(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aralarko San Migelen irudiak Nafarroako Jauregia bisitatuko du asteazken honetan asteartea, 2015.eko apirilak 14


Herritar guztientzat zabalik dagoen ekitaldia, irudiak Pazkokoaren ondorengo astean zehar Iruñean egiten duen ibilbidearen esparruan ospatzen da


Aralarko San Migelen irudiak Nafarroako Jauregia bisitatuko du asteazken honetan, irudiak Pazkokoaren ondorengo astean zehar Iruñean egiten duen ibilbidearen esparruan. Herritar guztientzat zabalik dagoen ospakizuna 11:00etan hasiko da, eta Foru Gobernuko kideak izango dira bertan.

Irudiari jauregiko atarian egingo zaio harrera Nafarroako Ereserkiaren doinupean, eta prozesioan zehar errege-eskailerak, eta oin nagusiko galeria zentralak zeharkatuko ditu kaperara iritsi arte; han Santiago Cañardo Ramírez San Nicolás elizako parrokoak eukaristia egingo du.

Meza amaitzean, parte-hartzaileek Aingeruaren irudia daraman "lignum crucis" erlikia gurtu ahalko dute eta, prozesioan berriz ere, jauregiko ateraino eramango dute; leku horretan bertaratutakoak eta Nafarroa guztia bedeinkatuko dira.

Ospakizunaren musikaz Iruñeko katedraleko Musika Kapera arduratuko da, Aurelio Sagaseta maisuaren zuzendaritzapean, eta Julian Ayesa organo-jotzailea izanik.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa