(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3 eguneko jaitsiera izan da martxoan ebakuntza kirurgikoetako itxarote-zerrendan eta 2 egunekoa lehenengo kontsultetan asteartea, 2015.eko apirilak 14


Batez besteko atzerapena 69 eta 51 egunekoa da, hurrenez hurren


Osasunbideko itxarote-zerrendan beste jaitsiera bat izan da iragan martxoan, ebakuntza kirurgikoetan nahiz lehenengo kontsultetan. Martxoaren 31n ateratako datuen arabera, atzerapen kirurgikoa 3 egunekoa izan zen, eta 2koa lehenengo kontsultetan; hala, batez beste 69 eta 51 egun itxaron behar da, hurrenez hurren.

Lehenengo kontsulten kasuan, eta abendua alde batera utzita, itxaroten dauden pertsonak eta batez besteko atzerapena jaitsi egin dira hilabete guztietan, 2014ko abuztutik. Ebakuntza kirurgikoetan, berriz, itxaroten dauden pertsonak 2011ko mailetan daude, eta batez besteko atzerapenak jaisten jarraitzen du.

Lehenengo kontsultetan, aipagarria da hilabete horretatik 8.583 pertsona gutxiago daudela itxarote-zerrendan. Otsailarekin alderatuz, eskaera handiko zerbitzuetan zain dauden pertsonen kopuruak behera egiten jarraitzen duela azpimarratu behar da, esaterako: Traumatologian (800 pertsona gutxiago), Oftalmologian (287 pertsona gutxiago) edo Dermatologian (251 pertsona gutxiago).

Espezialitateen arabera, Onkologiako itxarote-zerrenda 12 egunetan murriztu da; Kardiologian, 3 egunetan; 27tik 24ra; bularraldeko Kirurgian, 4 egunekoa da; Kirurgia orokorrean 86tik 87ra igo da; eta Neumologian 10 egunetan jaitsi da, 75etik 65era.

Eskaera handieneko espezialitateetan, lehentasun klinikoa alde batera utzita, Dermatologian 43 egunetik 41era jaitsi da. Traumatologian, 8 egun gutxiago zain egon behar da, 82tik 74ra; Oftalmologian, 68tik 64ra; eta Urologian, 24tik 22ra.

Bestalde, kirurgiako itxarote-zerrendak 2013ko abuztuan hasitako joerari jarraitzen dio; une horretako batez besteko atzerapena 120 egun baliodun ziren eta, harrezkero, zain egoteko denbora 51 egun baliodunetan jaitsi da. Alor horretan, eskaera handieneko kirurgia-espezialitateen egoera honako hau da: kirurgia baskularrean atzerapena 17 egunetan jaitsi da (67tik 50era); bihotzeko kirurgian, 22 egunetik 21era; kirurgia orokorrean, 61 eguneko atzerapenak jarraitzen du; oftalmologian, 48tik 45era jaitsi da; traumatologian 7 egun jaitsi dira, 89tik 82ra; eta Urologian, 10etik 11ra igo.

Azkenik, garrantzitsua da gogoratzea Osasunbideak itxarote-zerrendak pazienteak lehenesteko mekanismoekin kudeatzen dituela, lehentasunezkoak diren eta ez diren ebakuntzen arteko bereizketa argia berariaz finkatuz. Kudeaketa-mota horrekin, desegokiak diren atzerapenak ez izateko lan egiten da garrantzi kliniko handieneko prozesuetan, itxarote-zerrenden gaineko edozein jardueratan funtsezkoa eta lagaezina den irizpidea, hain zuzen.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa