(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 21 milioi erabiliko ditu 2015ean eta 2016an Iruñerriko hiri-garraioa finantzatzeko

asteazkena, 2015.eko apirilak 1


2015erako aurreikusitako kopuruaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren ekarpena 31,6 eurokoa izango da herritar bakoitzeko


hiriko autobusa

Iruñeko hiriko autobusa.

Nafarroako Gobernuak Eskualdeko Hiri Garraioaren diru-laguntza ordaintzeko 21 milioi euroko gastua baimendu du gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateak onartutako 2015-2016 aldirako V. Planean ezarritakoa betez. Plan horren arabera, aldi horretarako zerbitzuaren defizita 32,6 milioi euro da.

Zehazki, Gobernuak 10,3 milioi euro ordainduko du zerbitzuaren ustiapen-defizita finantzatzeko 2015ean, eta 10,7 milioi 2016koa finantzatzeko.

Gaur onartutako zenbatekoak ekainaren 18ko 11/2014 Foru Legean du jatorria, ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legea aldatzen duena, Iruñerriko bidaiarien garraio erregularrari buruzkoa. Aurreko planaren aldean dagoen berrikuntza nagusia, Nafarroako Gobernuak ustiapen-defizitean egindako ekarpena handitzen dela da (% 60tik % 65era pasa da); Iruñerriko Mankomunitatearen barneko 18 udalerriena, berriz, % 40tik % 35era jaitsi da.

2011. urtetik, Nafarroako Gobernuak 39,4 milioi euro jarri ditu zerbitzu hori finantzatzeko. Urteen arabera, Foru Gobernuak diruz lagundutako kopuruak honako hauek izan dira: 6.769.651 euro 2011n, 7.332.418 euro 2012an, 7.528.327 euro 2013an eta beste 7.528.326 euro 2014an.

2015erako kalkulatutako ekarpena 10,3 milioi euro da, hau da, 2014an baino % 37 gehiago. Kopuru hori Iruñerriko biztanle bakoitzaren urteko 31,6 euroko batez besteko gastua da. 2016an, 10,7 milioi euroko zenbatekoa aurreikusten da. Aitzitik, udalek 5,5 milioi euro jarri ahalko dute 2015ean, eta 5,7 milioi, 2016an.

300.000 biztanlerentzako zerbitzua

Iruñerriko hiri-garraioaren zerbitzuak 18 udalerritako 300.000 pertsona baino gehiago hartzen ditu: Antsoain, Aranguren (Mutiloa), Barañáin, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Egues, Esteribar, Ezkabarte, Galar, Huarte, Noain, Orkoien, Iruña, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

Eskualdeko garraio publikoan 33.213.417 bidaiari izan ziren 2013an, hau da, aurreko urtean baino % 4,39 gutxiago. Flota 140 autobusek osatzen zuten, haiek guztiak irisgarriak, eta 6,89 urteko batez besteko antzinatasunarekin. 2014an, bidaiarien kopurua jaitsi egin zen berriz (32.713.014), hau da, % 1,5 egin zuen behera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa