(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Kontseiluak datorren ostiralean, maiatzak 8, erabakiko du 2015eko Vianako Printzea Saria

asteartea, 2015.eko apirilak 28


Andrés Ramón, Alfredo Floristán, José María Goicoechea, Justo Balda, Ramón Macías, Santiago Montobbio, Cesar Oroz, Pello Salaburu eta Jaime Siles dira 2015eko proposamenak


Orduan oraindik Errege Gorentasunak zirenak 2014ko saria historialari kaputxino Tarsicio de Azconari emateko ekitaldian.

Kultura Kontseilua datorren ostiralerako, maiatzak 8, deitu da aurkeztutako bederatzi hautagaitzak aztertzeko, haietako bakoitzean biltzen diren merezimenduak aztertzeko eta 2015eko Kulturaren Vianako Printzea Saria erabakitzeko.

Aurtengo bederatzi hautagaiak, guztiak gizonezkoak, honako hauek dira: Andrés Ramón, saio-idazlea, musikologoa eta poeta ( Ricardo Pita Macaya eta Joaquín Romero Roldánek proposatu dute); Alfredo Floristán Imízcoz, Historia Modernoan Katedraduna eta ikerlari historikoa (Luis Javier Fortún Pérez de Cirizak proposatuta); José María Goicoechea Aizcorbe konpositorea (Ars Incógnita fundazioak proposatuta); Justo Balda Lacunza arabista, afrikanista eta islamologoa (Nafarroako Kultura Elkarteak aurkeztuta)); Ramón Macías Mora arkitektoa, tauromakian eta musikan espezialista (Colimako A.C. Fomento Culturak aurkeztuta); Santiago Montobbio de Balanzó poeta (Bartzelonako Amics de la Unescok proposatuta); Cesar Oroz Martija marrazkilaria eta umorista (Villar Arellano eta Joaquín Llamsó-k aurkeztuta); Euskal Filologiako aditu Pello Salaburu Etxeberria (Nafarroako Unesco Etxeak proposatuta); Jaime Siles Ruiz latin-filologian katedraduna eta poeta (Rémélice Ikerketa Taldeko Françoise Morcillok proposatuta).

Iragan apirilaren 16a izan zen sari honetarako hautagaitzak jasotzeko azken eguna. Kulturaren Vianako Printzea Sariak kultura munduan garrantzitsuak diren pertsona do erakundeen ibilbidea aitortzen du, eta barnean hartzen ditu, alde batetik arte plastikoa, musika, literatura eta abarreko sormen-ekintza, eta bestetik, zientzian, teknikan eta ikerketan egindako lana. 25.000 euroko saria da. Jaso ahal izateko, saritutako erakunde edo pertsonaren arduradunak saria banatzeko ekitaldian izan beharko du.

Proposatzaileak, epaimahaia eta epaia

Jakina denez, hautagaiak Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek aurkeztu ahal zitzaketen, edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, ikastegiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak…), hezkuntza, kultur eta gizarteko erakundeek, edozein herrialdetan legearen barnean eratutako GKEek, bai eta antolakuntzak gonbidatzen dituen pertsona famatuak ere.

Epaimahaia Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatzen dute, eta haiek aurkeztutako hautagaitzak aztertu eta balioetsiko dituzte, bai eta Nafarroarekin duten lotura berezia ere. Saria Nafarroako Gobernuak emango du epaimahaiak egindako proposamena ikusita.

Gogora ekarri behar da 2010 eta 2011 urteetan, "Vianako Printzea" Saria "Vianako Printzea" Nafarroako Nazioarteko Sarien barnean sartu zela, Elkartasunaren sariarekin eta sortu berria den Mendekotasunaren Arretarako sariarekin batera. 2013an, Nafarroako Gobernuak entregatzeko aurreko formatura itzuli zen, beste sari batzuetatik aparte, eta hautagaiek Nafarroarekin duten lotura berreskuratu zuen

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa