazio eta hare bihurtzeko prozesuena ere; esfoliazioak daude, ezkaten bereizketa, plaken banantzea, higadura, zikinkeria, gordailuen pilaketa eta eraso biologikoa.Gainera, harriaren aldaketa kromatikoa ere agerian dago, bai eta elementu askoren deformazio eta hausturak ere, pinakuluak esaterako, tenkagailu eta sareekin behin-behinekoz lotuta daudenak.

2.- Polikromian, zikinkeria-zarakarra ikusten da, materiala altxatuta, anpuluak, urradurak, hutsuneak eta lurrunkortasuna.

3. Elementu metalikoetan, zikinak daude, herdoilduta, deformatuta, materia galduta eta bionarriatuta.

4. Azkenik, egurrezko elementuetan, hautsa eta zikinkeria dago, pitzadurak eta deformazioak, bai eta materia-galerak ere.

Klaustro gotikoa

Katedraleko klaustro gotikoa eta alboko inguru kanonikalak Europako Erdi Aroko arkitekturaren multzo eder eta aberasgarrienetarikoak dira. Oin karratukoa eta ia bi mendez eraikitakoa (1277-1472), lorategi nagusiaren inguruan altxatzen da. Alde bakoitza gabletetan amaitutako arku zorrotzekin ixten da (bi lerro zuzenek eta punta zorrotzek osatutako errematea), zutabeen txortek eutsita, eta haien traza konplikatuak baoa bertikalki zatitzen duten mainelete mehetan eusten dira.

Barneko horma-arte bakoitza gurutze-gangekin estaltzen da gargola eta pinakuluekin amaitutako kanpoko estribuekin. Gangen klabetan urteko hilabeteak irudikatzen dira, haizeak, zenbait ibai, Testamentu Berriko eszenak eta santuak.

Bestalde, kapitelek landaretzako apaingarri fin-finak dituzte eta garaiko bizimoduaren eszena asko, animaliak eta Genesia liburuko pasarteak. Horma-arte bakoitzaren hondoko hormak polikromatutako monumentu-eskulturaren azal landuekin aberastuta daude bereziki edo pinturekin edo eskulturarekin edertasunez apaindutako hilobiak.

Gehien bisitatzen den monumentuetako bat

Iruñeko Santa Maria katedrala monumentu historiko-artistikoa izendatu zuten 1931ko ekainaren 3ko Dekretuaren bidez. Katedral-multzoa, Donejakue bidean, Nafarroan gehien bisitatzen den monumentuetako bat da. 2014an, 65.179 bisitari zenbatu ziren.

"Occidens. Descubre los orígenes" izeneko erakusketa ikus daiteke bertan, gainera. Bilduma horrek sari bat baino gehiago jaso du: Europako AADIP 2013 Saria, CORE77 2013 Diseinuaren Saria,FX2013 Barne Diseinuko Nazioarteko Saria eta 2014ko Europako Museoaren Saria, monumentu-multzoak duen aparteko balioa nahiz interesa areagotuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa