(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak arreta eskatu du baso-suteak izateko arriskua handia dagoela-eta, Nafarroako iparraldean bereziki ostirala, 2015.eko apirilak 10


Azken egunotan suhiltzaileen esku-hartze ugari izan da kontrolik gabeko erretzeengatik


Nafarroako Larrialdi Agentziak nekazari eta abeltzainei, bai eta txangozaleei ere, arduraz jokatzeko deia egin die, sutea eragin dezaketen jarduerarik egin ez dezaten; izan ere, klimatologia-baldintzengatik sua zabaltzeko arrisku handia dago, Foru Komunitateko iparraldean bereziki.

Prezipitazio-ezak eta hegoaldeko haizeak (mendialdean era bortitzean jo dezake), nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak ez egitea gomendatzen dute, esaterako: inausteen hondakinak baimenik eta kontrolik gabe erretzea,edo sastrakak kentzea zelaiak eta ezpondak errez.

Txangozaleei ere baimenik gabeko tokietan sua ez pizteko eskatzen zaie, eta instalazio egokiak dituzten errepideetako piknikguneak nahiz atsedenguneak erabil ditzatela.

Su txiki asko

Azken egunotan su txiki asko piztu dira, eta kasu gehienetan inausketako hondakinak edo ezpondetan sastrakak erretzeagatik.

Haien artean, asteazken arratsaldean Zarrakaztelun piztutakoa azpimarratu behar da. Nafarroako Larrialdi Agentziak 19:00etan jaso zuen sute horren berri eta, pinudi bat erre zitekeen beldurrez, Oronoz, Azkoien, Zangoza, Tafallako parkeetako eta Iruñeko parke nagusiko (Cordobillan du egoitza) suhiltzaileak mugiarazi zituen, bai eta basozaintzako langileak ere. Sutea 21:00etan kontrolatu zen, bertan erabilitako baliabide guztien zati bat kendu zen, eta sutea 23:30ak alderako itzali zuten erabat. Suhiltzaile eta ibilgailuen kopuru handi batek era koordinatuan egindako lanak saihestu zuen sutea pinudira ez zabaltzea.

Une hauetan, Auritz eta Oronozko eskualdeko parkeetako suhiltzaileek eta Iruñeko Parke Nagusikoek (Cordobillan du egoitza), basozainekin batera, Baztango foko batzuk itzaltzeko lanetan dihardute, Amaiur eta Gorramendiko eremuetan. Atzo, 21:00ak aldera jaso zen sute horien berri, eta haiek itzaltzeko lanak zailtzen ari dira haizete aldakorrengatik.

Aurreko egunetan ere izan dira sute txikiak Orkoien, Torralba del Rio, Cabanilla eta Ribaforadan, baina ugariagoak izan dira erdialdetik gora, iparraldera, eta ondorengo udal-mugarteei eragin die: Doneztebe, Beartzun (Baztan), Irurita (Baztan) –Oronozko suhiltzaileek artatuta–, Beruete (Basaburua) eta Gaztelu (Donamaria) –Cordobillan egoitzan duen Iruñeko Parke Nagusiko unitateak aritu ziren lanean–, eta Ostiz (Odieta) –Parke Nagusiko Trinitarioko egoitzako suhiltzaileek itzalita–.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa