(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

468.000 euroko laguntzen deialdia egin da langabeak kontratatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetarako ostirala, 2015.eko apirilak 17


NAOak ere argitaratu du ostiral honetan Nafarroako Gobernuak berriki onartutako Lan Eskaintza Publikoa


Emakumea

Langile bat.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak 468.000 euroko diru-laguntzen deialdi bat argitaratu du ostiral honetan, apirilak 17, irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurten egindako langabeen kontratazioa diruz laguntzeko enplegua edo lan-merkaturatzea sustatzeko zerbitzuak garatze aldera.

Laguntza horiek eskatzeko epea (kontratazio horien lan-kostuen % 80raino finantza dezakete) maiatzaren 18an amaituko da. Eskaerak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztu behar dira, bai eta Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan edo 30/1992 Legean ezarritako tokietan ere.

Europako Gizarte Funtsak % 50ean kofinantzatutako laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailearen ebazpen batek arautzen ditu, eta hark datozen urteetarako oinarriak finkatzen ditu, gainera.

Haiek baliatu nahi dituzten erakundeek ez dute irabazi-asmorik izan beharko, legez eratuta izango dira, egoitza soziala Nafarroan edo zentro bat Foru Komunitatean izatea; horrekin batera, beren estatutuen helburuetan jasoko da diruz lagundutako zerbitzua beteko dela, beste baldintza batzuen artean.

Diru-laguntza horiekin kontratatzen diren langabeek Nafarroan egin beharreko dute lan, eta lan hori honako hauei lotuta izango da: lan-orientazioa, ekintzailetzaren sustapena, lanbide-gaitasunen hobekuntza, lan-bitartekotza, enpleguaren prospekzioa edo antzeko beste jarduera batzuk.

Adierazi denez, Nafarroako Gobernuak kontratazio horien lan-kostuen % 80raino finantzatuko du. Kalte-ordain, aparteko ordu, arropa, dieta eta abarrei lotutako gastuak kanpoan geratzen dira. Erakunde bakoitzerako gehieneko diru-laguntzak 60.000 euro izango da, eta laguntza horien bidez gehienez ere sei lagun kontratatu ahalko ditu.

Lan eskaintza publikoa, argitaratuta

Bestalde, Nafarroako Aldizkari Ofizialak iragan hilean Foru Gobernuak onartutako Lan Eskaintza Publikoa ere argitaratu du ostiral honetan.

Haren barnean 358 lanpostu berri daude, eta haietatik 99 uda aurretik deituko dira.

Lan Eskaintza Publiko horren barnean lanpostu berrien 269 plaza daude eta 89 mediku-laguntzako buruzagitzak, Nafarroako Ospitalegunearen bateratze-prozesutik sortutakoak; horiek orain bitarteko eran beteta daude, eta lehiaketan bidez bete behar dira. Eskaintza horri 2009ko Lan Eskaintza Publikoari dagozkion beste 89 lanpostu huts erantsi behar zaizkio (2011n etendakoa), orain berriz ere aktibatu baita.

Enplegu berrietatik sortutako 358 plazetatik (mediku-buruzagitzak kanpoan utzita) 209 Osasunari dagozkio, 134 Hezkuntzari, 10 suhiltzaileei eta beste 5 adimen-urritasuna duten pertsonei gordetzen zaizkie. 358 enpleguez gain, Nafarroak beste 30 plaza izango ditu Justiziako Administrazioko langileen arloan, eta haien deialdia bere garaian egingo du Estatuak.

Suhiltzaileen 10 plaza eskainiko dira lehenik eta behin, eta haien deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datozen egunotan. Gainera, uda aurretik Osasuneko 89 lanpostu deituko direla aurreikusten da (7 emagin, 69 erizaintza-laguntzaile, eta erradiagnostikoko 13 teknikari espezialista); lanpostu horiek jadanik aipatutako 2009. urteko eskaintzari dagozkio, 2011n etenda geratu zena.

Gainerako plazak aurtengo bigarren seihilekoan izapidetzen hasiko dira. Hezkuntzan, irakasleak lanean 2016-2017 ikasturtean hasiko direla aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa