(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritzako elikagaien kooperatibei laguntzeko esparru estrategiko bat prestatu du 2020. urtera arte ostirala, 2015.eko martxoak 27


Esparza kontseilariak Foru Komunitateko sektoreko ordezkariekin adostutako plana gaur aurkeztu du, eta haren barnean sartzen dira neurri teknikoak, ekonomikoak eta arauzkoak


ekilorea

Ekiloreak.

Nafarroako Gobernuak neurri-sorta bat prestatu du nekazaritzako elikagaien kooperatiben garapena sustatzeko. Haren barnean sartzen dira: zuzeneko laguntzak, Administrazioaren ekintza-esparruei zehar-laguntza zabaltzea, eta erakunde horiei dagozkien egungo araudi erregulatzailea eta fiskala hobetzea.

"2015-2020 aldian Nafarroako nekazaritzako elikagaien kooperatiben integrazioa sustatzeko esparru estrategikoa" agirian dagoen ekimen hori Nafarroako Gobernuak berriki onartu du. Ekimena, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak aurkeztu du Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasuneko bilkuran (UCAN).

Agiria merkatu-antolaketako eredu berri bati aurre egiteko beharragatik sortu da; eredu horren ezaugarria eskaintza atomizatuaren (hornitzaileak) eta prezioak finkatzen dituen eskaera kontzentratuaren (banaketa handia) arteko indar-harreman oso desorekatua da. Estrategiaren helburua egoera hori arintzea da elkarteen arteko egiturak sustatuz, eta haiek nekazaritzako elikagaien operadoreen lehiakortasuna nahiz partaidetza sendotuko dute balioaren katean, lehen-mailako ekoizpen-fasean nahiz eraldatze eta merkaturatzeko fasean.

Nafarroan, nekazaritzako elikagaien 170 kooperatiba daude gaur egun, eta 21.000 bazkide dituzte. 2013ko fakturazio-bolumena 1.158,7 milioikoa izan zen, eta 2.060 enplegu zuzen sortu zituen.

Kopuruan duen garrantziaz gain, Esparza kontseilariak kooperatibek lurraldearen antolaketan duen balioa azpimarratu nahi izan du, bai eta Nafarroan nekazaritza-sektoreak duen indarra; ziur dago kooperatiben integrazioak kooperatiben lehiakortasun, berdimentsionamendu, modernizazio eta nazioartekotzeari lagunduko diela; haiek guztiak funtsezko faktoreak dira bideragarriak izaten jarrai dezaten.

Hori dela-eta, azaldu du Nafarroako Gobernuak, errealitate horretaz jabetuta, integrazio-prozesuak sustatzen jarraitzearen aldeko apustua egin duela, ekoizleen artean bereziki, kate-maila ahulena baitira.

Aurrekaria, 2006-10 plana

Agirian jasotzen denez, nekazaritzako kooperatiba-sektoreak Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaien sektorean izandako aldaketa garrantzitsu guztietan parte hartu du. "Lurraldearen antolaketan emandako laguntza; bere inguruneari berari lotzen; landa-eremuan enplegu egonkor eta kalitatezko sustatzea eta mantentzea; garapenaren motor modura jardutea jarduera tradizionalak areagotzeko nahiz dibertsifikazioko jarduerak eragiteko, lehen-mailako bideragarritasun ekonomikoa babesteko zutabe gutxi batzuk bihurtu dira", gaineratu du.

Garrantzi horretaz jabetuta, Nafarroako Gobernuak, UCANekin lankidetzan, Nafarroako Nekazaritzako Kooperatibak Berregituratzeko Jarduera plana (2006-2010) onartu zuen. Haren barnean, kudeaketa, inbertsio eta merkaturatzeko gaitasun handiagoa emateko neurriak sartzen ziren, bai eta kooperatiben arteko bat-egite eta akordioak lortzeko neurriak ere.

Horren emaitza gisa, 13 bat-egite izan ziren, eta, hala, 21 kooperatiba izatetik 8ra pasa zen; 62 kooperatiba tartean sartu zituen kooperatiben arteko 11 akordio egin ziren, eta energia (70 kooperatiba), informatika (34 erakunde) eta lan-arriskuen prebentzioan (42 kooperatiba) proiektu naiz zerbitzu erkideak garatu.

Plana indarrean izan zen aldian, sektorean egindako ahalegin inbertitzailea 51,7 milioi eurora igo zen (104 proiekturi zegozkion).

Egoera kezkagarri berri bat, EBaren arabera

Plana amaituta, egungo errealitateari egokitutako kooperatibismoa babesteko agiri estrategiko berri bat prestatzeko beharra ikusi da.

Beste faktore batzuen artean, agiriak adierazten du nekazaritzako elikagaien sektoreak merkatutako desoreka handiago batera bideratu dela, eta belaunaldi berrien arazoa nahiz nekazaritza-ustiapenen bideragarritasuna handitu dela; faktore horiek bultzatuta, Europar Batasunak "larritzat" jo du sektorearen egoera, eta jarraibide batzuk onartu ditu erkidegoko kideei ondorengoa eskatzeko: elkartegintza babesteko neurriak ezar ditzatela nekazariek eta abeltzainek nekazaritza-elikagaien merkatuko balio-katean duten lehiakortasuna eta partaidetza hobetzeko.

Testuinguru horrek beste araudi-esparru bat ekarri du, ez europarra bakarrik, baita Estatukoa ere 13/2013 Legearekin, kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeari buruzkoa, eta oinarrizko legeria-izaera duena. Aldi berean, Nafarroako Landa Garapeneko Programa (2014-2020) egin da, eta bertan elkartegintzari laguntzeko jarraibide berriak ere jasotzen dira.

2015-20 esparru estrategikoa: neurri nagusiak 

Esparru estrategiko berria 2012. urtean egiten hasi ziren Nafarroako Gobernuko eta kooperatiba-sektoreko ordezkariek osatutako bi lan-talde sortuz. Lehena kooperatiben fiskalitateaz eta legeriaz aritu da lanean, eta bestea eduki tekniko-ekonomikoaren alderdiaz.

Agiriaren ekintza-lerroa hiru zutabetan oinarritzen da:

- Zeharkako printzipioa aplikatzea kooperatibei emandako babesean. Hau da, erakunde horiek lehenetsi daitezela Foru Administrazioko eremu guztietan, eduki teknikoetan nahiz ekonomikoetan. Hala, adibidez, departamentu ezberdinek diru-laguntzen deialdietan lehentasuna edo laguntza-portzentajea handiagoa izango dute, tratamendu fiskal hobea eta baldintza hobeak ingurumen, autokontrol eta ziurtagiria eta abar kudeatzeko alderdietan

- Babesa emateko berariazko neurriak zehaztu eta finkatzea, helburuen eta dagoen aurrekontuaren arabera. Beste neurri batzuen artean, kooperatiba-erakundeen arteko bat-egiteetan eta sartze-prozesuetan laguntzak aurreikusten dira araubidearen esparruan (minimis); halaber, UCANekin htzarmen bat egingo da kooperatiben integrazioa sustatzeko.

- Arlo fiskalen aplikagarriak zaizkion foru-legeak aldatzea, eta kooperatibak beraiek arautzekoak ere haien arteko harreman-eredu berriak errazteko eta merkataritzako beste erakunde-mota batekin. Aldaketa horiekin ere barne-kudeaketako eta harremaneko beste prozedura batzuk lortu nahi dira administrazio eskudunekin sinplifikazioa bilatzeko eta administrazioaren ekonomia bilatzeko ahaleginean.

Azkenik, esparru-estrategikoak Nafarroako Gobernuko eta UCANeko ordezkariek osatutako jarraipen-batzorde bat sortzea aurreikusten du; hura arduratuko da proposamenen aplikazioa ikuskatzeaz, eta beharrezko aldaketak nahiz doikuntzak proposatzeaz, araudi-esparruak zer bilakaera duen ikusita eta zer finantza-baliabide dauden ikusita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa