(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen deialdiaren dekretua sinatu du astelehena, 2015.eko martxoak 30


Maiatzaren 24an izango dira, Foru Gobernuak antolatutako kontzejuen eta Gobernu zentralak antolatutako udalen hauteskundeekin batera


Transcripción textual del video

Maiatzaren 24an izango dira, Foru Gobernuak antolatutako kontzejuen eta Gobernu zentralak antolatutako udalen hauteskundeekin batera

Barcina Lehendakaria dekretua sinatzen.

Barcina Lehendakaria Parlamenturako hauteskundeen deialdiaren foru-dekretua sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Foru Parlamenturako hauteskundeen deialdiaren foru-dekretua sinatu du gaur, astelehena, maiatzaren 24an egingo diren hauteskundeak. Haiek Foru Gobernuak antolatutako kontzejuen eta Gobernu zentralak antolatutako udalen hauteskundeekin batera egingo dira.

Nafarroako Jauregiko Areto Berdean egindako ekitaldian sinatu du, 2011-2015 legealdiaren balantzea egin ondoren, eta Foru Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán aurrean zuela.

Testuak, maiatzaren 24rako hauteskundeak deitzeaz gain, hauteskunde-kanpainaren hasiera eta amaiera finkatzen ditu.

Hamabost egunez iraungo du, maiatzaren 8ko gauerditik maiatzaren 23ko gauerdira arte; horrekin batera, Parlamentu berria osatzeko bilkura-data finkatzen du: ekainak 17, goizeko 11:00etan.

Foru-dekretu hori, kontzejuen hauteskundeen deialdiarekin batera, bihar, asteartea, martxoak 31, indarrean sartuko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratzen denean.

Parlamenturako hauteskundeak

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak 16/186 Foru Legearen bidez arautzen dira. Haietan berrogeita hamar parlamentari aukeratzen dira, itxitako eta blokeatutako zerrendetan aurkezten dira, barruti bakarrean.

Aulkiak D´Hondt metodoak zuzendutako sistema proportzional baten arabera banatzen dira herritarren botoaren arabera.

Ekainaren 17an egingo den lehen bilkuran, Parlamentu berriak bere lehendakaria aukeratuko du eta erakunde hori lau urtez gobernatuko duen mahaia. Data horretatik aurrera, etorkizuneko Nafarroako Lehendakaria aurkezteko prozedura eta, hala badagokio, hautatzeko prozedura hasiko da.

Kontzejuetarako hauteskundeak

Maiatzaren 24an Nafarroako 347 kontzejuetarako hauteskundeak egingo dira ere, eta 12/1991 Foru Legeak arautzen ditu.

Haietan kontzejuetako lehendakariak aukeratzen dira, eta 50 biztanle baino gehiago ez dutenez, kontzeju irekiko araubidean agindu behar dira; kontzejuetako batzordeetako lehendakaria eta batzarkideak hautatzen dira, eta 50 biztanle baino gehiago ez dutenez, kontzeju irekiko araubidean agindu nahiz administratu behar dira lehendakariak eta lau batzarkidek osatutako batzorde baten bidez,

Gobernuak 347 kontzejuen zerrenda onetsi du ordenamendu alfabetikoaren arabera, udalerrika bilduta daude, bakoitzaren biztanle-kopurua adieraziz eta haietako bakoitzean erabakiz kontzeju irekiko lehendakaria bakarrik hautatu behar den, edo lehendakaria eta batzordekideak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa