(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 147.000 euroko diru-laguntza emango du udal-esparruan euskara sustatzeko osteguna, 2015.eko martxoak 26


Euskarazko jarduera sozio-kultural, argitalpen, errotulazio eta prestakuntzako laguntza horiek eskatzeko epea apirilaren 24an amaituko da


Foru Gobernuak 147.000 euroko diru-laguntza emango du toki-erakundeek aurten sustatutako ekintzetarako udal-esparruan euskararen erabilera nahiz sustapenaren alde egiteko.

Laguntzen deialdia arautzen duen 2E/2015 Ebazpenak jasotzen duenez, euskarazko jarduera sozio-kulturalak finantzatuko dira, esaterako: lehiaketak, zinema-proiekzioak, ipuin-kontaketak, antzerkia, hitzaldiak…; hizkuntza horretako udaletako aldizkari edo buletinak egin eta argitaratzea; kaleak, bideak eta eraikinak errotulatzea; euskarazko tailerrak eta ikastaroak; eta langile publikoak eta toki-korporazioetako kideak prestatzea hizkuntz hori ikas dezaten.

Laguntzak apirilaren 24ra arte eska daitezke Nafarroako Gobernuko zerbitzuen katalogoaren bidez, bereziki. Haiek onartutako aurrekontuaren % 40 beteko dute, gehienez ere.

Laguntza-motak

Bi modalitate sortu dira; lehena, jarduerak banaka antolatzen dituzten toki-erakundeetarako (110.000 eurokoa); bigarrena, ekintzak era mankomunatuan sustatzen dituztenentzat (37.000 eurokoa).

Lehenengoen kasuan (banakako toki-erakundeak), jarduera sozio-kulturalen programazioari 35 puntu emango zaizkio, gehienez ere; aldizkariak argitaratzeari eta kaleak nahiz eraikinak errotulatzeari, 10 puntu, gehienez ere; euskarazko tailerrak eta ikastaroak antolatzeari. 45 puntu, gehienez ere; eta langile publikoen eta toki-korporazioen euskara-prestakuntzari 10 puntu, gehienez ere.

Bestalde, mankomunatutako ekintzetan partaideak diren toki-erakundeei 40 puntu emango zaizkie, gehienez ere, programaren aurrekontuari 50 puntu, gehienez ere eta programaren kalitateari 10 puntu, gehienez ere.

Jarduera guztiak euskaraz egin behar dira, euskaldunak ez diren biztanleen artean hizkuntz horren aldeko jarrera positiboak sustatzea xede dutenak salbu; azken kasu horretan gaztelaniaz egin ahalko dira.

Gainera, eskolako biztanleentzako jardueretan bizikidetza sustatu beharko da, gizarteko eta hizkuntzako egoera edo eskolatze-eredu ezberdinetan dauden ikasleen partaidetza bultzatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa