(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Madrilgo Gourmet Azokan parte hartuko du hilaren 16ra arte 246 m2-ko stand batekin

astelehena, 2015.eko apirilak 13


Esparza kontseilariak eta García Tejerina ministroak nekazaritza-elikagaien sektoreko 13 enpresa hartzen dituen Foru Komunitateko gunea bisitatu dute


Taldeko argazkia

Esparza kontseilaria eta García Tejerina ministroa, erdian, biek egindako bisitan. ( irudia handitu )

Foru Gobernuak gaurtik hasi eta hilaren 16ra, osteguna, bitarte IFEMA azoka-esparruan egingo den Madrilgo Gourmet Azokan parte hartuko du 246 m2-ko stand batekin. Gune horretan Nafarroako nekazaritza-elikagaien 13 enpresa izango dira, eta gaur goizean Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza kontseilariaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministro Isabel García Tejerinaren bisita jaso dute.

Kontseilariak ministroari Nafarroako nekazaritza-elikagaien sektoreak zer-nolako garrantzia duen helarazi dio. Foru Komunitatean garrantzi gehien duen bigarren jarduera da, Foru Komunitateko PBGd-aren % 6,7arekin; 1.400 enpresa eta 24.000 ustiapen sartzen dira bertan, eta 25.000 pertsonari ematen die lana.

Gainera, Esparzak 2015-2020 aldirako milioi euro batzuetako laguntza-lerro bat iragarri du nekazaritza-elikagaien industrietan inbertitzeko, Landa Garapeneko Programaren esparruaren barnean.


Esparza kontseilaria stand bat bisitatzen

Esparza kontseilaria El Caserío enpresaren erakusmahaia bisitatzen. ( irudia handitu )

Erakustaldi eta dastatzeak

Foru Gobernuak, "Reyno Gourmet" zigiluaren bidez, 13 enpresa horien babesa ematen die, eta haiek kalitatezko produktuak erakusteaz gain, erakustaldiak eta dastatzeak egiteko aukera emango dute.

Zehazki, landare-kontserba eta prestatutako plateren espezialitatetik, bertan daude: Impex Medrano, El Navarrico kontserbak, Pedro Luis kontserbak, Lakes Artesanos eta Ubidea Alimentación. Txokolate eta gozokien sektoreko ordezkariak, berriz, Nafarroako Txokolateak-Pedro Mayo eta El Caserío gozokiak dira; eta ahate-produktuetan, Errotazar, M. Etxenike eta Katealde. Nafarroako ordezkaritza Goshua Esnekiak, Bodegas del Romero eta Hacienda Queiles-ek (olioa) osatzen dute.

Gaur, asteleheneko ekintzen barnean Nafarroako zainzuriari buruzko tailer didaktiko bat egin da barazki horren prozesu guztian oinarrituta da, landatzen denetik hasita eta kontserban sartzen den arte; horrez gain, Pedro Mayoren eskutik txokolatea dastatzeko aukera izan da. Asteartean, hilak 14, bi ekintza egingo dira: 11:30ean, Nafarroako JDk ardo-dastatze bat eskainiko du ahate-produktuekin harmonizatuta, eta 16:30ean, plater gazietan ardi-jogurtaren erabilerari buruzko tailer didaktikoa. Ekintzak hilaren 15ean amaituko dira, bi dastatzerekin: bata, 11:30ean, Idiazabal JDBaren gaztak, latxa-ardiaren esne gordinarekin egindakoak; eta bestea, 16:30ean, AGB Nafarroako Patxaranarena eta koktelerian nola erabiltzen den jakingo da Adrian Subiza lehendakariaren eskutik.

2007an sortutako "Reyno Gourmet" zigiluaren barnean 80 enpresa baino gehiago eta nekazaritza-elikagaien 1.500 produktu-erreferentziatik gora sartzen dira zenbait ziurtagiritan eta kalitatezko erreferentzietan. Produktu ezagunenak honako hauek dira: orburua, pikillo-piperra, gazta, txekorra, arkumea, patxarana eta ardoa. Kalitatezko zigilua dute ere olioak, ahatez egindako produktuek, kabiarrak, azafraiak, pastek eta gozokiek.

El sello "Reyno Gourmet", creado en 2007, agrupa a más de 80 empresas y 1.500 referencias de productos agroalimentarios de Navarra en diferentes certificaciones y referencias de calidad. Los productos más conocidos son alcachofa, espárrago, pimiento de piquillo, queso, txekorra, cordero, pacharán y vino. También llevan el sello de calidad otros como el aceite, elaborados del pato, caviar, azafrán, y pastas y caramelos.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa