(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak N-121-A errepidean segurtasuna hobetzeko neurrien lehen fase bat proposatu du 2 milioi euroko kostuarekin asteartea, 2015.eko martxoak 24


Zarraluqui kontseilariak funtzionamendu homogeneoagoa eta seguruagoa bilatzen duen bideko azterketaren lehen ondorioak aurkeztu ditu


Transcripción textual del video

Sustapen Departamentuak N-121-A errepideko segurtasuna hobetzeko neurri batzuk abian jarriko ditu berehala bi milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Neurri horiek eta N-121-A errepideko Funtzionamenduaren Azterketako ondorioen aurrerapenak, iragan irailean esleitutakoa eta maiatzaren amaieran amaitzea aurreikusten dena, Sustapneeko kontseilari Luis Zarraluquik azaldu ditu gaur goizean. Jarraian, inguruko alkateak deitu ditu azterketen emaitzen xehetasunak emateko.

Berehala hartuko diren neurriak, alde batetik, kontserbazio-mailako lau dira, 1,7 milioi euroko kostua dutenak, eta 260.000 euroko bide-segurtasuneko beste neurri batzuk. Kontserbazioko neurrietan, lehenik eta behin, 16,760 kilometro-puntutik 17,530 arteko plataforma zabaltzea proposatzen da (Etulain ingurua). Bide-zatiko bi aldeak zabaltzean datza, ez du bazterbiderik eta 7,4 metro zabaleko galtzada du. Obra horiekin, 1,5 metro zabalduko da eskuinaldetik eta 2 metro, ezkerraldetik; jarraian, zati guztian zehar errodadura sendotzeko geruza bat zabalduko da, eta beste jarduketa batzuk egingo dira, uhinbikoa birjartzea edo bideko markak berriz pintatzea, esaterako.

Bigarrenik, 15,430 kilometro-puntuan (Burutain) zoruaren asentua konponduko da, buztin plastikoak inguru hori sarri samar hondoratzea ekartzen baitu. Egin beharreko jarduketarekin, plataforma ainguratuko da lurra mugitzen duen material horren azalera egonkortzeko; 194.098 euroko kostua izango du.

N-121-A

N-121-A errepide-zatia.

Sustapen Departamentuak N-121-A errepideko segurtasuna hobetzeko neurri batzuk abian jarriko ditu berehala bi milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Neurri horiek eta N-121-A errepideko Funtzionamenduaren Azterketako ondorioen aurrerapenak, iragan irailean esleitutakoa eta maiatzaren amaieran amaitzea aurreikusten dena, Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluquik azaldu ditu gaur goizean. Jarraian, inguruko alkateak deitu ditu azterketen emaitzen xehetasunak emateko.

Berehala hartuko diren neurriak, alde batetik, kontserbazio-mailako lau dira, 1,7 milioi euroko kostua dutenak, eta 260.000 euroko bide-segurtasuneko beste neurri batzuk. Kontserbazioko neurrietan, lehenik eta behin, 16,760 kilometro-puntutik 17,530 arteko plataforma zabaltzea proposatzen da (Etulain ingurua). Bide-zatiko bi aldeak zabaltzean datza, ez du bazterbiderik eta 7,4 metro zabaleko galtzada du. Obra horiekin, 1,5 metro zabalduko da eskuinaldetik eta 2 metro, ezkerraldetik; jarraian, zati guztian zehar errodadura sendotzeko geruza bat zabalduko da, eta beste jarduketa batzuk egingo dira, uhinbikoa birjartzea edo bideko markak berriz pintatzea, esaterako.

Bigarrenik, 15,430 kilometro-puntuan (Burutain) zoruaren asentua konponduko da, buztin plastikoak inguru hori sarri samar hondoratzea ekartzen baitu. Egin beharreko jarduketarekin, plataforma ainguratuko da, lurra mugitzen duen material horren azalera egonkortzeko; 194.098 euroko kostua izango du.

Bestalde, Lizasoko bidegurutzea hobetzea aztertzen ari dira (24 eta 24,5 kilometr- puntuaren artean dago), platafoma handituz eta erdialdeko errei bat sortuz sartu-irteteko biraketak egiteko, eta 297.807 euroko kostua izango du. Azkenik, zorua egokitzea aurreikusten da Zozaiako baskularen eta Larrakaitzeko tunelaren arteko zatian (azken jarduera hori da garestiena, 896.306 eurorekin).

260.000 euroko hobekuntzak

Kontserbazioko neurri horiez gain, bide-segurtasuneko beste batzuk egingo dira berehala. Haien artean, kamioiak bide geldoetan aurreratzeko duten egungo debekua zati gehiagotara zabaltzea aztertzen ari dira, bai eta aurreratzeko debekua jartzea ere zirkulatzen ari diren noranzkotik hurbil bide geldo bat dagoen zatietan edo neurrizko jaitsiera dagoen tokietan (kamioiek abiadura egokia duten lekuetan).

Bestalde, sartzeko eta irteteko egiturak galtzadatik hurbil oztopo oso zurrunak bihurtzen diren bederatzi tuneletako 36 ahoak babestea proposatzen da (bakoitzetik 4). Babes horren helburua bidetik ateratzeagatik izan daitezkeen istripuen larritasuna murriztea da, azpiegitura horiei gaur egun dutena baino euste-maila sendoagoa emanez. Gainera, egun dauden euste-sistema horietakoren batean jardungo da, bere garaian diseinatu ziren moduan, arriskutsuak gerta baitaitezke istripua dagoenean ertz zorrotzak dituztela-eta.

Puntu horretan, aipatu behar da azterketak azpimarratzen duen alderdietako bat honako hau dela: bideko zati gehienean gidariek ez dute adierazitako abiadura errespetatzen, horrek istripu-mailan eragin zuzena du, eta hori gidariaren erantzukizuna da, DGTk eta Sustapenak erregularki ohartarazten  duen moduan. Egoera hori "ibilgailu flotagarri" bat erabiliz egiaztatzen da, zirkulazio-fluxuak "eramandako" GPS gailu batekin zirkulatzen duen autoarekin; bi bihurgunetan dagoen benetako eta adierazitako abiaduraren arteko aldea ikusten da.

Epe ertain eta luzeko irtenbideak

Prentsaurrekoan epe ertain eta luzera hartu ahal daitezkeen zenbait neurriren berri eman da ere errepideak zer funtzionamendu duen aztertu ondoren, funtzionamendu homogeneoagoa eta seguruagoa emateko asmoz. Haien artean, 2+1 errei-sistema bat ezartzeko aukera aipatu behar da, zati batzuetako abiadura mugatzea (90ra pasatuz gaur egun 100an zirkulatzen den lekuetan) edo bidegurutze batzuk hobetzea.

2+1 sistemari dagokionez, Europako zenbait herrialdetan jadanik erabiltzen den aukera, errei gehigarriak dituzten galtzada bakarreko sistema bat da. Gaur egun, bide horretan, 31,5 kilometroko errei bat dago noranzko bakoitzean, tunelak, hango hurbiltzeko zatiak, Sorauren, Olabeko saihesbideak eta Arraizko Benten 1,2 kilometroak barnean hartuz; hala, 11,6 kilometro geratuko ziren bitan banatzeko,eta ia hiru erreietako bidea geratuko zen.

Bideko beste zati batzuetan proposatutako hobekuntzetan, Ezkaba-Sorauren zatia, Olabeko saihesbidea eta Enderitz, Burutain eta Etulaingo bidegurutzeak aldatzea proposatzen da. Gainera, Lanzko egungorako, T formako bidegurutze bat aurreikusten da (itxaroteko hirugarren erreiak jasoko zituen ezkerralderako biraketak egiteko, eta barnealdeko glorieta txiki bat sortuko zen norabide-aldaketetarako), Arraizko Bentetako saihesbidea hobetzea, zenbait aukera Sunbillako hirigunerako eta udalerri horretako biribilgunean hiru erreitatik bira pasatzea. Gainera, abiatzeko biribilgune bat egitea proposatzen da 53,5 kilometro-puntuan 3 erreitatik 2ra jaitsiz, abiadura jaisteko errei bat Berako hegoaldeko zatian, bai eta hobetzeko zenbait aukera ere udalerri horretako lotuneetan (63,7 eta 63,9 kilometro-puntuetan kokatutakoak), bidegurutzerako aukera ezberdinekin (T forman edo glorietan).

Azkenik, NA-8304 bidegurutzean lau hanketako biribilgune itxi bat proposatzen da.


N-121-A errepidearen ezaugarriak, abiadura eta istripuak

N-121-A errepidea 62,87 kilometro luze da. Iruñean hasten da, 5,670 kilometro-puntuan (Ezkabako tuneletan), eta 68,540 kilometro-puntuan amaitzen, Gipuzkoarekin egiten duen mugan. Iruña eta Frantziako mugaren arteko bide-loturaren ardatza da eta, beraz, erabiltzaile gehienak ibilbide luzekoak dira.

2014ko IMD 9.000 ibilgailu baino gehiagokoa izan zen, haietatik % 25 eta % 30 artean astunak, hau da, egunero batez beste bide horretatik 2.400 kamioi pasatzen dira. Zirkulazioaren dentsitateak, astunen bolumen handiak eta orografia zailak (Belateko mendatea eta Bidasoako ubidea) N-121-A errepideko zirkulazioa zailtzen dute.

Istripu-mailari dagokionez, 2014an biktimak eragin zituen 10 ezbehar izan ziren, eta haietatik 5etan hildakoak izan ziren; 2013an, 18 istripu izan ziren biktimekin eta hildako batekin, eta 2012an, 14 istripu, baina heriotzarik ez.

Ezbeharren arrazoiei dagokienez, 2009ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra izandako 786 istripuetatik, gehienetan, arau-hausteagatik edo maniobra txarrengatik gertatu ziren, % 16 (122 kasu); abiadura desegokiagatik,% 15 (119); aske zeuden animaliak harrapatzeagatik, % 14 (108); edo arreta faltagatik, % 11 (87 istripu).

55 alditan (% 7) bidearen egoeragatik eragin ziren istripuak.

2000 eta 2013 urteen artean, bide horretan 137.695.891 euroko jarduketak eta inbertsioak egin dira, eta kopuru horretatik, 14.951.315 milioi Kontserbazio, Bide Segurtasun eta Tuneletako jarduketei dagozkie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
N-121-A errepideko bide-segurtasuna hobetzea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa