(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendekotasunari arreta emateko Nafarroako gastu publikoa 206 eurokoa da biztanleko, Estatuko batez bestekoa halako bi

astelehena, 2015.eko martxoak 23


Hala ondorioztatzen da Gizarte Gaietarako Behatoki Iraunkorrak egindako lehen azterketatik, Foru Gobernuak Nafarroako errealitate sozialari buruzko datuak eskaintzeko sortu duena


Transcripción textual del video

Mendekotasuna duten pertsonen arretarako urtero 154,54 milioi euro inbertitzen da Nafarroan: kopuru horretatik, Administrazioak % 85 jartzen du, hau da, 206 euro biztanleko da, Estatuko batez bestekoa ia halako bi (104 euro).

Inbertsio horretaz 10.679 pertsona baliatzen dira, eta Nafarroako Gobernuak kopuru horren % 78 jartzen du (120,17 milioi). Estatuko Administrazio Orokorrak % 7 (11,58 milioi), eta mendekotasun-zerbitzuen erabiltzaileen ekarpenek % 15 (22,77 milioi).

Desgaitasuna duen pertsona

Desgaitasuna duen pertsona.

Mendekotasuna duten pertsonen arretarako urtero 154,54 milioi euro inbertitzen da Nafarroan: kopuru horretatik, Administrazioak % 85 jartzen du, hau da, 206 euro biztanleko, Estatuko batez bestekoa ia halako bi (104 euro).

Inbertsio horretaz 10.679 pertsona baliatzen dira, eta Nafarroako Gobernuak kopuru horren % 78 jartzen du (120,17 milioi). Estatuko Administrazio Orokorrak % 7 (11,58 milioi), eta mendekotasun-zerbitzuen erabiltzaileen ekarpenek % 15 (22,77 milioi).

Hala ondorioztatzen da Gizarte Gaietarako Behatoki Iraunkor berriak egindako lehen azterketatik. Azterketa hori gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok.

Bere agerraldian, Mariano Otok gogoratu du Mendekotasun Legeak bere azalpen-zatian ezartzen zuela mendekoak diren pertsonen arreta Estatuak, autonomia erkidegoek eta erabiltzaileek finantzatuko zutela, alde bakoitzak % 33 jarriz. Nolanahi ere, Otoren arabera, Estatuaren ekarpenak, 2012an sartutako lege-aldaketatik, "behera egin du denboran" %7ra jaitsi arte; hala, Nafarroako Gobernuak ere laguntza handitu behar izan du aurrekontua handituz , "bizitokien gaian bereziki".

Mendekotasunaren arretaren kostua

Nafarroako mendekotasun-arretan egindako inbertsioari buruz egindako azterketa horrekin, Foru Gobernuak Comptos Ganberak 2012an egindako gomendioari erantzun dio.

Kalkulua egiteko egoitza-zentroen eta eguneko zentroen kostuak aintzat hartu dira (Nafarroako Gobernuarenak nahiz itunpekoenak), gai horri lotutako prestazio ekonomikoak; mendekoak direnentzako zerbitzuak, laguntza telefonikoa edo egokitutako garraioa, esaterako; kontratuak okupazio-zentroekin, eta diru-laguntzak autonomia sustatzeko programetarako mendekotasuna prebenitzeko. Gainera, mendekotasun-maila guztiak jaso dira, `osagarria´ ere barneratuz (gizarte-mendekotasuna, buruko gaixotasuna...), Nafarroan artatzen dena, nahiz eta Mendekotasun Legeak ez bermatu.

Horrenbestez, partida handienak egoitza-zentroetarako eta eguneko zentroetarako dira (desgaitasuna dutenentzat, buruko gaixotasuna dutenentzat edo adinekoentzat): 73,5 milioi euro; 0-6 urte arteko haurrentzako arreta goiztiarra (27,9 milioi); familia-ingurunea zaintzeko laguntza ekonomikoak (19,5 milioi); zerbitzuari lotutako prestazioak (egoitzetarako eta eguneko zentroetarako laguntzak), 12,5 milioi eurorekin; eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak emandako zerbitzuak, mendekotasuna baliozkotzeko esaterako (7,8 milioi).

Laburbilduz, mendekotasunaren kostuaren % 79 pertsona horiei zerbitzuak emateari dagokio, eta % 21 ematen diren laguntza ekonomikoekin. Kopuru guztiaren % 95 Mendekotasun Legeak eskatutako gutxieneko maila betetzeko erabiltzen da, eta % 5 maila `osagarria´ izenekorako; azken hori ez du legeriak bermatzen, baina, aipatu den moduan, Nafarroan artatzen da ere.

Gizarte Gaietarako Behatoki Iraunkorra

Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok Nafarroako Gizarte Gaietarako Behatoki Iraunkorra (OPASNA) aurkeztu du ere gaur goizean. Haren bidez, Foru Komunitateko gizarte-errealitateari buruzko datuak nahiz azterketa jarraituak izateko beharrari erantzun nahi zaio. Behatoki horrekin, gizarte-zerbitzuen arloan hainbat eragilek Nafarroan egindako jardueren eragina jakin eta ebaluatu ahalko da.

Behatoki horretatik, jendearentzat irekita izango den webgune bat abian jarriko da estatistika-datuekin, gizarte-zerbitzuetako gai jakin batzuei buruzko aldizkako txostenak egingo dira, garrantzitsutzat jotako berariazko beste alderdi batzuei buruzko txostenak, eta erreferentzia dokumentalak eskainiko dira.

Behatokiak 102.801 euroko aurrekontua du, eta bertan bost pertsonek egingo dute lan. Haietatik, hiru Gizarte Politiken Departamentuko Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko teknikariak, eta beste bi teknikari lanaldiaren zati batean ariko direnak eta beste zerbitzu batzuetatik etorritakoak.

Gainera, Gizarte Politiken Departamentuko egitura organikoaren zerbitzuko zuzendariek eta zuzendariordeek osatutako batzordeak behatokiak garatutako lana bideratuko du, bi hilean behingo bilkurekin.

Helburuak eta lan-esparruak

Nafarroako Gizarte Gaietarako Behatoki Iraunkorraren helburuak dira; epe laburrean, datu orokorren iturriak batu eta identifikatzea, Europako nahiz Estatuko testuingurukoak; Departamentuaren beraren eta Nafarroako beste iturri batzuen datuen mapa bat egitea; eta lortutako nahiz landutako informazioa zabaltzea.

Epe ertainean, gizarte-politiken eragina aztertzea jasotzen da, serie historiko batean zehar lortutako datuen arteko alderaketak egitea eta gizarte-zerbitzuen arloan sortutako eta indarra hartzen ari diren errealitateak hautematea. Halaber, epe luzera, behatoki honek lortutako eta landutako datuen balioa, kalitatea eta zorroztasunaren ospea erdietsi nahi da.

Arreta berezia jarriko den lan-esparruei dagokienez, nabarmentzen dira: immigrazioa, haurren ongizatea, desgaitasuna eta boluntariotza, bai eta Nafarroako Gobernuak onartutako plan edo estrategiek zehazten dituztenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa