(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEINek doako programa bat abiatu du enpresa-proiektu berriek beren prototipoak egin ahal ditzaten

osteguna, 2015.eko apirilak 23


Ekintzaile eta enpresentzat, hari esker beren proiektua baliozkotu dezakete arriskuak murriztuz


Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoak prototipoei buruzko programa aitzindari bat abiatu du. Beren enpresa-proiektuko prototipoa (lehen bertsioa edo modeloa) garatu nahi duten ekintzaileentzat da, eta hura ondasun bat, zerbitzu bat edo proiektuaren alderdi zehatz bat izan daiteke. Halaber, negozio-lerro berri bat abiarazi nahi duten enpresentzat da.

Proiektu bat merkaturatu aurretik, beharrezkoa da proba, esperimentazio eta egokitzapeneko faseak gainditzea, eskaintzen den hori hobetzeko, eta bezeroaren beharrei egokitzeko arrakasta izateko berme guztiekin. Prototipoak tresna oso erabilgarriak dira negozio-ideiak, produktuak, zerbitzuak eta prozesuak merkatuan era arin, ekonomiko eta eraginkorrean baliozkotzeko, bai jarduera berri bat ekiten dutenentzat, bai garapen berriak sustatzen dituzten konpainietarako ere.

Testuinguru horretan, "Proiektuen prototipoak" programaren helburua parte-hartzaileek ekintza-plan bat zehaztu eta egikaritzea da; horretarako, beren prototipo propioa erabiliko dute proiektua hobetu edota baliozkotzeko. Horrenbestez, egokienak iruditzen zaizkien erabakiak hartu ahalko dituzte, eta erabaki horiek zuzentzen diren merkatuko errealitatean oinarrituko dira eta horrek dakartzan arriskuak murriztuko.

Programa bi fasek osatzen dute. Lehena, CEINen egingo den maiatzaren 7ko jardunaldi batekin hasiko da; beren enpresa-proiektuaren prototipoa nola egin jakin nahi duten ekintzaile nahiz enpresetarako izango da. Saio horretan, haren abantailak erakutsiko dira, bai eta zer tresna dauden ere adibide errealekin prototipo bat garatzeko. Gainera, bertaratuek taldean kasu praktiko bat landu ahalko dute metodologia hobeto ezagutzeko, eta programako hurrengo fasean duten partaidetza baloratu ahal izateko.

Bigarren fasea hautatutako proiektuetarako da. Parte-hartzaileek beren enpresa-proiektu propioaren ekintza-plan pertsonalizatua landu eta egikarituko dute beren prototipoarekin egindako lanaren bidez. Saioak maiatzaren 21 eta 26an eta ekainaren 18 eta 24an egingo dira, CEINen; ikuspegi praktikoa izango dute erabat, eta banakako nahiz taldekako lanean oinarrituko da.

Programa honetan, sozietate publikoak egindako enpresa-proiektuen bizkortze-prozesua indartzen da.

Jarduera horretan, CEINek Juan Gasca adituaren laguntza izango du, hizlari modura. Thinkers Co enpresako sortzaile eta zuzendari nagusia da. Gasca prestatzaile eta aholkularia da negozio-eskola batzuetan eta erakundeetan, eta Google for entrepeneurs ekimeneko Google Experts taldeko kidea da.

"Proiektuen prototipoak" programa doakoa da, eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa