(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Olloki eta Ezkabako tunelen arteko Iruñeko Ingurabidea bikoizteko proiektua onartu da behin betikoz ostirala, 2015.eko apirilak 24


Obrako lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 4.265.606 euro da


Iruñeko Ingurabidea

Iruñeko Ingurabideko zati bat. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik Foru Agindu bat onetsi du; haren bidez, jendaurrean informatzeko fasea ebazten da, eta ondorengo eraikuntza-proiektua behin betikoz onartzen: "Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Zatia: Olloki-Ezkabako tuneletako iparraldeko irteera". Haren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 4.265.606,20 euro da, BEZa kanpo; horrekin batera, kaltetutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere onartu da.

Proiektu honen helburua Iruñeko ingurabideko bikoizketa osorako azken fasea da; hala, Iruñerriko ingurabideko galtzada bikoitzeko bidea izango da iparraldeko lotunearen, Noainen, eta Ezkabako tuneletako iparraldeko irteeraren artean, N-121-A errepidean, Iruña-Behobia. Onartu ondoren, proiektua dagoen aurrekontuaren zain geratuko da.

Ibilbidea Ekialdeko ingurabideko zatiarekin bat egiten duten puntuan hasten da, Ollokitik Itaroako glorietara doana; puntu hori Arga ibaiaren gaineko zubiko mendebaldeko estribuan dago. Galtzaden zabaldura bat da bereziki, eta luzera guztian hiru errei izatetik lau izatera pasako da. Arreko zubia zabaltzeak errepideko plataforma zabaltzea ere baldintzatzen du bi ertzetan. Arreko glorietan sarbideak aldatzen dira enbor nagusiko lau erreietako antolaketa berriari egokitzeko, baina bere oin orokorra funtsean aldatu gabe. Arreko glorietatik, egungo N-121-A errepidearen ibilbidea jarraituz Arreko saihesbidetik, Ezkabako tuneletako irteerako glorietaren aurreko zubira iristen da, galtzada eskuinaldetik zabalduz.

Abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez, "Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Zatia: Olloki-Ezkabako tuneletako iparraldeko irteera" proiektua behin-behinezko onartu zen, eta jendaurrean jarri zen. Foru Agindu hori 2009ko irailaren 7ko NAOean argitaratu zen (110. zenbakia).

Jendaurrean jarri zen aldian zehar, alegazio batzuk jaso ziren, ingurumen-mailakoak, batez ere. Alegazioak aztertu eta aintzat hartu ondoren, proiektua aldatu da.

2012ko abuztuan, jendaurreko izapidea ondoriorik gabe utzi zen, proiektua behin-behinekoz onetsi zen, eta jendaurreko beste informazio-denbora bat ireki kaltetutako ondasun nahiz eskubideen ondorioetarako eta ingurumen-eragina ebaluatzeko ondorioetarako.Foru Agindua 2012ko abuztuaren 24ko NAOzen argitaratu zen (167. zenbakia).

2015eko urtarrilean, Ingurumen Eragineko Adierazpena egin zen ondorengo eraikuntza-proiektuari dagokionez: "Iruñeko Ingurabidea bikoiztea. Zatia: Olloki-Ezkabako tuneletako iparraldeko irteera". Jendaurreko informazio-denboraren fase berrian beste bost alegazio jaso dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa