(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarrentzako eta enpresetarako izapideen on-line katalogoa berritu du asteartea, 2015.eko martxoak 31


Langile publikoek Internetetik eskura daitekeen on-line izapideen inbentario propioa izango dute ere


pantaila

Izapideetarako on-line katalogoaren irudi berria.

Nafarroako herritar, enpresa eta profesionalek gaurtik aurrera navarra.es atarian Nafarroako Gobernuarekin izapideak egiteko kontuan hartu beharreko epe, urrats eta baldintzak aurkitzeko tresna hobea dute.

On-line katalogoa navarra.es atariaren barnean interes handiena pizten duen edukietako bat da (2014an hiru milioi bisitatik gorajaso zituen). Orain egindako jarduera bilaketak are gehiago errazten dituen berrikuntza batean datza: alde batetik, toki-erakunde eta langile publikoentzako izapide guztiak desagertzen dira; haiek langile publikoentzako berariazko beste katalogo bat osatuko dute; eta bestetik, bilaketa hobetzeko beste lau iragazki sortu dira.

Bilaketarako iragazkiak honako hauek dira: hartzailea (herritarrak edo enpresak eta profesionalak); izapide-mota; atxikita dagoen gaia; eta egoera, hau da, aktibo dagoen, epea itxi den edo deialdiaren zain dagoen.

Bederatzi izapide-motak ondorengoak dira: egiaztapenak, txartelak eta baimenak; laguntzak, bekak, sariak eta diru-laguntzak; ziurtagiriak eta erregistroak; jakinarazpenak, aitorpenak eta administraziorako bidalketak; ikastaroak, hezkuntza-zikloak eta prestakuntza; salaketak, erreklamazioak, errekurtsoak eta iradokizunak; enplegu publikoa; zergak eta tasak; eta gizarte-prestazioak.

Gaiari dagokionez (osasuna, hezkuntza, kultura…), Foru Administrazioaren departamentuko egiturari lotu gabeko gai orokorrak sortu dira, eta legealdi bakoitzean alda daitezke.

Berrikuntza hori katalogoaren diseinu grafikoan izandako aldaketa batean oinarritzen da ere; tresna intuitiboagoa izatera pasatzen da egin nahi den izapidea aurkitzeko bideak argitzean eta sinplifikatzean, bilaketa librearen edo iragazkien bidez. Hiru izapide aipagarri ematen dira beti, eta oharren atal bat ere gehitu da.

Izapideen % 80, on-line

Gaur egun, herritar, enpresa eta profesionalentzako izapideen katalogoak 1.105 izapide ditu, eta haietatik 885 Internetez bidera daitezke osorik; % 80. Beste 220 kasutan, leihatilatik pasa behar da (aurrez aurreko izapidea). 639 herritarrentzat dira eta 685 enpresa eta profesionalentzat. Haietako zenbait mistoak dira.

Izapide bakoitza dagokion fitxan azaltzen da, eta bertan ondorengo informazioa ematen da: izapidearen ezaugarriak eta epeak, beharrezko dokumentazioa, erreferentziazko araudia, harremanetarako datuak eta, ahal bada, on-line, telefono edo aurrez aurreko izapidea.

Herritarrentzako eta enpresetarako katalogoa Nafarroako Gobernuko herritarren arreta-sistemaren ardatz nagusia da, eta honako hauekin osatzen da:
Aurrez aurreko arreta:

Tuterako Nafarroako Gobernuaren Erregistroko Bulegoak eta herritarrentzako arreta-bulegoa,

Telefono bidezko arreta (astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 19:00etara):

948 012 012. Tarifa finkoa duten telefono finko eta mugikorretarako (doan).

012. Tarifa finkoa ez duten Nafarroako telefono finkoetarako. Deiaren kostua: 0,34 euro.

Internet bidezko arreta:

Posta elektronikoa navarra@navarra.es.

Txat-a gurekin zuzenean hitz egiteko edo edozer kontsultatzeko.

Twitter: @navarra y @nafarroagob
Facebook: Facebook.com/infonavarra

Nafarroako Gobernuan sare sozialetan dituen beste kontu batzuk

Nafarroako Gobernuko eta toki-erakundeetako langileen katalogoa

Nafarroako Gobernuako langileriaren katalogora eta toki-erakundeen zerbitzuen katalogora navarra.es webguneko honako helbide honen bidez irits daiteke: www.serviciosinternos.navarra.es, bai eta katalogo orokorretik ere. Izapideak bi maila handitan batzen ditu: Langileria eta Administrazio Publikoa

Langileriaren katalogoak giza baliabideen izapideak errazten ditu (lizentziak, baimenak, aseguruak, enplegua, bajak, lan-osasuna, ziurtagiriak…), eta langileentzako zerbitzuak pixkanaka jasotzeko bokazioa du online bidezko izapidea errazteko, eta, hala, haren kudeaketa erraztuz. Gehien erabiltzen den izapidea nominaren kontsulta da, eta langileria-arloan aipagarri moduan ageriko da.

Administrazio Publikoaren atalean, barneko zerbitzuak eskatu ahalko dira: itzulpena, argitalpena eta irudi instituzionala, artxiboa, informatika, ebaluazioa eta kalitatea, prestakuntza, ibilgailuak eta lekualdaketak, adibidez. Atal horretan sartzen dira ere, toki-erakundeetarako izapideak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa