(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 210.000 euroko laguntza emango du 2015 eta 2016an film luzeak ekoizteko
asteazkena, 2015.eko apirilak 1


Ekoizpen horien konplexutasuna eta iraupen luzea ikusirik, Kulturak gastua bi urtez jarraian egikaritzen duen deialdia egingo du


Udaletxeko plazan egindako filmazioa.

Nafarroako Gobernuak 210.000 euroko urte anitzeko gastua onartu du "2015 eta 2016 urteetan film luzeak ekoizteko laguntzen" deialdia egiteko. Haren helburua fikziozko film luzeak, dokumentalak eta animaziozkoen ekoizpena sustatzea da; film luzetzat jotzen da, hirurogei edo iraupen gehiagoko pelikula, eta zinema-aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman jendaurrean emateko dena.

Horrenbestez, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako ikus-entzunezko eta zinematografia-sektorearen sortzaileei lagundu nahi die, bai eta kultur eta sormenaren industriari ere, "talentuaren alde egin eta sormen-sektore egonkor, berritzaile eta lehiakor bat finkatzeko asmoz, eta film luzeen formatuan industria-sare bat sortzeko laguntza ematea ere".

Proiektu horiek abian jartzeko zer konplexutasun dagoen ikusita eta ekoizpenaren aurreko fasea, filmaketa eta postprodukzioa osatzeko behar diren hilabeteak ikusita, gastua bi ekitalditan egikaritu duen deialdi bat eskaintzen da: zati bat 2015. urtean eta bestea 2016an. Horrenbestez, 105.000 euro banatuko dira bi urte horietan.

Deialdien oinarriak laster argitaratuko dira.

Aurreko edizioetan, film luzeei emandako laguntza horiek bi urtetik behin deitzen ziren eta beste bi deialdirekin txandakatuz: film laburrak eta ertainak ekoizteko laguntzak, eta pelikula baten proiektuen garapena.

Urteroko beste deialdi bat ere sustatu da eta, hura Nafarroako Foru Komunitatearen arloan egindako zinematografiako jaialdi nahiz lehiaketen antolakuntza ordaintzeko da.

Telesailak eta pelikulak filmatzeko kenkari fiskalak

Gainera, Nafarroak ikus-entzunezkoen sektorea babesten du ere telesail eta pelikulen filmaketetan % 35eko kenkari fiskalak eskainiz, araudi fiskala erreformatzeko eta ekonomia-jarduera suspertzeko neurrien Foru Legean jasotzen denez, Parlamentuak iragan abenduan onetsitakoa.

Erreforma berri horrek Nafarroa, Kanariekin batera, herrialdeko pizgarri fiskal onuragarriena bihurtzen du, beste herrialde batzuen ereduari jarraiki; herrialde horietan filmaketak erakartzeko tresna bat dira dagoeneko.

Zinematografia-sektorerako 70. artikuluak aplikaziorako bi egoera bereizten ditu: lehena koprodukzioetarako da, eta hark ezartzen duenez, "zinematografia-pelikulen eta fikzio, animazio edo dokumentalen ikus-entzunezko telesailen ekoizpen espainiarretan egindako inbertsioek ekoizleari sozietate-zergan % 35eko kenkaria aplikatzeko eskubidea emango diote".

"Kenkariaren oinarria ekoizpenaren kostu guztiak osatuko du, bai eta kopiak lortzeko nahiz publizitate eta sustapeneko gastuek ere, ekoizpen-kostuaren % 59, gehienez ere, bi kasuetan", gaineratu du. Nolanahi ere, kenkariaren oinarriaren % 25 gutxienez Nafarroako lurraldean egindako gastuekin bat etortzea eskatzen da.

Araua aplikatzeko bigarren egoerak ekoizleek kontratatutako enpresei egiten die mesede ekoizpenerako eskatutako zerbitzu batzuk emateko. Haiek Nafarroako lurraldean egindako gastuen % 35 sozietate-zergan kentzeko eskubidea izango dute. Deskontu hori aplikatuko da soilik, ekoizpena gutxienez astebetez Nafarroako barnealdean edo kanpoaldean filmatzen bada.

Kasu horretan, kenkariaren oinarria Foru Komunitatean egindako ondorengo gastuek osatuko dute: sormen-langileen gastuak (50.000 euroko mugarekin pertsonako), bai eta ekoizpenerako beharrezkoak diren beste gastu batzuk ere, esate baterako, industria teknikoen eta beste hornitzaile batzuen erabileratik sortutako gastuak, eta garraio, ostatu nahiz mantenutik sortutakoak.

Mezenasgoaren Legearen bidezko finantzaketa

Zinematografia-proiektu batzuk ere Nafarroan laguntza jasotzen dute Nafarroako Kultur Mezenasgoaren Foru Legearen bidez. Lege horrek deskontu fiskal garrantzitsuak ezartzen ditu interes sozialeko kultur proiektu edo jarduerak egiten laguntzen duten erakunde nahiz pertsonentzat.

Kasu honetan, zinematografia-ekoizpena helbide fiskala Nafarroan duen irabazi-asmorik gabeko erakunde batek sustatu behar du, edo helbide fiskala Foru Komunitate honetan duen pertsona fisikoak, eta negozio-zifraren zenbateko garbia 200.000 euro baino gehiago izan ez duena aurreko urtean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa