(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Karlos III.a Noblearen Gurutzea eman die zazpi nafar ospetsuri asteartea, 2015.eko martxoak 17


Honako hauek dira: Jesús eta Raúl Anoz jotariak, José Antonio Arzoz apaiza, Matías Escribano eta Gabriel Imbuluzqueta kazetariak, Javier López de Munáin liburu-saltzailea eta Mª Victoria Arraiza parlamentari ohia, hilondoko titulu moduan


Transcripción textual del video

Nafarroko Lehendakari Yolanda Barcinak Karlos III.a Noblearen Gurutzea eman die honako hauei: Jesús eta Raúl Anoz jotariak, José Antonio Arzoz apaiza, Matías Escribano eta Gabriel Imbuluzqueta kazetariak, Javier López de Munáin liburu-saltzailea eta Mª Victoria Arraiza parlamentari ohia, hilondoko titulu moduan. Horrenbestez, Foru Komunitatearen aurrerabideari eta ospeari entitate eta pertsona ospetsuek egindako lana aitortu nahi da.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak sarituak zoriondu ditu, eta haiengatik esan du "XXI. mendeko Nafarroa honek izan dezakeen giza eredu onena" osatzen dutela.

Zuen ibilbide profesional edo artistikoan barruan duzuen onena emandako pertsonak zarete, gorputz eta arima lanean arituz, espiritu handiarekin, zuen lana ondo egiteko gogoarekin, besteei laguntzeko gogoarekin, egunez egun hobetzeko nahi miresgarri horri eutsiz" azaldu du.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, saritutako pertsonen alboan. ( irudia handitu )

Nafarroko Lehendakari Yolanda Barcinak Karlos III.a Noblearen Gurutzea eman die honako hauei: Jesús eta Raúl Anoz jotariak, José Antonio Arzoz apaiza, Matías Escribano eta Gabriel Imbuluzqueta kazetariak, Javier López de Munáin liburu-saltzailea eta Mª Victoria Arraiza parlamentari ohia, hilondoko titulu moduan. Horrenbestez, Foru Komunitatearen aurrerabideari eta ospeari entitate eta pertsona ospetsuek egindako lana aitortu nahi da.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak sarituak zoriondu ditu, eta haiengatik esan du "XXI. mendeko Nafarroa honek izan dezakeen giza eredu onena" osatzen dutela.

"Zuen ibilbide profesional edo artistikoan barruan duzuen onena emandako pertsonak zarete, gorputz eta arima lanean arituz, espiritu handiarekin, zuen lana ondo egiteko gogoarekin, besteei laguntzeko gogoarekin, egunez egun hobetzeko nahi miresgarri horri eutsiz" azaldu du.

Gurutzea Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian banatu dira, eta bertan izan dira Foru Komunitateko agintari nagusiak, haien artean, Nafarroako Gobernuko zenbait kide: Foru Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán eta Iruñeko alkate Enrique Maya.


Lehendakariaren agerraldia

Barcina Lehendakaria bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Sarituak

Jesús eta Raúl Anoz Laspeñas jotariak,  "Anoz Anaiak"  izenez ezagutzen direnak, mende erdiz baino gehiago Nafarroako jotaren erreferentzia izan dira. Sari horrekin, Gobernuak beren folklorearen bitartez Nafarroa sustatzeko alorrean egindako lana aitortzen du; "gure lurreko abesti tradizionalak pozez eta emozioz" zabaldu dituzte Espainian, Europako zenbait herrialdetan eta Latinoamerikan.

Maria Victoria Arraiza Zorzano parlamentari sozialista ohiari dagokionez, iragan urtarrilean hil zen, Gobernuak "haren konpromiso sozial, politiko, solidario eta kulturala" azpimarratu ditu. "Gizatasunaren eredu izan da, eta gehien sufritzen eta behar gehien dutenen kausekin konpromiso pertsonal handikoa". Santiago bidearen ondare historikoa eta kulturala era "berezian" bultzatu ditu. Saria familiako kideek jaso dute.

José Antonio Arzoz Martínez apaizak Alemaniako emigratzaile espainiarren alde egindako lan pastoral, kultural eta sozialagatik jaso su saria. Herrialde horretan, 48 urtez gizarte, hezkuntzako ekimen eta ekimen pastoral garrantzitsuak sustatu ditu emigratzaileak gizartera zitezen, "ahulenen giza eskubideak babestuz eta balio demokratikoak sustatuz".

Matías Escribano Lópezi buruz hitz egitea (Ribera Navarra argitaletxearen sortzailea) Nafarroako Gobernuak dibulgatzaile eta kazetari modura "egindako lan profesionala" azpimarratu du. "Gizartearen zerbitzurako espiritu handiari eutsi dio, herritarrei ahotsa eman die, eta Nafarroako balioak zabaldu eta igortzeko interes bizia erakutsi, Nafarroaren historia, bertako egungo errealitatea eta etorkizun hobea eraikitzeko ekimenak zabaldu eta igortzeko", azaldu du Gobernuak.

Gabriel Imbuluzqueta Alcasena kazetaria ere saritu da (Nafarroako Kultur Kontseiluko kidea) Nafarroako kultura tradizionalaren kazetari, ikertzaile eta dibulgatzaile modura egindako "lan profesional apartagatik". "Herriko sustraiak herritar guztiek Nafarroaren funtsezko ondare moduan onar dezaten lagundu du", emakidaren dekretuak jasotzen duenez.

Azkenik, Javier López de Munáin Renedori buruz, Iruñeko "El Parnasillo" liburu-dendaren sortzailea, Gobernuak esan du "pertsona kulturaduna dela, abegitsua eta zorrotza, eta berrogei urte baino gehiago egin duela irakurketarako aholkularitza eta laguntzeko zeregin izugarrian, azken hamarraldietan Nafarroaren kultura garatuz", bere liburu-dendaren bitartez, eta denda hori "idatzizko kultur zabalkundearen funtsezko tokia" izan zen.

Nafarroako Karlos II. Noblearen Gurutzea

Gogora ekarri behar da, sari hau 1997an sortu zuela Foru Gobernuak Nafarroako gizartearen aurrerabidean edo Foru Komunitatearen kanpo-proiekzioan laguntza handia eman duten pertsonak eta erakundeak publikoki aitortzeko.

Haren sorrerako dekretuak jasotzen duenez, gurutzeek Karlos III.a Noblearen izena hartu zuen "Nafarroako errege guztien artean bakezalea izateagatik nabarmendu zelako, kultura eta artearen alde egindako ekimenengatik, eta Europako gainerako gorteekin bakea eta adiskidantzazko harremanak ezartzeagatik".

Maltazko gurutze bat da, eta haren lau besoak gorriz esmalteztatuta daude, urrez inguratuta eta metal bereko lis-lore batekin haietako bakoitzean. Erdian, Karlos III. Noblearen irudi jesarria erreproduzitzen da, esmalteztatuta, eta Nafarroako Artxibo Orokorrean kontserbatutako argizarizko errege zigilu batzuetan ageri da, Nafarroako kateekin urrez orlatuta.

Atzealdean, Nafarroako ezkutu ofiziala agertzen da "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpidearekin eta "Nafarroako Karlos III. Noblearen Gurutzea" hitzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa