(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitza publikoak berreskuratzeko programa Europako funtsak erabiltzeko jardunbide egokitzat jo da

asteartea, 2015.eko apirilak 28


Ekimen horrekin, 21 etxebizitza berritu dira behar handiko egoeran dauden pertsonek erabil ditzaten


San Jorgeko bidezainen etxebizitzak

San Jorgeko bidezainen etxebizitzak.

Erabilera sozialerako titulartasun publikoko etxebizitzak berreskuratzeko programa Sustapen Departamentuaren mende dagoen Nasuvinsa sozietate publikoak abiarazi zuen, 2014an. Programa hori EGEFek kofinantzatutako jardunbide egokitzat jo da. Ekimen horrekin, 21 etxebizitza berritu dira, 586.000 euroko aurrekontuarekin; kopuru horren % 50 EGEF funtsek finantzatu dute aldi baterako, bizitzeko irtenbide modura emateko etxebizitza-beharraren egoeran dauden pertsonei eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Proiektu hori jardunbide egokitzat jotzeko arrazoiak honako hauek izan dira: onuradunen, onuradunak izan daitezkeen eta oro har publikoaren arteko zabalkunde zabala; elementu berritzaileak jasotzea arazoa aztertzeko eran; proiekturako erabilitako EGEF funtsen balio erantsia; eskualdeko ahuldade zehatz batzuk arintzen laguntzea; estaldura-maila adierazgarria Nafarroako biztanleengan; plangintzan eta egikaritzean aukera-berdintasun eta ingurumen-iraunkortasuneko irizpideak aintzat hartu izatea; eta osagarritasun bat izatea jarduteko beste tresna batzuekin.

Programa horren hartzaileak Nafarroan erroldatutako adinez nagusiak diren pertsonak dira, etxebizitza libre edo babestutakoak eskuratu ezin dutenak, eta ondorengo egoeraren batean daudenak: etxebizitza galdu izana etxegabetzeagatik edo etxea galtzeko arriskua dutenak negoziatzeko ohiko prozesuak agortu ondoren; bere osasun fisiko edo psikologikoa arriskuan izanik etxebizitza batean bizitzen direnak, edo pertsona edo familia-unitate bat izatea babestutako edo ikuskatutako etxebizitza batean bizi den berreskuratze-prozesu baten azken etapetan. Onuradunek Gizarte Politiken Departamentuak prestatutako programa batean sartzeko konpromisoa hartzen dute; programa horrek, hiru urteko epean behar besteko autonomia lortzen lagunduko die laguntza sozialetik askatzeko eta beste etxebizitza batean sartzeko.

Proiektua 2014ko urrian hasi zen San Jorgeko auzoko bidezainen hamabost etxebizitza kudeatuz; horren ondoren, Nasuvinsa sozietate publikoko beste sei etxebizitza gehitu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa