(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bere kanpaina indartu du babesik gabeko adingabeak hartzeko familiak topatzeko asteazkena, 2015.eko apirilak 22


Apiril eta maiatz artean sustapeneko zenbat ekintza egingo dira saltokietan, garraio publikoan eta hiriko elementuetan


Kartela

Iruñeko kale-argietan eskegiko den banderatxoa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Se merecen un 10" ("10 bat merezi dute") bere kanpaina indartu du. Hala, babesik gabeko adingabeak aldi baterako hartu nahi dituzten familiak topatu nahi dira.

Iragan azaroan abian jarri zenetik, 80 bat familiak ekimen honen aldeko interesa agertu dute. Gogora ekarri behar da, Nafarroako Gobernuak zazpi urte baino gehiagoko adingabeak edo anai-arreba taldeak beren etxeetan hartu nahi dituzten pertsonak behar dituela bereziki. Gaur egun, 248 haur daude beren gurasoenak ez diren etxeetan hartuta. Haietatik, 162 senideekin bizi dira eta 86 berea ez den familiaren batekin.

Familia, ikastetxe, enpresa, saltoki eta oro har herritarrentzako kanpaina hau hil honetan eta hurrengoan indartuko da sustapeneko hainbat ekintza abian jarriz. Haietako bat bihar, osteguna, Liburuaren Egunean burutuko da; hala, orri-markagailuak banatuko dira liburu-denda, paper-denda eta liburuak saltzeko postutan.

Laster, kanpainari erreferentzia egiten dioten poltsak ere banatuko dira Nafarroako Gobernuarekin ekimen honetan lanean aritutako zenbait saltokitan; horrekin batera, banderatxoak jarriko dira-kale-argietan "Busco familia" ("Famili bila nabil") goiburuarekin.

Azkenik, Iruñerriko hiri-garraioko autobusetan egindako beste sustapen-ekintza bat amaitu zen atzo. Bidaiarientzako eusteko barratan txartela handiak zintzilikatu ziren (perching).

Adierazi den moduan, "la Caixa" Gizarte Ekintza eta Caja Nafarra fundazioa elkarlanean ari diren "Se merecen un 10" kanpaina iragan azaroan hasi zen, haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzen zela-eta. Orduan sustapeneko bideo bat egin zen, marrazki-lehiaketa bat eta idazketako beste bat, eta saltokietan oparitarako papera banatu zen Eguberrietako kanpainarako.

Ez da adopzioaren baliokide

Familiaren harrera aldi baterako neurri bat da, eta formula hori erabiltzen da, harik eta adingabearen babes eza sortu zuen arrazoia desagertzen den arte, eta jatorrizko familiara itzuli ahal duen arte, posible bada. Kasuen arabera, harrera-familiako egonaldia hiru hilabetetik adingabea nagusi bihurtzen den unera arte luzatu daiteke.

Aipatu behar da harreran hartzea ez dela adingabe horiek adoptatzearen baliokide. Are gehiago, haurrak beste familia batean dagoenean haren gurasoak izaten jarraitzeaz gain, guraso horiek haurra ikusten segituko dute bisiten araubide baten bitartez.

Hartzaileak diren familiek oinarrizko baldintza batzuk bete behar dituzte, esaterako: bertako kideei maitasuna eta babesa emateko gaitasuna; ondo integratutako egitura bat izatea; gizarte-arauak edo balioak igortzeko gaitasuna izatea edo adingabea integratzeko aldeko ingurunea izatea (familia zabala, adiskideak, auzoa…). Gainera, hartzailea den familiaren motibazioak elkartasunean oinarritu beharko du, eta ez izan daitezkeen maitasun ezan edo arrazoi ekonomikoetan.

Behar besteko heldutasun pertsonala duten eta egonkorrak diren gizabanako edo bikoteak izan behar dute ere, osasun egokiarekin, bizitza egonkorra dutenak eta behar adina baliabide dituztenak. Beharrezkoa da Nafarroan bizitzea, adingabearen egoera berezietan salbu, babes-sistemako profesionalekin lankidetzarako jokabidea erakustea, haurraren historia pertsonala errespetatzea eta haren familia biologikoarekin dituen harremanak onartzea.

Azkenik, beharrezkoa da familiek adingabea artatu eta hazteko erantzukizuna bere gain hartzea, behar duten denbora izan dezatela, eta argi izan dezatela azken helburua ez dela haurra adoptatzea.

Familia horientzako laguntzak

Familiako harrerak zenbait zailtasun izan ditzake, esaterako: adingabearen bizipenei aurre egitea, haren gurasoen bisitak edo familia hartzaileek askatasunik ez izatea haur horiei buruzko edozein erabaki hartzeko.

Arrazoi hori dela-eta, eta harrerak irauten duen bitartean, Nafarroako Gobernuak familia hartzaileei laguntza teknikoa eta behar adina prestakuntza eskaintzen zaie, prozesua hasi aurretik nahiz amaitzean.

Gainera, konpentsazio ekonomiko bat ematen zaie hilero harrerako gastuak arintzeko, bai eta aparteko beste batzuk ere zerbitzu publikoek bete gabe izan daitezkeen ebakuntza edo tratamenduei aurre egiteko.

Harrera-motak

Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuak harrerako bost modalitate aurreikusten ditu egoera bakoitzerako egokiena hautatzeko xedearekin. Honako hauek dira:

1. Harrera sinplea. Bi urte baino gutxiago irauten du, eta tarte horretan adingabea bere gurasoekin bueltatuko del espero da.

2. Harrera iraunkorra. Haurrak adinez nagusia izan arte iraun dezake, haurrak jatorrizko familiara itzultzea zaila ikusten baita.

3. Premiazko harrera. Sei urte arteko adingabeentzat, eta sei hilabetez iraungo duena, gehienez ere. Denboraldi horretan, INAFIko teknikariek adingabearen babes ezaren egoera aztertzen dute, eta erabakitzen bat hartzen dute: jatorrizko familiara itzultzea edo egokiago eta onuragarriagoa den beste baliabide batera bideratzea (harrera hurbileko senideekin, egoitzak, harrerako beste familia bat…).

4. Harrera profesionalizatua. Behar eta egoera bereziko adingabeentzat (gatazka-egoera handia, egokitzeko arazoak, jokabide-nahasmenduak…). Hartzaileak titulazio eta esperientzia zehatzeko pertsonak dira.

5. Asteburu eta oporraldietako harrera. Haur nagusientzat dira, eta familia baten erreferentzia behar dute, nahiz eta egoera horrek bizikidetza egonkor baten beharra ez izan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa