(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluartek Zinemaren Ibilbideari buruzko Nafarroako XI. Turismoaren Gala hartuko du apirilaren 29an astelehena, 2015.eko apirilak 20


Iruñeko Orfeoiak Tempus Vernum izeneko obra interpretatuko du, Vincent Igea-k konposatutakoa orfeoiaren 150. urteurrena dela-eta


Kartela

Gala iragartzeko kartela. ( irudia handitu )

Apirilaren 29an eta Nafarroako hainbat udalerritan egin ondoren, Turismoaren Gala Iruñeko Baluarte Kongresuen Jauregi eta Auditoriumera itzuli da bere hamaikagarren edizioan; leku horretan bertan jaio zen duela hamar urte. Ekitaldia bi ardatzetan oinarrituko da: Zinemaren Ibilbidean eta Nafarroako turismo-sektoreko profesionalen lanaren aitorpenean "Reyno de Navarra 2015" Turismoko sari-banaketarekin.

Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Ercek aurtengo edizioa aurkeztu du honako hauekin batera: Nafarroako Orfeoiko lehendakari Joaquín Jabat; La Caixako lurralde-zuzendari Ana Díez Fontana eta Condako kudeatzaile Carlos Yéboles, ekitaldi honetan lagundu duten erakundeen ordezkari modura, eta haiei Nafarroako Ostalaritza Kooperatiba erantsi zaizkie.

Galan musika eta umorea tartekatuko dira, eta Iruñeko Orfeoiaren presentzia aipagarria izango da (Epaimahaiak aipamen berezia eman dio). Talde horrek Tempus Vernum pianorako obraren bertsioa interpretatuko du, Vicent Igeak konposatutakoa orfeoiaren 10. urteurrena dela-eta. Halaber, Carmina Buranaren bilduma bat eta tokiko folklore-pieza bat abestuko dute. El Jabonero umoregileak, Nebaris laukoteak eta Oberena dantza-taldeak ere emanaldiak eskainiko dituzte.

Ekitaldi oso zinematografikoa

Aurtengo Turismoaren Galaren ardatz nagusia Zinemaren Ibilbidea izango da. Ibilbide berri bat da, eta zinemaren zuzendari nahiz ekoizleentzat Nafarroa erreferentziazko helmuga modura sustatzen eta aitortzen da; horrez gain, turistei txoko zinematografikoenak bisitatzeko aukera ematen die.

Azken urteotan, Estatu mailan oihartzun handia izan duten pelikulak filmatu dira Foru Komunitatean. Haietako bi, Ocho apellidos vascos eta Las brujas de Zugarramurdi filmek Leitza eta Zugarramurdi mapan kokatu dituzte, eta bisitari asko erakarri dituzte Nafarroara.

Zinemari esker ere, Nafarroaren nazioarteko proiekzioa zabaldu ahal izan da zinemako hainbat aurpegi ezagun protagonista izan dituen filmengatik, esate baterako: Javier Bardem eta Penélope Cruz, Cameron Díaz, Michael Fassbenderg edo Martin Sheen.

Errege Bardeak, Leitza edo Zugarramurdi zinemako txoko bisitatuei, bere garaian pelikula mitikoak hartu zituzten beste batzuk gehitu behar zaizkie, adibidez: Robin eta Marian, Patton, Bihotzeko sekretuak edo Campanadas a medianoche, bai eta laster filmatuko dituzten pelikulak ere: Anacleto, agente secreto, o El Guardian invisible, Dolores Redondoren trilogiaren lehen eleberrian oinarritutako zinta, eta Baztango ibarrean girotuta dagoena.

2015eko Turismoaren Sariak

Aurreko edizioetan bezala, ekitaldiko une garrantzitsuenetariko bat "Reyno de Navarra 2015" sari-banaketa izango da. Nafarroako Turismo Kontseiluak proposatuta Nafarroako Gobernuak emandako sariak dira, eta aurten honako hauek izan dira sarituak: Tuterako Udala, Xabier hotel-jatetxea José María Guindano buru duela, Ábaco taberna-jatetxea eta Irisarri-Land turismogunea.

Gainera, Turismo Kontseiluak Iruñeko Orfeoiari aipamen berezia ematea erabaki zuen, taldearen sorreraren 150. urteurrena dela-eta.

Markaren hamar urte

"Reyno de Navarra" marka hamar urte hauetan publizitate eta komunikazioko ekintzen bidez sustatutako publizitate-kanpaina guztietan presente izan da (azokak, seinaleztapenak, informazio-taulak, irrati-iragarkiak, publizitate-iragarkiak prentsan eta telebistan...).

Gaps enpresak garatutako lehen kanpainak (2005-2008) Nafarroaren aniztasunean eta bertako askotariko eskaintzan egin zuen azpimarra.

2009an Cabodevilla y Asociados enpresak sortutako Maneras de vivir kanpaina sortu zen. Bi urtetan, abesti ezagun bat erabili zen bisitari guztiei Nafarroan leku zutela ikusarazteko.

2011n Kukuxumusuren Te quedarás kanpainak hartu zion txanda. Ezustekoa eta marrazkien ukitu alaia izan ziren protagonistak arreta deitzeko eta Nafarroa turismoko helmuga modura sustatzeko. 2013. urtetik, Foru Komunitateko turismoa sustatzeko Hartu Atseginez kanpainak sentimenduei dei egin nahi die.

Kanpaina barrutik definitu zen, eta garapen grafikoa Gaps enpresari egokitu zitzaion.

Bestalde, "Reyno de Navarra" marka sortzea Nafarroako Gobernuak 20015. urtean abiarazitako Turismoko Marketineko Plan Integralean jasotako ekintzetako bat izan zen, Chias Marketing enpresaren laguntza teknikoarekin. Sektoreari eta iritzi publikoari duela hamar urte aurkeztuta, "Reyno de Navarra" marka zabalduta dago gaur egun, Nafarroa turismoko helmuga modura identifikatzea lortu du, eta Foru Komunitateko turismo-eragile guztiei ordezkatzen die. Ikurra eta logotipoa Otero & Ollo Comunicación estudioak sortu zituen; Nafarroa eta bertako turismo-eskaintza identifikatzeko, bereizarazteko balioak batzen dituen ikur zirkular baten alde egin zuen: aniztasuna, bertako historia eta kultura gogoraraztea, lau estazioen aldaera kromatikoa eta Nafarroako lau gune.

Planak Nafarroako baliabideak eta erakargarritasunak aztertu zituen, haren kokalekua, bere helburuak, merkatuak, eta bisitarientzako produktuen eskaintza antolatu eta egituratu zuen, "Reyno de Navarra" markaren barnean.

Hamar urte ekintzak egiten

Turismoaren Galan, azken hamar urteotan egindako ekintzekin bideo bat ikusiko da. Guztira, turismoko operadore, turista eta hedabideetarako 50 programa, eta sustapeneko 700 ekintzetan gauzatu dira: azoketan, aurkezpenetan, operadore eta familiarizatzeko bidaien lan-topaketetan; publizitateko 10 kanpaina, 15 milioi euroko inbertsioarekin; merkataritza dinamizatzeko programa bat eta merkaturatzeari emandako laguntza; turismoko atari berria, 7 hizkuntzekin, 8,5 milioi bisitari eta ikusitako 53,4 milioi orrialderekin; ikusitako 375.000 bideo; argitalpenen programa bat, urteroko aldizkari monografiko batekin eta 11,5 milioi liburuxka-ale; 45 ikus-entzunezko; 5 milioi eskaerari erantzun zaie Turismo Bulegoetan; eta turismo-produktuak dinamizatzeko eta sortzeko hainbat proiektu.

Bidaiariek Foru Komunitateko zenbait txoko, erakargarritasun, istorio eta tradizio hobeto ezagutzen lagundu duten 10 turismo-ibilbideak gogoraraziko dira, adibidez: Nafarroako Paisaien Ibilbidea: ura eta behatokiak; Nafarroako I. Gaztelu eta Gotorlekuen Ibilbidea; Sorginkeriaren Ibilbidea; Karlismoaren Ibilbidea; Gastronomiaren eta ardoaren Ibilbidea; edo Hemingway-ren Ibilbidea; haiei guztiei, aurten, Zinemaren Ibilbidea eta Ibilbide Erromanikoa gehitu behar zaizkie.

Nafarroaren historia guztiko bidaiarien datu onena

Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, Nafarroan 1.199.020 bidaiari izan ziren 2014an, aurreko urtean baino % 8,9 gehiago. Datu hori Nafarroako historia guztiko bidaiari-zifra handiena da. Bestalde, 2.482.639 gaualdi izan ziren araututako turismoko ostatuetan.

Atzerriko turisten kopuruak % 15,2 egin zuen gora, 2014an. Haietako bakoitzak 114 euroko gastua egin zuen batez beste eta pertsonako, eta 679 euroko gastua bidaia guztian, hau da, 178 milioi euroko turismo-gastua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa