(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

24-M hauteskundeetako mahaien % 85ek datuak on line bidez igorriko dituzte

asteazkena, 2015.eko apirilak 8


Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatuko dituen Nafarroako Gobernuko departamentu arteko batzordea eratu da gaur


Bileraren irudia

Ezkerretik eskuinera: Pérez, Elizondo, Ruiz, Morrás kontseilaria, Elío, Iriarte eta Remón. ( irudia handitu )

Maiatzaren 24ko hauteskundeetako 966 mahaien % 85ek datuak on-line bidez igorriko dituzte; horrenbestez, zenbaketa bizkorragoa izango da, eta emaitzak lehenago jakingo.

Hala jakinarazi da Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak antolatzeko batzordea eratzeko bileran. Hauteskunde horiek maiatzaren 24an egingo dira Estatuaren mende dauden udal-hauteskundeekin batera.

Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari Javier Morras izango da batzordeburua, eta bertako kide izango dira ere, honako hauetako zuzendari nagusiak: Lehendakaritza eta Justiziako José Luis Ruiz, Informatika eta Telekomunikazioetako Valentín Elizondo, Toki Administrazioko Francisco Pérez eta Komunikazioko Edurne Elío; Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko idazkari nagusi tekniko José Gabriel Iriarte ere batzordekide izango da, bai eta Hauteskunde Bulegoko koordinatzaile José Luis Remón ere, idazkari modura.

Espainiako Gobernuak kudeatutako udal-hauteskundeekin batera egingo diren hauteskunde hauek antolatzeko, Foru Gobernuak Barne Ministerioarekin hitzarmen bat sinatu zuen iragan urtarrilean baliabide telematikoak partekatzeko, gastuak elkarrekin ordaintzeko (txartelak inprimatzea, adibidez), eta hauteskunde-mahaietan bi administrazioetako ordezkari bakarra ezartzeko.

Maiatzaren 24ko hauteskundeetan, 478.000 nafarrek botoa emateko eskubidea izango dute 439 hauteslekutan, eta bertan 996 mahai jarriko dira, Haietatik, Iruñean jarritako 100 elektronikoki administratuko dira (MAE), hau da, informatikako tresnak izango dituzte eta, haien bidez, mahaikideen lana erraztuko da, esaterako: hautesleak identifikatzea, dokumentazioa inprimatzea, aktak osatzea eta datuak elektronikoki igortzea.

Gainera, 234 tableta elektronikoek 723 hauteskunde-mahairi zerbitzua emango diete, mahai bakoitzeko gailu bat, gutxi gorabehera. Gainerako mahaiek, 143, telefono bat izango dute zenbaketako emaitzen berri emateko.

Datu guztiak Madrilgo IFEMA azoka-barrutian jarritako informazioa biltzeko zentrora bidaliko dira. Handik, komunikazioetarako zerbitzari baten bidez, Internet bidez emango dira zenbaketak aurrera egin ahala, eta baita aldian aldiko prentsaurrekoen bidez ere.

Webgunea

Gogora ekarri behar da Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Parlamenturako nahiz kontzejuetarako hauteskundeetako webgune bat prestatu duela www.navarra.es atarian. Gune horretan kontsulta daitezke, besteak beste, egutegia eta hauteskunde-araudiabotoa emateko azalpenak eta nork bota dezakeen; prozesu horri dagozkion albisteak eta aurreko hauteskundeetako emaitzak.

Azkenik, webgune horrek ere Parlamenturako eta kontzejuetarako hautagai-zerrendak aurkeztuko ditu, bai eta behin-behineko emaitzak ere, eta hauteskunde-gauean jarraitu ahalko dira zenbaketak aurrera egin ahala. Maiatzaren 24ko hauteskundeari lotuta zerbaiten gainean zalantzaren bat izatekotan, ondorengo helbide elektronikoarekin harremanetan jar daiteke: eleccionesnavarra2015@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa