(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki-erakundeetarako 125.000 euroko laguntzen deialdia egin da immigranteen gizarteratzea errazteko

osteguna, 2015.eko apirilak 9


Apirilaren 20a bitarte eska daitezke


Nafarroako Gobernuak epea zabaldu du toki-erakundeek diru-laguntzen deialdiren bat (125.000 euro) eskuratzeko aukera izan dezaten immigranteak gizarteratzeko jarduerak egiteko, bizikidetza, kultur arteko errespetua eta emakume immigranteak sustatzeko.

Nafarroako Aldizkari ofizialean berriki argitaratutako oinarrien arabera, eskaerak apirilaren 20a bitarte entregatu daitezke Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian, bai eta Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan edo 30/1992 Legean ezarritako tokietan.

Diruz lagundutako programak aurten burutu beharko dira, eta honako hauei lotuta izan beharko dute: immigranteak diren pertsonak udal-bizimoduan sartzeari eta partea hartzeari; kolektibo hori prestatzeari beren trebetasun eta gaitasun pertsonalak hobetzeko; jokabide diskriminatzaile, arrazista eta xenofoboak prebenitzeari; eta egoera kalteberan dauden emakume immigranteen jabekuntzari.

Toki-erakunde bakoitzak programa bakarra aurkeztu ahalko du eta, horretarako, gehienez ere 15.000 euro eskatu ahal izango du. Izendatutako langile-gastuak diruz lagunduko dira jarduera horiek egiteko, programari zuzenean lotutako fakturak, eta zerbitzu tekniko eta profesionalak kontratatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa