(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

175 etxebizitza jabetzan eta alokairuan eskuratzeko behin-behineko esleipendun-hartzaileen zerrenda argitaratu da asteazkena, 2015.eko martxoak 18


Babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eta tasatutako prezioko etxebizitzak (TPE) Arrotxapean, Erripagañan, Mutiloen artean, Zarrakaztelun, Murchanten eta Tafallan daude


BOE

Babestutako etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bidez, Arrotxapean babes ofizialeko 56 etxebizitza eskuratzeko esleipendun-hartzaileen behin-behineko zerrenda egin du, 64 TPE Erripagañan eta 22 TPE Mutiloen artean, haiek guztiak jabetzan; horrez gain, erosteko aukera duten alokairuko BOEko beste 14 etxebizitza: 5 Zarrakaztelun, 5 Murchanten eta 9 Tafallan, eta haiek esleitzeko epea martxoaren 1ean zabaldu zen.

Baremotik eta eskatzaileek adierazitako lehentasunetatik ondorioztatutako behin-behineko zerrenda Nasuvinsako bulegoetan kontsulta daiteke (San Jorgeko etorbidea, 8 behea, Iruña) eta Tuterako Infonavarraren bulegoetan (Foruen plaza, 5-6). Nafarroako Gobernuko etxebizitza-atarian ere kontsulta daiteke. Hasierako esleipen honetatik aurrera, 10 egun balioduneko aldia irekitzen da Iruñeko eta Tuterako Nasuvinsaren bulegoetan alegazioak aurkezteko, nahiz eta haiek ezingo diren izan eskaera bakoitza inskribatzean jadanik baloratutako alderdiei buruz.

Alegazioak ebatzi ondoren, beste zerrenda bat argitaratuko da, eta 10 egun balioduneko epea zabalduko da esleipen-hartzaileek dokumentazioa aurkez dezaten, alde batetik, babestutako etxebizitza eskuratzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko, eta bestetik, etxebizitza eskuratzeko baremoa zuzen aplikatu dela ziurtatzeko. Aipatutako dokumentazioa epearen barnean ematen ez bada, etxebizitzaren esleipen-hartzaileak hari isilean uko egin diola esan nahiko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa