(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Iruñeko Udalak elkarlanean ariko dira auzoko energiaren birsorkuntza integrala finkatzeko osteguna, 2015.eko apirilak 16


Estandarrak, Efidistrict Txantrea-ren antzekoa denak, aukera emango luke lehentasunezko birgaitze-eremuak direnen antzeko diru-laguntzak jasotzeko


Iruñean energia birgaitzeko hitzarmena

Zarraluqui kontseilaria eta Maya alkatea hitzarmena izenpetzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak, gaur goizean izenpetutako hitzarmenaren bidez, hiriko auzoko energia birgaitzeko eredu bat finkatu dute; hark Efidistrict Txantrea proiektuaren jarraibideak jarraituko zituen, laster batean informazio-faseari ekingo diona Milagrosan. Horretarako, Ekonomia eta Ogasun, Industria eta Enplegu eta Sustapeneko departamentuekin elkarlanean ariko dira, bai eta Nasuvinsa sozietate publikoak eta udalak berak ere.

Hitzarmenaren helburua esku hartzeko esparru egokia sortzea da, administrazio publikoen arteko lankidetza handienean babestuta, auzoko energiaren birsorkuntza integraleko prozesuak abian jartzeko (zuzkidura-bizitokiak) energia berriztagarrien erabilera erraztuz eta eraginkortasuna hobetuz. Hala, Administrazioa diru-laguntzen ordaintzaile izatetik prozesu horien sustatzaile izatera pasatzen da. Prozesu horien helburua, azken batean, erregai fosilen mendekotasun txikiagoa izatea da, aurrezte ekonomiko handiagoa eta etxebizitzetako konfort termikoa hobetzea; hala, bizilagunen inplikazio aktiboaren alde egingo da gainera, azken horiek baitira, finean, haien aldeko apustua egiten dutenak.

Hitzarmenean jasotako esku hartzeko ereduak hobekuntza hiru fasetan jasotzen du, era zehatzagoan, Efidistrict Txantrea proiektuan garatzen ari den moduan (iazko martxoan abiatu zen). Hiru ardatz horiek dira: bizilagun guztiei hornitzeko biomasarekin elikatutako sare termiko berri bat sortzea (district heating); auzoko lehengo berogailuak berritzea eta eraikuntzen energiaren birsorkuntza integrala, haien inguratzaile termikoak barne.


Iruñean energia birgaitzeko hitzarmena

Ekimenaren aurkezpeneko une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak bere gain hartzen dituen konpromisoei dagokienez, hitzarmenak aurreikusten duenez, birsorkuntza horren xede diren arloek Lehentasunez Birgaitzeko Eremuen antzeko laguntzak eskuratu ahalko dituzte eta, orokorrekin alderatuz, diru-laguntzen kopurua nabarmen igoko zaizkie. Halaber, diru-laguntzen gehieneko mugak igotzea jasotzen da inguratzaile termikoetarako, eta aurretiko azterketen finantzaketari laguntzea auzoetako energia-ezaugarriak zein diren jakiteko.

Bestalde, Iruñeko Udalak beharrezko hirigintzako tresnak izapidetuko ditu auzoko berogailuen ezarpena errazteko; horrez gain, azpiegitura-sareak hobetzea eta hiriko gune nahiz ekipamendua hobetzea jasoko dituen berrurbanizazio-proiektuak garatuko ditu, beste alderdi batzuen artean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko koordinazioari esker, elkarrekin Europar Batasunari laguntzak eskatu ahalko dizkiete; EBak dituen lehentasunezko helburuen artean, era horretako birgaitzeak daude.

Txantrea eta Milagrosako auzoko berogailuen ezaugarriak

Txantrea eta Milagrosako auzoek 1950 eta 1980 urteen artean eraikitako etxebizitza sozialak dituzte, etxebizitzetan isolamendu termikoa sartzeko eskakizunaren aurretikoak. Esku-hartze integral eta harmonikoak eskatzen dituzten osaera estetiko arrunteko eraikinak dituzte.

Gainera, Iruñeko gune horietako alderdi esanguratsuenetako bat da, auzoko berogailu batzuk daudela eta haiei lotuta eraiki zirela etxebizitza gehienak 50, 60 eta 70ko hamarraldietan. Instalazio horiek, gaur egun, beren bizitza erabilgarriaren muga-mugan daude, kasu askotan, eta bero-ekoizpenari eta banaketa-sareari berari eragiten dizkieten arazo orokorrak dituzte.

Bestalde, berogailu horiek etxebizitzengatiko banakako arautze nahiz kontroleko neurriak hartu ahal izateko zailtasunari aurre egin behar diote, 2012/27/UE Europako Zuzentarautik ondorioztatzen den eskakizuna, eta Espainian 2017ko urtarrilaren indarrean sartuko zena. Kasu askotan, instalazioen jatorrizko diseinua ikusita, kontrol-neurri horiek sartzeak espazio publikoan dauden banaketa-sareak zuzentzeko beharra ekarriko du.

Era horretako azpiegitura energetikoetan jarduketa orokorrak egiteak partikularren kudeaketa-gaitasuna gainditzen du kasu askotan; izan ere, 200etik hasi eta1.200 arteko etxebizitzak batu ditzaketen berogailuak dira, egoera horrek duen konplexutasunarekin erabakiak hartzeko orduan eta izan daitezkeen obrak programatzeko.

Horrek guztiak auzoko berogailu batzuk deszentralizatzea ekarri du, eta horrek honako hau erakusteko aukera galtzea eragiten du: instalazio horiek, arautze egokien neurriekin, oso lehiakorrak eta eraginkorrak direla; energia berriztagarriak sartzeko erraztasunak ematen dituzte, eta pixkanaka eraikitako hirian nahiz izan daitezkeen garapen berrietan sartu behar dira, Europako iparraldean eta erdialdean oso zabaldutako klimatizazio-eredua erabiliz.

Efidistrict Txantrea-ren bulegoa ireki zenetik urtebete igaro da

2014ko martxoan aurkeztutako Efidistrict Txantrea proiektuak, jendeari arreta emateko bulegoa ireki ondoren (Nasuvinsako langile teknikoek ematen dute arreta), 319 bisita jaso ditu gaur arte. Gainera, auzotarrekin bilerak egin dira, eta bertan 395 familia-unitate izan dira, guztira. Bisita horietatik, ezkaratzeko 8 akordio lortu dira (160 etxebizitza batzen dituzte guztira), berrikuntzak egin ahal izateko.

Aurreikusitako kronogramari dagokionez, aurtengo udatik aurrera, lehen obra-lizentziak ematen hasiko dira lehen eskaeraren ondoren inguratzaile termikoan berrikuntzak egingo dituzten etxebizitzetarako, Orvina IIIko dorreetan kokatuta daudenak. Apiril eta maiatzeko hilabeteetan, ia aldi berean, Orvina I eta II dorreen etxebizitzetarako informazio-bilerak hasiko dira, bai eta Txantrea auzoko etxebizitza tradizional baxuenetarako ere.

Bestalde, 2014ko abenduan Caja Ruralekin akordio batera heldu zen finantzaketa lortzeko; hala, jabe-erkidegoek obrak era onuragarrian egin ahalko dituzte, abal pertsonalak izateko beharrik gabe inbertsio guztiaren balio guztiagatik (12 urtera arte), eta kitapen edo amortizazioko komisiorik gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Efidistrict
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa