(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

164 enpresa-proiektuk dute, 2014an baino % 31 gehiago, “Impulso emprendedor” programaren laguntzak eskuratzeko aukera ostirala, 2015.eko martxoak 20


Hirugarren edizioa betetzen duen ekimena Nafarroako Gobernuak sustatzen du, eta hautatutako proposamenak babesten dituzten zortzi enpresaren laguntza dute


langilea

Jarduera-eremu ohikoena informazioaren eta komunikazioaren teknologiei lotutakoa da.

164 enpresa-proiektuk dute aukera, aurreko edizioan baino % 31,2 gehiago, "Impulso Emprendedor"-en hirugarren deialdian parte hartzeko zortzi hautatuetako bat izateko. Ekimen hori Nafarroako Gobernuak sustatzen du enpresa berritzaileak sortzeko asmoarekin.

"Impulso Emprendedor"-ek hautatutako ekimenei berariazko zerbitzu zabala eskainiko die, lau hilabetez, gure komunitatean enpresa berritzaile modura gara daitezen. Haien artean daude CEINek emandako enpresa-bizkortzeko programa bat, eta erakundearen berrikuntza-haztegian sei hilabetez doan egoteko aukera.

Caja Rural de Navarra, Cinfa, Mondragón Korporazioa, Correos, Jofemar, MTorres, Mutua Navarra eta Viscofán enpresek, iazko babesleak ere, proiektu bakoitza 8.000 eurorekin babestuko dituzte, eta haien aholkulari izango dira ere, beren esperientzia eta enpresa-ikuspegia eskainiz.

Parte hartuko dute proiektuek jasoko dituzten beste zenbait zerbitzu: banakako tutoretzak, modulu telematikoak, partekatutako lan-espazioak eta Sodenaren finantzaketa lehentasunez eskuratzeko aukera.

"Impulso Emprendedor emaitza onak ematen dituen ekintzaileei babesa emateko finkatutako programa da, eta hori hautagaitzen kalitatean eta igoeran islatu da 2014arekin alderatuz", Sodenako zuzendari-kudeatzaile eta CEINeko arduradun den Carlos Fernández Valdivielsok dioenez. Lankidetza publiko-pribatuaren "eredu" den ekimena dela gaineratu du.

Ekintzaile eta proiektuen profila

164 hautagaitzen barnean 316 ekintzaile sartzen dira, 212 gizon (% 67) eta 104 emakume (% 33), 35 urteko batez bestekoarekin eta unibertsitate-ikasketekin (% 77); haietatik % 37k doktore edo masterreko titulua du. Sustatzaileen % 82 Nafarroakoa da, % 15 Espainiako gainerako komunitateetakoak eta % 3 beste herrialde batzuetakoa. Lan-egoerari dagokionez, pertsona-eskatzaileen % 63 okupatuta dago gaur egun. Gainera, % 37k aurretiazko ekintzaile-esperientzia du.

Aurkeztutako proiektuen % 22ren jarduera nagusia Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak dira (IKT). Portzentaje hori dute enpresa-zerbitzuei eta pertsonei lotutako ekimenek. Jarraian datoz sektore biosanitarioetan (% 7) eta nekazaritza-elikagaietan (% 5) dauden proiektuak. Energia berriztagarriak, industria, merkataritza eta turismoak, haietako bakoitzak hautagaitzen % 4 osatzen du.

CEINen ebaluazio-batzorde batek hautagaitza bakoitza aztertu du honako alderdi hauek aintzat hartuz: berrikuntza-maila, talde sustatzailea, negozio-eredua edo hazteko anbizioa, aurrez hautatutako 16 proiektuak erabakiz. Haiek zortzi enpresa babesleen ordezkariek osatutako epaimahaiak batek aztertuko ditu, eta bakoitzak babesa emango dion proiektua hautatuko du.

"Impulso Emprendedor"-en parte hartzen duten proiektuen azken hautaketa martxoaren 31n egingo da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa