(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Kiriku" Nafarroan dauden hamar ugatzetako bat harrapatu eta irrati-ekipo bat jarri diote

ostirala, 2015.eko apirilak 17


Nafarroako Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker Aralarko Mendilerroan egindako ekimen horrekin, desagertzeko zorian dagoen espezie hori kontserbatzeko neurriak hartu ahalko dira


Kiriku. ( irudia handitu )

"Kiriku" Nafarroan dauden hamar ugatzetako bat harrapatu eta irrati-ekipo bat jarri diote Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek Aralarko Mendilerroan elkarrekin egindako ekimenari esker, haren bilakaera jarraitzeko eta espezie hori kontserbatzeko neurriak hartzeko asmoz.

"Kiriku" berriki harrapatu zuten urrunetik aktibatutako tranpa-sare bat erabiliz. Haren ondoren, irrati-ekipamendu bat jarri zitzaion bizkarrean, `Argos´ GPS/eguzki igorle bat, "motxila" antzeko arnes batekin. Irrati-jarraitzaile horrekin, Nafarroako eta Gipuzkoako basozainek egindako monitorizazio bisualarekin batera, non larreratzen den jakingo da, eta Aralarko Mendilerroaren inguruan ugatzak zer gune erabiltzen duen. Horri esker, espeziearen kontserbazio eta kudeaketako neurri berriak hartu ahal izango dira Pirinioen mendebaldean.


Kirikuren bizkarrean jarritako dispositiboa. ( irudia handitu )

Igorlea hasi da egunero seinaleak bidaltzen GPSan duen kokapena adieraziz, altuera, hegaldiaren abiadura, ibilbidea eta abarrekin. Datu horiekin, proiektuko arduradunek espero dute pare bat denboralditan larraldi-eremua zein duen zehazki ezagutzea, elikatzeko dituen guneak jakitea, bai eta eta Aralarko Mendilerroaren ingurunean ugatzak egindako joan-etorriak ere.

"Kiriku" 2006. urtean Arbaiun inguruan sortutako arra da, eta lau urte baino gehiago daramatza Aralar inguruan. 9 urte betetzeko zorian dago, heldutasunera iritsi da, eta datozen denboraldietan ugalketari heltzeko moduan izango da. Hegazti heldu horien itxurari dagokionez, luma zuriak dituzte buruan eta kolore gorri bizia begiaren esklerotidan.

Aralarko Mendilerroa, berreskuratze-lanetan erreferentzia

Aralarko Mendilerroa Pirinioetan mendebalderago dagoen ugatzaren lurraldea da eta, beraz, espeziea berreskuratzeko eta Kantauri aldera zabaltzeko erreferentzia da.

Ugatza (Gypaëtus barbatus L.) putrearen aldaera bat da, animalien hilotzen hezurrak eta kartilagoak jaten ditu. Garai historikoetan Iberiar Penintsulako mendialde guztia hartu zuen. XIX. mendetik aurrera, atzeraldi-prozesu batean sartu zen, gaur arte pixkanaka bizitu zena; hala, egun espeziea Pirinioetara mugatzen da.

Nafarroan atzeraldi-prozesu bat izan du, Pirinioetako gainerako lekuetan gertatukoaren antzera. Pirinioetako ibarretan sakabanatuta dauden ugatz gazteen populazio bat dago eta, aldian behin, mendiko beste eremu batzuetara joaten dira. Bost bikote heldu daude Foru Komunitatean (hamar hegazti, guztira), baina ez dute guztiek urtero habiak jartzen. Hazkuntza-eremu hori Pirinioetako populazioaren gune mendebalena da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa