(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lan Eskaintza Publikoaren 358 plazatatik 99 deituko ditu uda aurretik asteazkena, 2015.eko martxoak 25


Suhiltzaileen 10 plaza dira, emaginen 7, erizaintzako laguntzaileen 69 eta erradiodiagnostikoko teknikarien beste 13


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) 358 plazatatik 99 deituko ditu uda aurretik; haietatik 89 osasun-arloari dagozkio eta 10 suhiltzaileen lanpostuak dira.

argazkiak

Osasun-arloan 209 plaza deituko dira.

Nafarroako Gobernuak Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) 358 plazatatik 99 deituko ditu uda aurretik; haietatik 89 osasun-arloari dagozkio eta 10 suhiltzaileen lanpostuak dira.

Foru Gobernuak 2015eko LEPen 269 plaza onartu ditu gaurko bilkuran, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean sindikatuen aurrean aurkeztu ostean. Eskaintza horri 2011n geratutako 2009ko LEPari dagozkion beste 89 plaza huts gehitu behar zaizkio, orain berriz ere aktibatu dena.

Deituko diren 358 plaza horietatik, 209 Osasunari dagozkio, 134 Hezkuntzari, 10 Suhiltzaileen Partzuergoari eta beste 5 adimen urritasuna duten pertsonentzat gordetzen dira. 358 enplegu horiez gain, Nafarroak 30 plaza gehiago izango ditu Justiziako Administrazioaren langileen arloan, eta bere garaian Estatuak deituko ditu.

Suhiltzaileen 10 plaza izango dira eskaintzen lehenak, eta haien deialdia Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratuko da apirilaren amaieran. Gainera, uda aurretik Osasuneko 89 lanpostu deitzea aurreikusten da (7 emagin, erizaintzako 69 laguntzaile eta erradiagnostikoan espezialistak diren 13 teknikari), jadanik aipatutako 2009ko eskaintzari dagozkionak, eta 2011n geratu zena.

Gainerako plazak aurtengo bigarren seihilekoan izapidetzen hasiko dira. Hezkuntzan, irakasleak beren lanpostuetan 2016-2017 ikasturtean lanean hasiko direla aurreikusten da.

Mailen arabera, 180 plaza A maila dagozkio: barrutiko espezialista fakultatiboa/albokoa, Hezkuntzako 14 ikuskatzaile, Lehen Mailako Arretako 20 mediku, Lehen Mailako Arretako 7 pediatra, Bigarren Hezkuntzako 20 irakasle, 1 psikologo kliniko, 1 psikiatra, ASIS-FEA Zerbitzuburuko 19, ASIS-FEA Atalburuko 67 plaza eta Unitate Klinikoko buruko 3. B mailako 163 plaza daude: Osasun Mentaleko erizain espezialistako 6, erizaineko 50, irakasleko 100, gizarte-langileko 7. Eta C mailakoak, suhiltzaileen 10 plazak dira.

Osasun eta Hezkuntzako plazen banaketa

Osasunean hutsik dauden lanpostuak honako era honetan banatuko dira:

- Lehen Mailako Arreta: Lehen Mailako Arretako medikurako 20 plaza daude hutsik; Lehen Mailako Arretako pediatrian, 7; erizain-lanpostuan, 18 eta gizarte-langilekoan, 7.

- Nafarroako Ospitalegunea: Laguntza Zerbitzuko buruaren lanpostuan 19 plaza daude hutsik; Laguntza Zerbitzuko buruan, 67; Laguntza Unitateko buruan, 3; Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuaren albokoan, 2; Erradiagnostikoko albokoan, 2; Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiaren albokoan, 1; Anestesia eta Bizkortzearen albokoan, 3; Dermatologia M-Q eta Benereorologiaren albokoan, 1; Obstetrizia eta Ginekologiaren albokoan, 1 eta erizainen 10 plaza huts.

-Lizarrako Osasun Saila: Erradiagnostikoaren albokoan, plaza bat dago hutsik; Obstetrizia eta Ginekologiaren albokoan, 1 eta erizainen 5 lanpostu daude hutsik.

- Tuterako Osasun Saila: Anatomia Patologikoaren albokoan,plaza bat dago hutsik; Anestesia eta Bizkortzearen albokoan, 2; Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuaren albokoan, 1; Dermatologia M-Q eta Benereorologiaren albokoan, 1; Digestio Aparatuaren albokoan, 1; Kardiologiaren albokoan, 2; Erradiagnostikoko albokoan, 2; Medikuntza Fisiko eta Errehabiltazioaren albokoan, 1; Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiaren albokoan, 1; Barne Medikuntzaren albokoan, 1; Obstetrizia eta Ginekologiaren albokoan, 1 eta erizainen 9 lanpostu daude hutsik.

- Osasun Mentala: Psikologo Klinikoko plaza bat hutsik dago; Psikiatriako albokoaren 1; eta Osasun Mentalean espezialista den erizainen 6 lanpostu daude hutsik.

Hezkuntzan, 134 plazatatik, 100 maisuentzat izango dira, 20 Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, eta gainerako 14ak Departamentuko Ikuskapen arlorako.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa