(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismoko bulegoek aurtengo Aste Santuan 2014an baino ia % 25 arreta gehiago egin dituzte ostirala, 2015.eko apirilak 10


17.012 informazio-eskaera baino gehiago jaso dituzte; iaz, 13.763 kontsulta egin ziren


Tuterako turismo-bulegoa.

Nafarroako Gobernuaren sareko turismo-bulegoek 17.099 informazio-eskaerari arreta eman diete ostegun santu eta pazko-astelehen artean, biak barne. Hau da 2014n baino % 24,24 gehiago; iaz 13.763 egin ziren.

Zifra horrek egun horietan turistei eta bisitariei eskainitako arreta-kopurua jasotzen du, telefonoz nahiz Internetez egindakoak, beren jatorritik (87), nahiz helmugan egindakoak (17.012) Nafarroako Gobernuko hamaika turismo-bulegoetan. 17.012 arreta horietatik, 16.206 Estatuko turistek egin zituzten eta 893, atzerrikoek.

Egunen arabera, ostegun santuan egindako arreta-kopurua nabarmendu behar da (4.578), bai eta larunbat santuan ere (4.394); Aste Santuko azken egunean, berriz, pazko-astelehenean, izan zen zifra txikiena (1.509), normala denez.

Estatuko informazio-eskaeren artean, ondorengoak azpimarratu behar dira: EAEkoak (4.088), Madrilgoak (2.561), Kataluniakoak (2.876), Gaztela eta Leongoak (912) eta Aragoikoak (837). Nafarrek beraiek egindako informazio-eskaerak rankingeko laugarren postuan daude (1.739).

Atzerriko turisten eskaerei dagokienez, turista frantsesenak nagusitzen dira (229); haien atzetik datoz, ingelesak (123), alemanak (78), iparramerikarrak (54), eta australiarrak (45).

Nafarroako Gobernuko sareak honako leku hauetan ditu bulegoak:Bertiz, Estella-Lizarra, Lekunberri, Otsagabia, Erriberri, Orreaga-Roncesvalles, Iruña, ErronkariZangoza eta Tuteran.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa