(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak 500.000 euroko aurrekontua duten laguntzak deitu ditu 2015eko ikerketa-proiektuetarako astelehena, 2015.eko apirilak 20


Diru-laguntzak eskatzeko epea iragan larunbatean hasi zen eta maiatzaren 18an amaituko da


Osasunak 500.000 euro erabiliko ditu ikerketa-proiektuetarako.

Osasun Departamentuak 2014ko diziplina biomedikuetan ikerketa-proiektuak egiteko laguntzen deialdia argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAOeko 73. zenbakia, apirilak 17) eta, horretarako, 500.000 euro erabiliko du, guztira. Eskaera-epea zabalik dago jadanik, eta maiatzaren 18an amaituko da.

Laguntza horien helburua osasunean eragin handieneko eta Nafarroako osasun-sisteman oihartzun handieneko arloetako ikerketa sustatzea da, hainbat alorretako profesionalen eta ezagutza-eremuen arteko lankidetza sustatuz. Proiektuak ikerketa klinikoaren esparruan garatu ahalko dira, osasun publiko eta osasun-zerbitzuen barnean, eta osasun nahiz prozesuen hobekuntzara bideratu beharko dira, bai eta ikerketa biomedikoko teknologietara ere.

Laguntza horiek sare publikoko osasun-zentroei atxikitako profesionalek eta Nafarroako unibertsitateek eskuratu ahalko dituzte, edo irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuei atxikitakoak; proiektuetan, gutxienez bi zentrok parte hartu beharko dute, haietako bat Foru Komunitatean izanik.

Ikerketa kliniko onenak "Ortiz de Landazuri Beka" jasoko du, eta osasun publiko eta osasun-zerbitzuei buruzko proiektu onenak "Mikel Larumbe Zazu Beka".

Emandako zenbatekoak ezingo du 30.000 euro gainditu proiektuko eta urtebeteko iraupena, eta honako hauek ordaintzeko erabiliko da: langile teknikoak kontratatzeko gastuak, proiektua garatzeko ezinbestekoa den material (inbentarioa egin daitekeena), material suntsikorra eta zerbitzu profesionalak (inkestak egitea, aholkularitzak…).

Laguntzak xede horretarako beste edozein laguntza edo diru-laguntzarekin bateragarriak izango dira, baldin eta finantzagarria den zenbatekoa gainditzen ez badute.

2014an diruz lagundutako 14 proiektu

2014. urteari dagokion Osasun Zientzien ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdian, 14 proiektuk jaso zuten laguntza, eta haietatik 5 Nafarroako Unibertsitate Klinikoari zegozkion, 3 Nafarroako Ospitaleguneari, 2 NUPi, 2 Ikerketa Mediku Aplikaturako fundazioari, 1 Miguel Servet fundazioari eta 1 Nafarroako Unibertsitateari.

Guztira, kalitate zientifiko handiko 134 proiektu aurkeztu ziren eta, beraz, hasierako 500.000 euroko zuzkidurari beste 75.000 gehitzea beharrezkotzat jo zen, eta aukera hori deialdian jaso zen jadanik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa