(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astearte honetatik, hilak 14, aurrera hitzordua eska daiteke Ogasuneko bulegoetan errenta-aitorpena egiteko astelehena, 2015.eko apirilak 13


Erakunde autonomoak ostegunetik, hilak 16, PFEZ eta Ondarearen gaineko 50.000 bat aitorpen kudeatzea aurreikusten du


Nafarroako Zerga Ogasuna astearte honetan, hilak 14, hasiko da 2014ko Errenta eta Ondarearen gaineko aitorpenak beren bulegoetan egiteko hitzorduak ematen. Hitzordu horiek Internetez eskatu ahalko dira www.navarra.es webgunean edo ondorengo telefono-zenbakietara dei eginez: 948 505 505 eta 948 505 506 (astelehenetik ostiralera martxan izango dira 08:30etik 17:00etara).

Aurretik hitzordua eskatzea nahitaezko baldintza da aitorpena Nafarroako Ogasunak jendeari arreta emateko dituen sei bulegoetakoren bat egiteko. Honako toki hauetan gaude: Iruña (Eskiroz kalea, 20 bis), Barañain (Comercial etorbidea, 4), Burlata (Ezkazabal plaza, 9), Lizarra (Koroazio plaza, 2), Tafalla (Teófano Cortés plaza, 7) eta Tuteran (Antso VII.a Azkarra plaza, 8).

Nafarroako Ogasunak 70 kudeatzaile espezializatuk osatutako dispositiboa prestatu du, eta apirilaren 16tik ekainaren 23ra, kanpaina ixten den eguna arte, zergadunei arreta emango die. Iaz bide horretatik 50.722 aitorpen kudeatu ziren, kopuru guztiaren % 16.
Aurten Ogasunak antzeko eskaera-kopuru bati arreta ematea aurreikusten du.

Gogora ekarri behar da iragan hilaren 8an Ogasunak 222.000 zergadun baino gehiagoren esku jarri zuela www.navarra.es webgunean jadanik egindako beren aitorpena. Kontsultatu ez dutenek datozen egunotan beren etxetan inprimatutako aitorpena edo webgunean deskargatzeko jarraibideak jasoko dituzte. Bulegoetako eraginkortasuna areagotzeko asmoz, aurrez eskatutako hitzorduen kudeatzaileek hala eskatzen duten zergadunei ere abisatuko diete proposamenen bat eginda duten; hala, beharrezkoak ez diren izapideak ez dira egingo.

Ogasuneko bulegoez gain, 2014ko PFEZ eta Ondarearen gaineko aitorpena www.navarra.es webgunearen bidez aurkeztu ahalko da hilaren 8tik aurrera, eta hilaren 16tik aurrera, kanpainako dispositiboko 1.300 kudeatziaileak batzen dituen 10 erakunde lagaitzaileren batean. Informazio guztia honako toki hauetan kontsulta daiteke: www.navarra.es webgunean, 948 50 51 52 telefono-zenbakian eta hacienda.tributaria.navarra@navarra.es helbide elektronikoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa