(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak asteazken honetan 222.270 zergadunen esku jarriko du jadanik eginda duten beren errenta-aitorpena asteartea, 2015.eko apirilak 7


178.642 proposamen kontsultatu ahalko dira www.navarra.es webgunean aitorpen berriak aurkezteko Bulego Birtuala zabaltzen den egun berean


220.270 zergadunek bihartik aurrera beren errenta-aitorpena Interneten kontsultatu ahalko dute.

Nafarroako Zerga Ogasunak 178.642 aitorpen-proposamen egin ditu, eta haiek guztiak bihar, apirilak 8, goizean goiz titular modura ageri diren 222.270 zergadunen esku jarriko ditu Interneten. Proposamena deskargatzeko, 2014ko Errenta eta Ondarearen Kanpainako webgunea prest izango da, eta www.navarra.es webgunearen bidez kontsultatu ahalko da.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak Kanpainaren aurkezpenean azaldu duenez, proposamen horien bi heren "itzultzeko" izango da, hau da, 69 milioi euro, guztira. Bestalde, "ordaintzeko" atera den proposamenen herena, berriz, 39 milioi euro.

Zer egin aitorpen-proposamen baten aurrean?

Aitorpen-proposamen bat egin zaien zergadunek ez dute zertan izapiderik egin behar emaitzarekin ados badaude. "Itzultzeko" atera den kasuetan apirilaren 16an ordainduko zaie, eta gainerakoek finkatutako bi epetan ordaindu beharko dute, uztailaren 3an eta azaroaren 20an.

Beren aitorpen-proposamena aldatu nahi dutenek ez diote Ogasunari zertan adierazi beharrik. Hura automatikoki aldatzen da Kanpainaren denboraldi baliodunaren barnean beste aitorpen bat eginda.

Beren aitorpen-proposamena Internet bidez kontsultatzen ez duten zergadunek jakinarazpen bat jasoko dute posta arruntez datorren astetik aurrera. Horrenbestez, Ogasunak zergadunen datu fiskalak erakusgai jartzea saihestu nahi du ahalik eta gehien.

Bihar hasiko da Kanpaina Bulego Birtualean

2014ko PFEZ eta Ondarearen Kanpaina bihar hasiko da Bulego Birtualaren irekierarekin; bertan, besteak beste, asteko egun guztietan, eguneko 24 ordutan, aitorpenak aurkeztu ahalko dira. Zerbitzu hau baliatzeko Ogasuneko PINa edo ziurtagiri digital bat izan beharko da. Aurreko kanpainan, Nafarroako Ogasunak 50.000 aitorpen jaso zituen bide hori erabiliz.

Apirilaren 16an aitorpenak aurkezteko epea irekiko da Nafarroako Ogasuneko sei bulegoetan (Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tutera), eta bertara aurrez hitzordua eskatuta joan beharko da. Hitzordu hori hilaren 14tik aurrera eskatu ahal izango da www.navarra.es webgunean edo honako telefono hauetan: 948 505 505 edo 948 505 506. Gainera, ostegunean, hilak 16, Kanpainako 18 erakunde laguntzailek prestatutako dispositiboa aktibatuko da: 1.300 kudeatzaile espezializatu jarriko dituzte zergadunen esku.

2014ko PFEZ eta Ondarearen Kanpaina ekainaren 23an amaituko da, eskuragarri dauden edozein bide erabiliz aitorpenak aurkezteko azken eguna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa