(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hauteskunde-erroldari buruzko erreklamazioak aste honetan egin behar dira asteartea, 2015.eko apirilak 7


Herritarrek on line bidez, beren udalean edo telefonoz egiazta dezakete erroldan behar bezala izena emanda duten maiatzaren 24ko boto-eskubidea egikaritu ahal izateko


Herritarrek aste honetan zehar egiazta dezakete hauteskunde-erroldan izena zuzen emanda duten eta, horren ondorioz, datorren maiatzaren 24an boto-eskubidea egikaritu dezaketen Nafarroako Parlamenturako, kontzejuetarako eta udalerrietarako hauteskundeetan. Gainera, hauteskunde-erroldan sartzeko edo kanporatzeko erreklamazioak egin nahi izanez gero, aste honetan bakarrik egin ahalko da, apirilaren 13ra arte, probintziako Hauteskunde Batzordean edo udal bakoitzean.

Erroldan izen-ematea kontsultatzeko hiru era daude. Udal bakoitzeko aurrez aurreko kontsultak jarraitzen du. Gainera, ziurtagiri digitala izanez gero, izapidea on line egin daiteke Estatistikako Institutu Nazionalean (EIN). Azkenik, 48 udalerritan eskaera telefonoz egiteko aukera dago, 010 zenbakira deituta Iruña eta Tuteran erroldatutakoen kasuan, eta 948 012 012 edo 012 telefono-zenbakietara deituta (0,34 € dei bakoitzaren kostua) gainerako 46 udalerritan.

Hautagai-zerrenden aurkezpena

Datorren astean, apirilaren 15etik 20ra, hautagai-zerrendak aurkezteko epea zabalduko da. Hauteskunde Batzordeak eta Nafarroako Administrazioak jadanik herritarren esku jarri ditu 2015eko hauteskundeei begira webgunean hautagai-zerrendei lotutako formulario elektronikoak www.navarra.es atarian.

Bertan deskarga daitezke formularioak, esaterako: hauteskunde-koalizio bat eratzeko jakinarazpena; alderdi politiko, federazio edo koalizioen hautagai-zerrendaren aurkezpena; sinadura-orriak; hauteskundeetako dokumentazioa entregatu izanaren frogagiria; Administrazioaren ordezkariaren egiaztagutuna edo Foru Parlamentuaren egiaztagutuna.

Kontzejuetarako hauteskundeetarako beharrezko inprimakiak ere eskaintzen dira, adibidez: Kontzeju Irekikoko lehendakaria izateko hautagaia aurkeztea edo alderdi politiko, federazio edo koalizioen hautagaien aurkezpena, Batzordeko lehendakari eta 4 bokal izateko, bai eta Kontzejuko lehendakariaren egiaztagutuna eta kontzejukidearen egiaztagutuna ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa