(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beste 41 proiektuk lortu dute beren garrantzi soziala aitortzen dien “Socialmente Comprometido” zigilua asteartea, 2015.eko martxoak 24


Horiekin jadanik 110 ekimenek dute Nafarroako Gobernuaren zigilu hori, eta ekonomikoki babesten dituzten herritar eta enpresentzat pizgarri fiskalak aurreikusten ditu


Transcripción textual del video

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik 33 gizarte-erakundek sustatutako 41 proiekturi "Socialmente Comprometido" zigilua banatu ditu astearte honetan. Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak beren garrantzi soziala aitortu eta ekonomikoki babesten dituzten pertsonei nahiz enpresei pizgarri fiskalak ematen dizkie.

Proiektu horiekin, jadanik 110 gizarte-ekimenek dute aitorpen hori honako arlo hauetan: garapenerako lankidetzan, mendekotasunean eta desgaitasunean, gizarteratzean, familian eta berdintasunean, besteak beste.

Taldeko argazkia

Zigilua jasotako proiektuen erakundeetako ordezkariekin aterako taldeko argazkia. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik 33 gizarte-erakundek sustatutako41 proiekturi "Socialmente Comprometido" zigilua banatu die astearte honetan. Zigilu honekin, Nafarroako Gobernuak beren garrantzi soziala aitortu eta ekonomikoki babesten dituzten pertsonei nahiz enpresei pizgarri fiskalak ematen dizkie.

Proiektu horiekin, jadanik 110 gizarte-ekimenek dute aitorpen hori honako arlo hauetan: garapenerako lankidetzan, mendekotasunean eta desgaitasunean, gizarteratzean, familian eta berdintasunean, besteak beste.

Ekimen horiek zehatzak, hau da, helburu zehatzekoak, nahiz orokorrak dira, sustatzen duen erakundeak egindako proiektu edo jarduera batzuk batzen dituztenen kasuan.

Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian ere Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok parte hartu du; Gizarte Politiken kontseilariak Caja Navarra fundazioari eta Cinfa enpresari ere sari berezi bat eman die gizarte-izaerako ekimenak babesteko sozialki konprometitutako erakunde moduan. Aurrekoetan, sari hori jaso dute ere, "la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Diario de Navarra fundazioak, egindako ekintza sozialagatik ere.


Taldeko argazkia

Alli kontseilaria, Cinfako ordezkari Enrique Ordieres-ekin (ezkerrean) eta Caja Navarra fundazioko ordezkari Joaquín Giráldezekin (eskuinean). ( irudia handitu )

Pizgarri fiskalak

"Socialmente Comprometido" zigilua duten proiektuak dohaintzekin babesten dituzten pertsona fisikoek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuotan (PFEZ) dohaintzan emandako kopuruen % 40 kentzeko eskubidea izango dute, beren oinarri aplikagarrian % 30eko muga izanik.

Adibidez, pertsona batek partikular bati 50 euro dohaintzan ematen badizkio "Socialmente Comprometido" zigilua duen proiektu bat babesteko, 20 euro kenduko zaizkio. 150 euroko dohaintza bada, 60 euro.

Bestalde, Sozietatearen gaineko Zergaren mende dauden pertsona juridikoek bi onura izango dituzte. Alde batetik, erakundeekin egindako lankidetza-hitzarmenen arabera dohaintzan emandako edo ordaindutako kopuruak partida kengarritzat joko dira. Bestalde, beren zenbatekoaren % 20ko kuota likidoaren kenkaria egiteko eskubidea izango dute. Zerga-oinarriko partida kengarriaren zenbatekoa ez da aurretiazko zerga-oinarriaren % 30 baino handiagoa izango, eta negozio-zifraren zenbateko garbiaren 3 bider mila.

Hau da, % 20ko karga-tasa duen enpresa batek, "Socialmente Comprometido" zigilua duen proiektu bati 3.000 euroko dohaintza egiteagatik, guztira 1.200 euro kenduko zaizkio, handik 600 zerga-oinarrian eta beste 600, kuota osoan.

Onura fiskal horiek 1996ko Foru Legeak ezarritako beste batzuekin bateraezinak dira. Halaber, ekarpen eta dohaintzen onuraduna diren erakundeek sozialki konprometitutako proiektuetarako direla egiaztatu beharko dute, eta Nafarroako Zerga Ogasunari jakinarazi kontrola egin dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa