Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurreikusitakoa baino 6 hamarren gehiago da, egoera hobetu egin delako eta Foru Komunitatea beste eskualde batzuk baino abiapuntu hobean dagoelako
Nafarroako kontsumitzaileen konfiantza igo egin da azken hilabeteetan.
Nafarroako Gobernuak BPGd-a (Barne Produktu Gordina) hazteko aurreikuspena % 2,6ra igo du 2015. urterako, hasiera batean aurreikusitakoa baino 6 hamarren gehiago, egoera ekonomikoa hobetu dela-eta; egoera horrek Nafarroa beste eskualde batzuk baino abiapuntu hobean utzi du.
Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak asteazken goizeko ohiko bilkuran jakinarazi dizkio datu horiek Foru Gobernuari, bai eta Nafarroako ekonomiaren hazkundeari buruzko beste batzuk ere.
Enpresa eta kontsumitzaileen konfiantza handitu da
Goranzko berrikuspena Gobernuko Ekonomia Zerbitzuak aztertutako zenbait adierazletan oinarritzen da. Azken bi urteotan enpresako konfiantza-adierazleen aldeko bilakaera azpimarratu behar da, bai eta kontsumitzaileen konfiantzan izandako hobekuntza garrantzitsua ere, 2007an krisia hasi aurretiko hiruhilekoetan zegoenetik hurbil dagoena jadanik.
Konfiantzako adierazle horiek honako hau ekarri dute; bilakaera ekonomikoaren benetako hobekuntza, zenbait datuk berresten duten moduan, txikizkako merkataritzako indizeak, adibidez, duela zenbait hilabetetatik aurrerapen positiboak izanik; ibilgailuen matrikulazioa; manufakturen industria; eta sektore batzuek suspertzea, eraikuntza esaterako, 2008. urtetik bizitako atzeraldi bikoitzak gehien zigortutako sektorea, baina urte honetan suspertzen hasi dena pixkanaka. Kanpoko sektorean, Nafarroak merkataritzako superabit handienarekin amaitu zuen 2014. urtea BPGd-aren terminoetan, eta bigarrena komunitateen arteko termino absolutuetan.
Hazkundea bizkortzen ari da
Bilkuraren ondorengo prentsaurrekoan, Goicoecheak azadu duenez, hazkundea bizkortzen ari dela ikusten hasi da. Hala, Nafarroako ekonomia % 1,5 hazi zen iazko amaieran (2013an % 1,3 egin zuen behera). Gainera, hiruhileko ikuspegi batetik, 2014ko azken txanpan aurrerapena bizitzen hasi zela ikusi zen, urte arteko % 2,1eraino.
Lehendakariordeak adierazi duenez, Nafarroako ekonomiaren dinamika on horrek zenbait erakunderen aurreikuspen baikorren babesa jaso du. Hala, Hispalik-en aurreikuspenek Nafarroako Balio Erantsi Gordina % 2,2 igoko dela diote 2015ean, eta % 2,5 2016an, hots, biurteko honetan gehien haziko zen Espainiako hirugarren eskualdea izango zen. Bestalde, BBVAko Azterketa Zerbitzuak hirugarren postu horretan bertan uzten du Foru Komunitatea, baina hazkunderako erritmo biziagoekin egiten du: 2015erako aurreikuspena % 3ra igotzen baitu eta 2016rako, % 2,8ra.
Bestalde, Erantzukizun Fiskaleko Aginpide Independenteak (AIReF), aurrekontu-egonkortasuna betetzeko lurralde-administrazioen hazkundeko aurreikuspenak babesteaz arduratzen denak, "zuhurtzat" jo zuen Nafarroaren aurreikuspena, eta % 2,6ra igo zuen 2015ean. Goicoecheak Nafarroako Gobernuak egindako aurreikuspen berria errealista eta zuhurra dela esan du, kanpoko txostenetan eta Gobernuko Ekonomia Zerbitzuaren datuetan oinarrituz.
Susperraldirako leku hobean
Goicoechea lehendakariordeak azpimarratu duenez, beste autonomia erkidego batzuen aldean Nafarroan krisiak izan duen eragin txikiagoak leku hobean uzten du orain susperraldi bizkorragoa izan dezan. Hala, gogoratu du, Fitch kalifikazio-agentziak Nafarroa krisiak gutxien eragindako komunitatea dela esaten zuela.
Susperraldia finkatzeko pizgarriak
Lehendakariordeak azaldu duenez, ekonomiaren hobekuntza horrekin batera, Foru Gobernuak ahalegin handia egin du kontu publikoak egonkortzeko; horri esker, susperraldi ekonomikoari laguntzeko eta hazkunde-eredu iraunkorra izateko pizgarriak sartu ahal izan dira.
Testuinguru horren barnean dago jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko akordioa, 545 milioi eurokoa dena 2015-2017 hirurtekorako. Hamabi jarduera-alorretan aplikatuko da eta haiek ekintzailetza, modernizazio, lehiakortasun eta enpleguaren ardatz baten inguruan oinarrituko dira. 2015erako adostutako aurrekontuaren % 90 abian da jadanik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen