(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta “la Caixa”-k EmprendedorXXI sarien deialdia egin du, 400.000 eurotik gora banatuz saritan asteartea, 2015.eko martxoak 17


2014an, Foru Komunitatea azken hiru urteekin alderatuz enpresa-kopuruak gora egin zuen Espainiako eskualde bakarra izan zen


Aurkezpena

Ezkerretik eskuinera: Insausti, Valdemoros zuzendari nagusia, Díez eta Alonso, aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, "la Caixa"-k eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak EmprendedorXXI sarien bederatzigarren edizioaren deialdia egin dute. Haien helburua, hazteko ahal handia duten eta berriki sortutako enpresa berritzaileak saritu eta babestea da.

400.000 euro banatzen dira saritan eta irabazleak harreman-sareen prestakuntza eta sorkuntzako egonaldiak (networking) egiteko ere gonbidatuko dira munduko berrikuntzako gune nagusi batzuetan: Cambridge (Erresuma Batua), Tel Aviv (Israel), Silicon Valley eta New York-en (AEB), adibidez.

Sari hauetan parte hartu nahi duten ekintzaileek irailaren 10era arte epea zabalik dute beren hautagaitza online bakarrik igortzeko, honako webgune honen bidez: www.emprendedorXXI.es.

Deialdi honen xehetasunak gaur goizean Iruñean egindako prentsaurrekoan aurkeztu dituzte: Ekonomia eta Enpresa Politikako zuzendari kudeatzaile Mª Jesús Valdemorosek; Nafarroako "la Caixa"-ko lurralde-zuzendari Ana Diezek; Nafarroako "la Caixa"-ko Erakundeen Bankuko zuzendari Oscar Insaustik; eta Foru Komunitateko iazko enpresa irabazlearen ordezkari Francisco Alonsok (Kunak SA).

Oraingoan, berrikuntza nagusia nekazaritza-elikagaien sektoreko start-ups berritzaileetarako maila berri bat sortzea da, herrialdeko ekonomia-sarean funtsezkoa dena. Espainiako Europar Batasuneko laugarren herrialdea da nekazaritza-ekoizpenean, ia milioi bateko ustiapenekin eta 34.000 milioi euro baino gehiagoko azken ekoizpenarekin, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak emandako azken datuen arabera.

Enpresa-kopuruak gora egin du

Bere agerraldian, Ekonomia eta Enpresa Politikako zuzendari kudeatzaile Mª Jesús Valdemorosek azpimarratu duenez, Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, Nafarroa 2014an azken hiru urteekin alderatuz enpresa-kopuruak gora egin zuen Espainiako autonomia erkidego bakarra izan zen.

Valdemorosek ere onartu du ekintzailetza eta berrikuntza jarduera "konplexuak direla, lana gogor egiteko eta ziurgabetasunaren arriskuak onartzeko prest dauden pertsonak behar dituztenak". Alde horretatik, agerian utzi du Nafarroako Gobernuak gauzak errazteko zer eginkizun duen; hala, 2013-205 aldirako Ekintzailetza Planarekin " ekintzaileei animatzeko" baldintzak finkatu ditu eta, hari esker, ahal handiko ahalik eta enpresa-proiektu gehieni "merkatuaren behin betiko azterketari" aurre egiteko aukera ematea.

Azkenik, Valdemorosek CEINek ekintzailetza dinamizatzeko zer eginkizun duen ere aipatu du. Izan ere, 2014an sozietate publiko horrek 144 enpresa sortzen lagundu zuen, hau da, Nafarroan sortutako bostetik bat.

24 enpresa nafar 2014ko edizioan

EmprendedorXXI sariak "la Caixa"-k sustatu eta antolatutako ekimena da, Caixa Capital Risc-en bidez, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin batera emandakoa, Berrikuntzako Enpresa Nazionalaren bidez (ENISA). Nafarroan, Nafarroako Gobernuak erakunde antolatzaile modura parte hartzen du, Enpresa eta Berrikuntzako Europako Zentroaren bitartez (CEIN).

2007an sortu zenetik, Emprendedor XXI sariek Espainian ekintzaileen kultura zabaltzen nahiz sustatzen lagundu dute. Antolatutako zortzi edizioetan, ekimenak 3.900 hautagaitza baino gehiago jaso ditu, eta 185 enpresatik gora saritu.

2014ko edizioan, Nafarroan 24 enpresak parte hartu zuten, 21ek "Emprendes" modalitatean eta 3k "Creces" izenekoan. Kunak izan zen garaile, makinaz makina (M2M) komunikazioen merkaturako produktuak diseinatzen dituen konpainia. Sarrera zaileko urrutiko tokietarako monitorizatzeko merkatuan oinarritzen da (elektrizitaterik gabe, oro har), hari-irismen handiagoko produktuak sortuz eta energia-kontsumo gutxiagorekin.

Hautagaitzak ebaluatzeko mailak eta faseak

Aipatu den moduan, EmprendedorXXI sariek bi maila dituzte: "Emprendes" eta "Creces", enpresen antzinatasunaren arabera.

"Emprendes" modalitateak negozio-plan sinesgarria duten hautagaitzak saritzen ditu, eta beren konpromisoa eta gaitasuna erakutsi dutenak beren enpresaren lehen etapetan mugarri garrantzitsuak lortzean.

Bi fase ditu: autonomikoa eta Estatukoa. Irabazle autonomikoak maiatz eta ekaineko hilabeteetan ezagutarazten dira. Fase autonomikoetan hautatutako enpresak Estatuko saria lortzeko lehian sartzen dira, urrian jakinaraziko direnak, EmprendedorXXI sarien azken galan.

Bestalde, "Creces" zazpi urte baino gutxiagoko ibilbidea duten enpresetarako maila da (hamar urte Bizitzaren Zientzien arloko enpresetarako). Sariak Estatu mailako fase bakar bat finkatzen du baina sektoreko espezializazioarekin, lau eremu handirekin: Bizitzaren Zientziak, TIME (Telecommunications, Internet, Media and Entertainment), Industriala eta Iraunkortasuna eta Nekazaritzako Elikagaiak.

Sariak

Berriki sortutako enpresa-mailari dagozkion sariak, "Emprendes", elite-prestakuntzako programa batean oinarritzen dira (Cambridge-ko Unibertsitatean emandako Ignite Fast Track ekintzaileentzako bizkortze-ikastaroa) eta "la Caixa"-ren arrisku-kapitaleko kudeatzaile Caixa Capital Risc-ek urtebetez eskainitako laguntza-programa batean. Programa horrek enpresaren buru diren pertsonen esku jartzen ditu: prestakuntza-baliabideak, nazioarteko finantzaketa eta networkingerako sarbidea. Estatuko faseko hiru finalistek Caixa Capital Risc-ek antolatutako nazioarteko zubietako batean parte hartzeko aukera izango dute munduko berrikuntzako gune nagusiak bisitatzeko: Silicon Valley edo New York (AEB) eta Tel Aviv (Israel).

Gainera, "Emprendes"-en irabazleek diru-sariak izango dituzte: 5.000 euro maila autonomikoko saritu bakoitzarentzat eta 20.000 euro, urriko Estatuko fasean, Espainia guztian berriki sortutako enpresa berritzaileena hautatzen denarentzat.

"Creces"-en kasuan, jasotako hautagaitza guztietatik, 32 finalista aukeratuko dira, eta haiek Executive Growth Program enpresa-garapenari buruzko ikastaro trinkoan izateko aukera eskuratuko dute (ESADEk eta IESEk emandakoa). 32 hautagaitza horietatik, 12 izango dira finalistak eta urtebeteko beka jasoko dute Caixa Capital Risc-ek prestatutako start-upsi laguntza emateko programan, eta, horrekin batera, nazioarteko hiru zubietako batean doan sartzea.

Gainera, sari ekonomiko handienak jasotzeko aukera izango dute sektoreko lau arlotako irabazleek (50.000 euro). "Creces"-ko enpresen antzera, Estatuan bakarrik lehiatzen dute, eta irabazleak hautatzeko prozesu hori 2015eko irailean egingo da.

Gizarte-eragin eta berrikuntza teknologikorako accesitak

"Creces" eta "Emprendes" mailetako finalista guztiek "la Caixa" fundazioak emandako accesita jaso dezakete, gizartean eragin handiena izan duen enpresa saritzeko (25.000 euro).

Bestalde, ISUN nazioarteko ekimenak berrikuntza teknologiko handieneko Europako hamar enpresa saritzen ditu. Sari horrekin Tel Aviv-en astebete igaroko da, eta hango enpresa handiak bisitatuko dira, mintegiak, networkingeko ekintzak, bilkura pertsonalak beste enpresa eta inbertitzaile batzuekin... Irabazlea "Emprendes" mailako 17 irabazle autonomikoen artetik aukeratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa