(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2015-2016 ikasturtean Frantziarekin eskola-trukeak eskatzeko epea ireki da astelehena, 2015.eko martxoak 16


Alboko herrialdean bi hilabetez DBHko 3. maila ikasteko 20 plaza eskaintzen dira


Hezkuntza Departamentuak 2015-2016 ikasturtean Frantziarekin lau hilabetez eskola-trukeak eskatzeko epea ireki du. Datorren irailean DBHko 3. maila egiten hasiko diren ikasleentzako 20 plaza eskaintzen dira, frantsesa atzerriko lehen edo bigarren hizkuntza izanik.

Eskaerak martxoaren 23ra arte aurkeztu ahal daitezke Nafarroako Gobernuko erregistroren batean; 30/92 Legearen, administrazio publikoen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein bulegotan edo Foru Gobernuko zerbitzu-katalogoaren bidez.

Ekimena gaur egun DBHko 2. maila Nafarroako ikastetxe publiko edo itunpeko batean egiten ari den ikasleentzat da, eta frantsesa atzerriko lehen edo bigarren hizkuntza izanik ikasten dutenentzat. Ekaineko deialdiko ikasgai guztiak gainditu dituela egiaztatu beharko dute ere (frantsesean gutxienez zazpiko kalifikazioa izanik).

Trukea elkarrekikotasun-araubidean egiten da; hala, parte hartzen duten ikasle nafarrek ikasle frantsesak beren etxetan hartzeko konpromisoa hartzen dute. 16 asteko trukeak dira, zortzi Frantzian (2015eko abuztuaren 31tik urriaren 23ra) eta beste zortzi Nafarroan (2015eko urriaren 26tik abenduaren 18ra).

Ikasle parte-hartzaileen familiak beren seme-alabak alboko herrialdera eramateaz arduratuko dira, eta bidaia haiek ordainduko dute.

Ostatuko eta mantenuko gastuak harrera-familiek hartuko dute beren gain.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa