(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura aztertzen ari da Alkerdiko harrobien ustiapenak kobak arriskuan jartzen dituen asteazkena, 2015.eko martxoak 25


Alkerdiko labar-arteko grabatuak Nafarroako ondare artistikoaren obra zaharrenak dira


bilera

Kulturako kontseilari Sánchez de Muniáinek eta Kulturako zuzendariak Urdazubiko alkatearekin egindako bileraren une bat. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak meatze-ingeniaria eta ondare artistikoan aditua den bati txosten tekniko bat egiteko agindua eman dio honako hau azter dezan: "Alkerdi"-ko harrobiak ustiatzen dituen enpresak aurkeztutako jarduera-planak Urdazubiko udal-mugarteko Alkerdi-Berroberria kobak edo haiek zaintzeko lanak  kaltetzen dituen.

Hala jakinarazi dio Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek Urdazubiko alkate Santiago Villaresi Nafarroako Jauregian gaur goizean egiten duten bileran. Bertan izan da ere, Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui.

Bilkuran, alkateak udalerriak duen kezka igorri die, kobetan eragin dezaketen kalteengatik, eta baita enpresak aurreikusitako ustiapen-metodoaren ondorioek (metodoaren aurka agertu da) beste alor batzuetan izan ditzakeen eraginengatik, turismoan, gizartean edo ingurumenean, esaterako.

Alkerdi-Berroberria kobako arkeologia-multzoak Nafarroarako balio bikoitza du. Alde batetik, labar-arte edo paleolitikoko (hormakoa) bere grabatuak bertako ondare artistikoko obra zaharrenak dira; aldi berean, Foru Lurraldeko Paleolitikoko labar-artearen katalogo bakarra da. Bestalde, lurpean utzitako maila arkeologikoek gizaki paleolitikoa leku horretan bertan egon izanaren industria baten aztarnategiak dituzte. Hori berresten du Nafarroako Paleolitiko garaiko aztarnategien lehen lerroan (Abaunzko kobaren alboan), askorik ez dagoena.

Gogoratuko denez, iragan uztailaren 15ean ustiapenean leherketa bat egin zen, eta horrek nolabaiteko kezka sortu zuen leherketek sortutako dardarek kobetan eragin zitzaketen ondorioengatik. Hori dela-eta, 668/2014 Ebazpenaren bidez, abuztuaren 12koa, Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiarena, ustiapenean zulatzeko eta leherketak egiteko lanak behin-behinekoz eten ziren.

Txostena agindu zaion pertsona meatze-ingeniaria eta ondare historikoan aditua da, ICOMOS ESPAÑAko kidea baita (Dokumentu eta Tokien Nazioarteko Kontseiluko Espainiako Batzordea).

Kobak

Bi koba txiki hauek Alkerdiko auzoan daude, harrobietatik hurbil. Frantziako espeleologo Norbert Casteret-ek 1933an aurkitu zuen Berroberria eta "grabatuen koba bat", Alkerdi.

Alkerdiko kobako galeriaren hondoan, bisonte, orein eta zaldia izan daitekeenaren grabatuak aurkitu dira. Goi Madeleine aldikoak izan daitezke, duela 13.000 urte ingurukoak.

Historiaurreko aztarna nagusiak Nafarroako museoan daude, Historiaurreko areto berrian, Homo Sapiens giza molar ospetsua esaterako eta Nafarroako giz aztarna zaharrena jotzen dena (kristo aurreko 24.530). Ehizako beste lanabes batzuk ere (geziak, zizelkatzeko tresnak…) Alkerdi eta Berroberriako kobetakoak dira; 1996tik itxita daude, eta urte horretan egin zen azken indusketa.

1939an Lorianako markesak egindako zenbait azterketaren ondorioz, tresna batzuk aurkitu zituen.

Ondoren, 1959an J. Maluquer de Motesek ekin zion bere azterketari, eta haren materialak Nafarroako museoan daude. Azkenik, 70ko eta 80ko hamarraldietan Ignacio Barandiaran hasi zen berriz ikertzen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa