(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Osasunaren ondasun higiezinen tasazioa zein den jakin du asteazkena, 2015.eko apirilak 22


Horrenbestez, klubaren zorraren berregituratze-legea aplikatzeko jarduerekin jarraitzen da, Europako Batzordeak foru-arauaren aurkako salaketa artxibatu ondoren


jauregia

Nafarroako Jauregiko irudia.

Nafarroako Gobernuak Club Atlético Osasunaren ondasun higiezinen tasazioa zein den jakin du gaurko bilkuran. Tasazio hori enpresa independente batek egin du.

Tasazio hori abenduaren 2ko 26/2014 Foru Legeak, kirol-klubak Nafarroako Zerga Ogasunarekin zuen zorraren berregituratzeari buruzkoak, ezartzen zuen. Balioespena Nafarroako Gobernuak eta klubak elkarrekin adostutako "Tasaciones y Consultoría SA" enpresak egin du. Enpresa horrek, jadanik, finken tasazio bat egin zuen 2014ko irailean. Gaurko erabakiarekin, Nafarroako Gobernuak jarduerekin jarraitzen du legea aplika dadin, iragan ostiralean Europako Batzordeak Club Atlético Osasunari Estatuak ustez emandako laguntzen gaineko salaketa artxibatu ondoren. Gogoratuko denez, salaketa hori era anonimoan jarri zen legea onartu aurretik, eta haren zenbait alderdi zalantzan jartzen zituen. Foru Gobernuak, Europako Batzordearen eskaerari erantzunez, hari egindako jarduerei buruzko informazio osoa igorri zion.

Europako Batzordearen erabakiaren aurretik, Foru Gobernuak legean jadanik jasotako beste ekintza batzuk abiatu zituen, esaterako: kontu-ikuskapenak egiteko eskaera eta 4 milioi euroko abala ematea.

Legea

Abenduaren 2ko 26/2014 Foru Legearen helburua kirol-entitatearen finantza-egonkortasuna berreskuratzen laguntzea da, "ez soilik Nafarroako Foru Komunitateari Club Atlético Osasuna erakunde ikurrak aurrera jarraitzea interesatzen zaiolako, baizik eta, beste edozein irizpideren gainetik, ulertzen duelako Foru Ogasunaren interesak babesteko izan daitekeen irtenbide egokiena dela", sarreran adierazten den moduan.

Horretarako, zerga-zorraren ordainketa berregituratzea aurreikusten du, eta abal bat ematea une hauetan entitateak behar duen kapital zirkulatzailea finantzatzeko.

Lehen helburua lortzeko, egindako zorra desagertzeko baimena ematen da ondasun higiezinen balioaren baliokide den zenbatekoan, eta haren titulartasuna Nafarroako Foru Komunitateak hartuko du bere gain. Aldi berean, kirol-entitateari Taxoareko kirol-instalazioak dauden finkak alokatzeko baimena ematen da, bai eta Sadar estadioaren lagapen-erabilera ere 30 urterako. 75.000 euroko prezioa ezartzen da taldea Bigarren A Mailan dagoen bitartea, eta 150.000 eurokoa Lehen Mailara igotzen bada.

Gainera, legeak finken eskualdatzearekin ase gabeko zerga-zorraren diferentziala ordaintzeko eraren baldintzak ezartzen ditu. Alde horretatik, hiru urteko luzamendua aurreikusten da interesik gabe (Lehen Mailara igotzen bada salbu) eta honako kontzeptu hauen atzerapenak gehienez ere 30 urtez: ikus-entzunezko eskubideen lagapenetik klubak jasotako kopuruen % 25, jokalari-transferentzien eskubideen % 25 eta klubak babes-kontratuengatik Nafarroako Gobernuaren eskutik jasotako kopuruen % 100.

Azkenik, 4 milioi euroko abala ematea jasotzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa