(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak maiatzaren 24ko hauteskundeei buruzko web orri bat argitaratu du Interneteko atarian asteartea, 2015.eko martxoak 24


Web orri horrek aukera emanen du Foru Komunitateko Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeen boto zenbaketaren berri unean-unean izateko


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeei buruzko web orri bat jarri du Interneteko bere atarian, gaztelaniaz eta euskaraz; jakina denez, hauteskundeak hemendik bi hilabetera eginen dira, zehazki maiatzaren 24an, igandea.

Egun horretan berean eginen dira udal hauteskundeak ere, baina horiek, beste biak ez bezala, ez dira Nafarroako Gobernuaren eskumena, Espainiako Gobernuarena baizik, eta, horrenbestez, berak ematen du informazioa, helbide honetan.

Hauteskundeen prestakuntzaz arduratzen den Hauteskunde Batzordearen bidez, Foru Gobernuak Parlamenturako hauteskundeei buruzko informazioa jarri du ikusgai web orri berrian, besteak beste gai hauen ingurukoa: Parlamentua eta Nafarroako lehendakaria hautatzeko prozesua, eta kontzejuetarako hauteskundeak, hau da, Foru Komunitatean unitate administratibo berezi horiek, udalerriak baino txikiagoak direnak, aukeratzeko egiten direnak.

Webguneak hauteskundeen egutegian nabarmendu beharreko datak jakinarazten ditu: lehenbizikoa, martxoaren 31, posta bidezko botoa eskatzeko epearen hasiera; ondoren, hautesle-errolda jendaurrean egoteko epea, bide telematikotik edo udaletxeetara agertuz kontsultatu daitekeena; hautagai-zerrenden aurkezpena eta mahaiko kideak aukeratzeko zozketa. Beste atal batzuetan hauteskundeen arloko araudia jaso da, eta beste batean, berriz, prozesuari buruzko albisteak.

Horrekin batera, aurreko legealdietako emaitzak ikus daitezke, hiru multzotan banatuta: 1979koak, zeinetan 70 parlamentari hautatu baitziren, merindadeen arabera; 1983tik 2007ra bitartekoak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak araututakoak; eta 2011koak, lehendakariaren hautaketa egiteko modua, aipatutako lege horren 29. eta 30. artikuluetan arautzen dena, eguneratu ondokoak, izan ere, boto gehien jasotako alderdiaren hautagaia automatikoki izendatzeko bidea baztertu, eta Parlamentuaren gehiengoa lortu beharra ezarri baitzen erreforma horrekin.

Atal berriak erantsiko dira.

Webgunearen izaera dinamikoa da, eta hurrengo bi hilabeteetan atal berriak jarriko dira. Hasteko, posta bidezko botoa eskatzeko epea martxoaren 31n irekiko da, eta horri buruzko argibide praktikoak emanen ditu "Nola eman botoa" izeneko atalak. Nork eman dezakeen botoa eta atzerrian dagoenak nola egin dezakeen ere azalduko da, eta, horrez gain, prozesuaren antolaketa eta funtzionamendua, orokorrean.

Azkenik, web orriak Parlamenturako eta kontzejuetarako hautagai-zerrendak aurkeztuko ditu. Halaber, behin-behineko emaitzak ikusi ahal izanen dira gune horretan, bai hauteskunde gauean bertan, boto-kontaketa egin ahala, bai hurrengo egunetan. Maiatzaren 24ko hauteskundeei dagokienez zalantzarik izanez gero, mezu bat bidal daiteke helbide honetara: eleccionesnavarra2015@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa