(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak zergadun nafarrak apirilaren 8an abiatuko den 2014ko Errenta Kanpainarako deitu ditu asteartea, 2015.eko martxoak 31


Zerga-erakundeak 178.000 aitorpen-proposamen egin ditu, www.navarra.es webgunean kontsultatu ahalko dira, eta hilaren 16an itzultzea atera zaien guztiei 69 milioi euro ordainduko die


Transcripción textual del video

2014ko ekitaldiko PFEZaren eta Ondarearen aitorpena apirilaren 8tik ekainaren 23ra aurkeztu ahalko da.

Apirilaren 8an, 222.270 zergadun baino gehiagoren eskura 178.000 aitorpen-proposamen jarriko dira www.navarra.es webgunean, Ogasunak kanpaina honetan izapidetzea espero duenaren ia erdia. Proposamenen % 66,6 "itzultzeko" izango dira eta guztien artean 69 milioi euro ingurura helduko dira; kopuru hori apirilaren 16an ordainduko da. Internetez kontsultatzen ez diren proposamenak postaz igorriko dira data horretarako.

Proposamena egin ez zaien zergadunek (edo igorri zaiena aldatu nahi badute) aitorpena ekainaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dute Interneteko Bulego Birtualaren (apirilaren 8tik abian dena), Ogasuneko bulegoen edo erakunde laguntzaileen bidez (bi kasuetan, apirilaren 16tik aurrera).

Ogasuneko bulegoa

Ogasuneko bulegoa.

2014ko ekitaldiko PFEZaren eta Ondarearen aitorpena apirilaren 8tik ekainaren 23ra aurkeztu ahalko da, gaur, asteartea, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak azaldu duenez 2014ko Errenta Kanpaina aurkezteko eman duen prentsaurrekoan.

Apirilaren 8an, kanpainaren lehen egunean, zerga-erakundeak 222.270 zergadun baino gehiagoren eskura 178.000 aitorpen-proposamen jarriko ditu www.navarra.es webgunean, Ogasunak kanpaina honetan izapidetzea espero duenaren ia erdia. Proposamenen % 66,6 "itzultzeko" izango dira eta guztien artean 69 milioi euro ingurura helduko dira; kopuru hori apirilaren 16an ordainduko da. Internetez kontsultatzen ez diren proposamenak postaz igorriko dira data horretarako.

Proposamena egin ez zaien zergadunek (edo igorri zaiena aldatu nahi badute) aitorpena ekainaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dute Interneteko Bulego Birtualaren (apirilaren 8tik abian dena), Ogasuneko bulegoen edo erakunde laguntzaileen bidez (bi kasuetan, apirilaren 16tik aurrera).

Nafarroako Ogasunak Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuteran kudeatutako sei bulegoetakoren batera joateko aurrez hitzordua eskatu beharko da apirilaren 14tik aurrera telefonoz (948 505 505 ó 948 505 506) edo www.navarra.es webgunean. Bestalde, erakunde laguntzaileek kanpainako sarearen zerbitzura 1.300 kudeatzaile espezializatu jarriko ditu.

Araudiaren berrikuntzak

Goicoechea kontseilariak gogora ekarri duenez, errenta-aitorpena aurkeztera behartuta daude 2014an 11.250 euro gordin edo gehiagoko lan-errendimendua lortu zutenek; 1.600 euro baino gehiagoko atxikipenaren mende dauden kapital higigarri edo ondare-gehikuntzen errendimenduak; eta oro har profesional, enpresaburu eta kapital higiezinak jasotzen dituztenek.

PFEZaren aitorpenarekin batera, Ondarearena ere aurkeztu behar dute zerga-kuota positiboa dutenek edo, nolanahi ere, milioi bat euro baino gehiagoko ondasunak dituztenek, ohiko etxebizitzaren balioa salbu 250.000 euroraino.

Aitorpen horri aplikagarriak zaizkion araudiko berrikuntzei dagokienez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak kapital higiezinen errendimendu garbietan aldaketak nabarmendu ditu; kenkari berria indarrean sartu izana biomasa erabiltzen duten instalazio termikoetan egindako inbertsioengatik; Gizarte Segurantzari egindako kotizazioengatiko murrizketa zabaltzea edozein senide-mota zaintzeko; eta indize zuzentzaile berria energia elektrikoa erabiltzen duten ureztatze-lurretarako . Berrikuntza horiek guztiak kanpainaren dokumentazioan zehaztuta daude.

2013ko Kanpainaren emaitzak

2013ko Errenta Kanpainak 467.847 zergaduni zegozkion 335.406 aitorpen jaso ziren; haietatik 223.608 negatiboak izan ziren (205,33 milioi itzuli ziren), eta 101.798 positiboak, 115.99 milioi eman zituztenak.

2013ko balantze horren arabera, Nafarroako zergadunen % 60,68k 18.000 euro baino gutxiagoko zerga-oinarria zuen eta zerga-bilketaren % 10,42 eman zuen; % 30,68k 18.000 eta 45.000 euro arteko oinarria aurkeztu zuen, zerga-bilketaren % 43,54 emanez; eta % 8,63k, 45.000 euro baino gehiagoko zerga-oinarriarekin, zerga-bilketaren % 45,76 eman zuen.

% 0,7ko esleipenari dagokionez, aitortzaileen % 47,11k (kuota osoaren % 49,58) helburu sozialetarako bideratzea erabaki zuen eta aitortzaileen % 31,93k (% 37,91 ematen dutenak), Eliza Katolikoari.

Aitortzaileen % 6,35ek bi laukiak markatu zuten eta % 14,61ek, zurian utzi.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa