(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapenak 4,1 milioiko kostua duten obrei hasiera emango die aurtengo udan Izurdiagako trenbide-pasagunea kentzeko

ostirala, 2015.eko martxoak 20


Proiektua Garinoaingo udalari ere aurkeztu zaio bertako trenbide-pasagunea kentzeko


Transcripción textual del video

Sustapen Departamentuak aurtengo udan emango die hasiera Izurdiagako trenbide-pasagunea kentzeko obrei. 4,1 milioi euroko proiektua da eta 12 hilabetetan egitea aurreikusten da. Nafarroan dauden azken lau pasagunetako bat da, Garinoain, Berriozar eta Ezkirozkoarekin batera. Lehenengoaren udalarekin hitz egiten ari dira bertako pasagunea ken dadin, eta azken biak abiadura handiko trena heltzen denean desagertuko dira, nahiz eta departamentua haiek kentzeko proiektuetan ere lanean aritu den.

Behin betikoz onestean Kontratazioko Atarian berehala argitaratuko den Izurdiagako proiektuak honako hau jasotzen du: egungo trenbide-pasagunea kentzea (NA-7010 errepidearen 21,580 kilometro-puntuan dagoena, eta 357 ibilgailuren eguneroko batez besteko intentsitatea duena); oinezkoentzako pasabidea eraikitzea eta errepide-zati berri bat eraikitzea. Pasagune hori kentzeko eskaera aspalditik egin izan dute zonaldeko bizilagunek, eta haren gainean zenbait azterketa nahiz proposamen egin dira urte askoan.

Izurdiagako trenbide-pasagunea

Izurdiagako trenbide-pasagunea. ( irudia handitu )

Sustapen Departamentuak aurtengo udan emango die hasiera Izurdiagako trenbide-pasagunea kentzeko obrei. 4,1 milioi euroko proiektua da eta 12 hilabetetan egitea aurreikusten da. Nafarroan dauden azken lau pasagunetako bat da, Garinoain, Berriozar eta Ezkirozkoarekin batera. Lehenengoaren kasuan, udalarekin hitz egiten ari dira bertako pasagunea ken dadin, eta azken biak abiadura handiko trena heltzen denean desagertuko dira, nahiz eta departamentua haiek kentzeko proiektuetan ere lanean aritu den.

Behin betikoz onestean Kontratazioko Atarian berehala argitaratuko den Izurdiagako proiektuak honako hau jasotzen du: egungo trenbide-pasagunea kentzea (NA-7010 errepidearen 21,580 kilometro-puntuan dagoena, eta 357 ibilgailuren eguneroko batez besteko intentsitatea duena); oinezkoentzako pasabidea eraikitzea eta errepide-zati berri bat eraikitzea. Pasagune hori kentzeko eskaera aspalditik egin izan dute zonaldeko bizilagunek, eta haren gainean zenbait azterketa nahiz proposamen egin dira urte askoan.

Zehazki, jarduketa 21,750 kilometro-puntuan hasten da, San Juango auzora heldu aurretik; puntu horretan hasten da errepidearen zati berria: 1.234 metro ditu guztira, 2,50 metro zabaleko bi erreietako galtzada bat eta albo bakoitzean 0,50 metroko bazterbideekin, egungo bideari glorieta baten bidez lotuko zaiona.

Bidea goialdeko pasabide batekin gainditzen da eta, behin gurutzatuta, saihesbideak errepidearekin bat egiten du beheko pasabidetik hurbil, A-15aren azpian; bertan lotzeko azkeneko glorieta bat egitea proposatzen da. Azkenik, proiektuak oinezkoentzako pasabide metaliko bat eraikitzea ere jasotzen du (24,55 metro luzekoa, ez irristatzeko zolarekin eta bandaloen aurkako hesiekin), kentzen den trenbide-pasagunearen kokapen bera, bai eta ingurua hesitzea ere. Bi glorietek 4 metro zabaleko bi errei izango dituzte, 0,50 metroko barneko bazterbidea eta 1 metroko kanpoko beste bat. Bestalde, goiko pasabidea 20 metroko argia duen bao bakarreko zubi bat izango da.

Garinoain, Berriozar eta Ezkirozko egoera

Garinoaini dagokionez, departamentuak udalari berriki proiektu bat proposatu zion eta, hark trenbide-pasagunea ixtea eta ibilgailuak handik hurbil dagoen Barasoaingo goialdeko pasabidetik desbideratzea (350 metrora) proposatzen du. Gainea, Adifekin adostutako irtenbide horretan, N-121 errepidearen azpiko pasabidea zabaltzea aurreikusten da (4,5 metroko galiboarekin), nekazaritzako makinak errepide nazionalean sar ez daitezen, gaur egun gertatzen dena. Udalerriko alkatea irtenbidearekin ados agertu zen, baina departamentua erabakia datorren osoko bilkura batean berresteko zain dago.

Berriozarren kasuan, Sustapen Departamentua udalarekin zenbait aldiz bildu da trenbide-pasagunea ixteko gaia aztertzeko; zirkulaziorako ordezko bideak proposatu ditu eta oinezkoentzako pasabide berri bat. Zehazki, iragan urriaren 24an udalak onartu ez zituen hiru aukera proposatu ziren, eta Adifek proposatutako galibo murritzeko pasabide bat jartzeko irtenbidea ere ez zuen onartu (3,5 metrokoa).

Ezkirotzen kasuan, udalak jadanik adierazi du pasagune hori ez dela udalerrirako arazoa; hala ere, departamentua hura desagertzeko lanean ari da, eta udalari proiektu bat aurkeztuko dio azter dezan. Proiektu horrek oinezkoentzako pasabide bat eraikitzea jasotzen du trenbide-pasagunearen inguruan trenbidetik ez igarotzeko, eta ibilgailuen zirkulaziorako jadanik badauden ordezko bideak erabiltzea.

Nafarroako trenbide-pasaguneen historia

Espainian 2.357 trenbide-pasagune daude, eta probintzia bakoitzeko 48 aldiz pasatzen da trena batez beste bertatik. 1999an 46 trenbide-pasagune zeuden Nafarroan, eta haietatik lau geratzen dira egun. Hala, Foru Komunitatea pasagune gutxien dituen Espainiako eskualde bihurtu da (Asturias da hurrengoa, 23rekin).

1998an eta 1999an Sustapen Ministerioarekin eta Renfe/Adifekin akordioak sinatu ziren 38 trenbide-pasagune kentzeko. 2004an Renferekin beste akordio bat sinatu zen beste 6 kentzeko (Castejon-Bilbo lineako 4rak Lodosan, Noaingoa eta Larragetakoa). Akordio horietatik, aipatu denez, kentzeko beste bi geratzen dira: Izurdiaga eta Garinoain, eta haiei beste bi erantsi behar zaizkie: Ezkirozkoa, Abiadura Handiko Trena iristen denean kenduko dena (5. zatia), eta Berriozarkoa, Iruñerriko etorkizuneko tren-begizta kenduta desagertuko dena.

Gaur arte, Sustapen Departamentuaren, Adifen eta Nafarroako Gobernuaren artean 43 milioi euro inbertitu da trenbide-pasaguneak kentzeko. Nafarroako Gobernuak kendu ditu pasagune gehien eta hark egin du inbertsio handiena ere (24,47 milioi euro) 25 pasagunetarako; Sustapen Ministerioak 7 kendu ditu, 10,82 milioi euroko inbertsioarekin, eta Renfe/Adifek 10 kendu ditu, eta, horretarako, 8,60 milioi euro xahutu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako trenbide-pasaguneak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa