(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak pazienteen eskola bat sortu du gaixo kronikoei eta haien senideei laguntzeko

ostirala, 2015.eko martxoak 27


Osasun-zentroek dagoeneko egiten dituzten ekintzak osatzea du xede, gaixotasunari aurre egiteko informazioa, heziketa autozaintzan eta laguntza emozionala emanez


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak pazienteen eskola bat abian jarri du, gaixo kronikoen eta haien senideen osasuna nahiz ongizatea hobetzeko asmoz; horretarako,, gaixotasunari aurre egiteko informazioa, heziketa autozaintzan eta laguntza emozionala emango zaie.

Ekimena Osasuneko zuzendari nagusi Isabel Ansak eta Osasun Publiko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuko zuzendari Marisol Arangurenek aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan.

Era honetako esperientziekin, osasun-egoera berriari aurre egin nahi zaio biztanleen artean, zahartze-maila handia duena, eta gaitz kroniko eta endekapenezkoak dira gaixotasuna izateko eta heriotzaren arrazoi nagusiak. Bilakaera geldo eta luzeko gaixotasunak dira, eta tratamendu orokorra eskatzen dute, gainera, botikak hartuz eta bizi-estiloan aldaketa handiak ekarriz. Horrek guztiak, ondorio garrantzitsua sortzen du, gaixoan ez ezik, baita beren ingurune familiarrean ere.

Eskola ekintza osagarri eta lagungarri modura sortu da, eta bertan parte hartzen hasi dira jadanik pazienteak hezteko eta gaitzeko osasun-zentroak, gaixoen elkarteekin lankidetzan.

kartela

Eskola sustatzen duen kartelaren irudia. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak pazienteen eskola bat abian jarri du, gaixo kronikoen eta haien senideen osasuna nahiz ongizatea hobetzeko asmoz; horretarako, gaixotasunari aurre egiteko informazioa, heziketa autozaintzan eta laguntza emozionala emango zaie.

Ekimena Osasuneko zuzendari nagusi Isabel Ansak eta Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Nafarroako Institutuko (ISPLN) zuzendari Marisol Arangurenek aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan.

Era honetako esperientziekin, osasun-egoera berriari aurre egin nahi zaio biztanleen artean, zahartze-maila handia duena, eta gaitz kroniko eta endekapenezkoak dira gaixotasuna izateko eta heriotzaren arrazoi nagusiak. Bilakaera geldo eta luzeko gaixotasunak dira, eta tratamendu orokorra eskatzen dute, gainera, botikak hartuz eta bizi-estiloan aldaketa handiak ekarriz. Horrek guztiak, ondorio garrantzitsua sortzen du, gaixoan ez ezik, baita beren ingurune familiarrean ere.

Eskola ekintza osagarri eta lagungarri modura sortu da, eta bertan parte hartzen hasi dira jadanik pazienteak hezteko eta gaitzeko osasun-zentroak, gaixoen elkarteekin lankidetzan.

Lehen etapa batean gaixotasun kronikora mugatzen da, eta Paziente Kronikoak eta Patologia Anitzekoak Artatzeko Nafarroako Estrategian beste elementu baten modura sartuta dago. Nolanahi ere, haren sorrera herritarrentzako Osasun Eskolaren plangintza zabalago batean sartzen da, eta etorkizunean jorratuko da gizartean dauden beste osasun-arazo batzuei aurre egiteko, adibidez: zahartze osasungarria, pisua, gurasoen eskola…

Eskolako jarduerak

Pazienteen Eskolan Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Atalak koordinatuko du. Haren xedea gaixotasun kroniko bat diagnostikatzean sortzen diren beharrak aztertzea da, pazienteak eta haren senideek ahalik eta autozaintza-maila, osasun eta ongizate onena lor dezaten.

Horretarako, prestakuntzako zenbait ekintza eskaintzen ditu: tailerrak, ikastaroak, mintegiak, aurrez aurre nahiz on-line. Lehen unean sortutako taldeak patologia kroniko ohikoenetan oinarrituta daude: (kardiobaskularrak, garuneko hodietakoak nahiz giltzurrunetakoak…), diabetesa, arnas-gaixotasunak (EPOC eta asma), edo dementziak, alzheimerra barne. Ondoren, beste prozesu batzuetara zabalduko dira.

Irakasle-taldeak osasuneko profesionalek nahiz adituak diren pazienteek osatuko dute, horretarako bereziki trebatutakoak, eta borondatezko lana egiten dutenak, funtsean. Zehazki, 9 profesional prestatu dira (erizaintzako 7 eta gizarte-laneko 2) eta 9 paziente kroniko

Gainera, Pazienteen Eskolak bere webgunea du Salud.Navarra atariaren barnean. Bertan, herritarrek eta profesionalek laguntzeko eta kontsultarako agiriak eskura ditzakete, bai eta programatutako jarduerak ere. Webgune horretan, hain zuzen, irakasle-taldeak (profesionalak eta pazienteak) eskola eta beren esperientziak azaltzen dituzten bideo batean.

Jarduerak ISPLNren egoitzan egingo dira (Leire kalea, 5) edo era deszentralizatuan Nafarroako hainbat zonaldetan, biztanle guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Aurten, ondorengo prestakuntza-ekintzak programatu dira, eta maiatzean nahiz ekainean egingo dira:

- Elikadura osasungarriaren tailerra gaixotasun kronikoetan.

- Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pazienteak zaintzen dituzten pertsonentzako tailerra.

- Gaixotasun kronikoei aurre egitea.

- Gaixotasun baskular batekin bizitzea.

Eskolan parte hartzeko informazioa eta harremana honako era honetan lor daiteke: telefonoz (848421954, 08:00etatik 15:00etara), posta elektronikoz escueladepacientes@navarra.es eta ondorengo webgunearen bidez: http://www.escueladepacientes.navarra.es. Gainera, norberaren osasun-zentroan bertan ere eska daiteke informazioa.

Gaixotasun kronikoa Nafarroan

Nafarroan, Paziente Kronikoaren Arreta Integralaren Estrategiaren barnean dagoen patologiaren bat duten 92.887 pertsona daude.

Asma duten pertsonek osatzen dute talde handiena: 31.834 (adin txikikoak ere sartzen dira zifra horretan), eta haien atzetik datoz diabetikoak; 24.402. Kardiopatia iskemikoa dutenak 8.536 dira, eta Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa dutenak (BGBK), 7.558. Iktusa izan dutenak (garuneko hodietako ezbeharrak) 7.284ra igo dira eta giltzurruneko gutxiegitasuna dutenak 7.109 dira. Azkenik, 3.539 pertsonek dute dementziaren bat eta gutxiegitasun kardiakoa duten 2.625 pertsona daude. Gainera, orain arte aipatutako taldeen artetik, beste patologia-kroniko bat dago –osteomuskularra-, biztanleei portzentaje handian eragiten diena, eta aurrerantzean Estrategiaren barnean sartuko dena. Osasun-sisteman publikoa 1988tik gaitz kronikoak dituzten pertsonen autozaintza-gaitasuneko modalitateak garatzen ari da, informazio, banako eta taldeko heziketa, autoprestakuntzarako irakaskuntza eta abarren bidez.

2008.urtetik, lan horrek jadanik bere protokoloa du, eta Lehen Mailako Arretako Zuzendaritzaren eta INSLren artean elkarrekin garatzen da. Izan ere, lan horrek aurten Osasun Ministerioaren saria jaso du Jardunbide Egokiaren Eredua izateagatik.

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa