(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 22 milioi toki-erakundeen esku jarriko ditu babestutako enplegu soziala sortzeko

asteazkena, 2015.eko apirilak 8


Laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28an amaituko da, eta bazterketa-egoeran dauden eta lan-merkaturatzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko dira


Toki-erakundeek 2,2 milioi izango dituzte babestutako enplegu soziala sortzeko.

Toki-erakundeek apirilaren 28ra arte Nafarroako Gobernuaren laguntzak eskatu ahal izango dituzte. Gizarte-bazterketako egoeran dauden eta lanpostu normalizatuak eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonen lan-kontrataziorako laguntzak dira: 2.199.789 euro, guztira.

NAOean gaur argitaratutako laguntzak arautzen dituen deialdia (66. zenbakia, apirilaren 8koa), Nafarroarako 2014-2020 aldirako Programa Eragilearen barnean sartzen da, eta zati bat Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du.

Zehazki, diru-laguntzak interes kolektiboko eta irabazi-asmorik gabeko proiektuak egiteko bideratuko dira; haiek toki-erakundeek sustatuko dituzte eta kolektibo horietako pertsonak kontratatzea ekarriko, gizarte-laguntza behar dutenak gizarteratze-ibilbide bat egiteko; hala, gizarteratzeko, laneratzeko aukerak hobetu ahalko dituzte.

Baldintzei dagokienez, kontratatutako pertsonak gizarteratze-errenta jasotzen duten unitateetako kideak izan beharko dute, edo gizarte-bazterketako egoeran daudenak, gizarte-laguntza behar dutenak beren gizarteratze-ibilbidea egiteko.

Proiektuei dagokienez, 6 hilabeteko iraupena izango dute gutxienez, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra. Langileak data ezberdinetan sartu ahalako dira proiektuetan.

Gutxienez hiru orduko lanaldiko kontratuak

Kontratuak aldi baterako izango dira, legeek uzten duten edozein modalitatetakoak, eta kontratuak etorkizuneko enplegagarritasuna hobetzeko ohiturak eskuratu eta beharrezko kualifikazioa izatea ahalbidetuko du. Lanaldia aldagarria izango da, 3 ordu egunean edo lanaldi osokoa (astean 30 ordutik gora).

Egingo diren lanak honako honetara bideratuko dira: kontratatutako pertsonak jarduera-eremuetan hautemandako enplegu-aztarnategietara kualifikatzera, eta arreta berezia jarriko da emakumeen enplegu-aukerak hobetuko dituzten ekintzak prestatzen.

Proiektuek, halaber, parte-hartzaileak diren pertsonei emandako laguntza eta hura egingo duten profesionalak jasoko dituzte; lan-jardueran nahiz prestakuntzako jardueran helburuak ezartzean datza, funtsean; lan-plan bat ezartzean eta jarraipen-lan bat egitean laguntza, puntualtasun, produktibitate eta beste arlo batzuetan.

Lanpostu bakoitzeko laguntzak lanbide arteko gutxieneko soldataren % 140raino izango da, ondorengoak barne: ordainsaria, aparteko bi ordainsari eta gizarte-segurantza hileko lanaldi osoz. Jarduera osagarrien eta laguntzeko langileen kontratazioaren kasuan, zenbatekoa lanpostu bakoitzerako emandako diru-laguntzaren % 30 izango da gehienez; eta prestakuntza-jardueren kasuan, diru-laguntza horren % 15 gehienez.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun natural izango dira deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Gizarte Politiken Departamentuan egin beharko da (González Tablas kalea, 7, Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, edo legeak aurreikusitako edozein lekutan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa